Lezok badian antzina zuen kokagune estrategikoak idea ematen digu hipotesi gisa seinalatzeko bere lurretan erromatarrek portu bat eduki zana gaur egun parroki-eliza aurkitzen den muinoaren babesean. Interesgarria da zenbait oponimoren existentzia egiaztatzea, esateko "port de Lazon" XIII. mendean eta quot;portua" XVII. mendean, Zubitxoren inguruetan, gaur egun badiako uretatik ehorralderantz urrundurik aurkitzen diren puntutan.
Bestalde, inguruetako jatorrizko iztanlegoak aldaketa handirik gabe segitu zuen bere artzain erako ekonomia mantentzen, rtaroen arabera Jaizkibelgo larretatik barne aldeko mendietara lekuz aldatuz.
Lezoko herrialdean finkaturiko opulazio-gune baten lehen aztarrenak X. mendetik datozkigu, Oiartzun ibaiaren bailara afarroako erregeren menpean zegoeneko garaietatik alegia. Historiako momentu hura orohar egurtasun faltak markatu zuen, are gehiago gure kasuan, pirata normandiarren arrapaketa-erasoak medio. Halere XIII. mendean iadanik, Gipuzkoa Gaztelako Erresuman artuz gero, Conpostelarako Santio-Bidearen itsasaldeko pausalekuetariko bat bilakatutako irigune txiki bat izaki eta itsaslanetan gero eta gehiago saiatzen zen populazioa uelarik, Lezoren lurralde-esparrua markaturik geratu zen.
XVI. mendean eta XVII.aren zati batetan, olabait ere oparotasun garaia, itsasoari lotutako iharduketek egundoko garapena izan uten Lezon nekazaritzaren aldean. Horretan eragin handia izan zuen Pasaiako portuaren arrantzi estrategikoak eta halaber merkatzien karga eta deskargari dagokienean bertakoek duki zituzten itsas-pribilegioek.
Alabaina, XVII. mendeko krisiaz gero konomia nekazaritzara itzultzen joan zen poliki-poliki, harik eta XVIII. mendearen ukaerarako Lezoko ekonomian garrantzirik zeukan itsas-lanbide bakarra bajurako arrantza zatera heldu arte. Laborantza, aitzitik, aberasturik suertatu zen, neurri batetan teknika errien erabilpenagatik eta kanpotik ekarritako laboreak sartu zirelako, esate baterako rtoa eta patata.
Lezoko hirigunea garai hartan Gurutze antuaren plazara biltzen ziren antzinako Kale Nagusiak eta San Joan kaleak, arroki-elizatik hurbileko zenbait etxek, - esateko Jauregia eta ezoandia etxea - eta Bizkaia auzoak osatzen zuten. Etxeetan ugariak iren baratzeak, tolareak eta ehiak. Alabaina, bertako jendearen enpleguak gehienbat ajurako arrantza, balearen eta makailuaren arrantza, Andaluziarekin eta Amerikarekin erkataritza, itsasohointza, Erregeren Armada eta untzigintza izan ziren. Interesgarria da giaztatzea, 1641 eta 1750 urteen artean parrokiako zenduen liburuan erregistraturiko opulazioaren %18a baino gehiago itsasoan edota Euskal Herretik kanpo hil zela.
Nekazaritza arloko eskualdean baserria izan en produkzioaren oinarrizko gunea. Horrelako iharduera nagusiak lan hauetara biltzen iren: gari, arto eta barazkien laborantza, sagardogintza, eta behi, ardi eta zerrien azkuntza.
Era berean, Lezok Pasaiako portuan duen okaguneak bi untziraleku eta untziola batzuk edukitzeko bide eman zuen. Untziraleku agusiak, Lezoko kaiakoak (Cai de Lezo), Kale Nagusitik eta San Juan kaletik bidexka ugari ituen; arrantzuntzi txiki eta txalupentzako babeslekua izan zen. Bestea, Portua izeneko ntziralekua, Bekoerrotako itsasadarrean kokatua pasaiarien untziak abiatzen ziren tokia en Herrera edo badiako edozein puntutara joateko.
Port de la Borda izenez ere ezagunak ziren Lezoko rrege Untziolak. XVIII. mendetik aurrera Bordalaborda izena hartu zuten. Port de a Bordako itsasadarrean kokaturik zeuden, Bizkaia auzoan eta bertan Lezoko arotz eta tsas-arotz ugari aritu zen lanean. Espainiar inperioko garrantzitsuenetakoak izan ziren. 597an hasi ziren eraikuntza lanak Antonio de Urquiola generala, superintendentea eta nofre de Isasti gaztea, hornidura arduraduna zirelarik. Untziolen alboan sokagintza antegi handi bat eta Maria Magdalenari eskeiniriko ermita bat ere bazeuden.
Lezo Unibertsitate izenarekin 1203tik XIX. endearen lehen herenera arte Hondarribiaren jurisdiziopean egon zen, XIX. Mendean lortu uen herri izaera bere udaletxe eta guzti. Lehen ere bitan saiatua zen izaera hori ortzen, 1615ean Hazienda Kontseiluaren aurrean eta 1754an Gaztelako Kontseiluaren urrean, beti Irun eta Pasai Donibanerekin loturik egon baitzen. RO ARAIKIDEA
XVIII. mende maieratik 1876 arte Lezok, probintzia osoak bezalaxe, gerrate eta eskasia aro luze bat izitu zuen, XIX. mendea bukatu baino lehenago, ordea, industrializazioa eta ondorioz odernizazioa hasi ziren. XX. mendean zehar industria garapenak hazkunde demografiko andia eragin du.
Independentziako gudaren ondotik baxurako rrantzak Lezoko ekonomian berebiziko garrantzia izaten jarraitu zuen nahiz eta 1816 eta 817ko untzigaltzeetan (hondoratzeak) bi txalupa galdu eta 16 arrantzale hil. Industriak ragin izugarria izan zuen gerora eta baxurako arrantza desagertarazi zuen. Era berean ekazaritzaren nagusitasunarekin ere bukatu zuen.
Lezoren industria garapenaren hasiera XIX. endean jarri dezakegu. Hala, 1857an Errenteriako "Sociedad de Tejidos de ino"ren menpeko 8 ehundegi bakarrik baldin bazeuden, bakoitzak lagun bati lan ematen iolarik, mende bukaerarako zenbait lantegi zabaldu ziren. 1901ean hiru ziren: "La casión" teila eta adreilu fabrika, 34 langilerekin "Sociedad Anónima spañola de Productos Tárticos", 30 langilerekin; eta "Ustekabekoa" tapiz ta ehun fabrika, 6 langilerekin. Gainera lezoar askok Errenteriako lantegietan egiten uen lan.
1923 baino lehenago lantegi berriak zabaldu iren, "Unión Alcoholera Española" legami fabrika, "Unión Comercial akers" gaileta fabrika, "Guittet y Cía. barniz eta sekante fabrika, quot;Fabrica Española de Papeles Químicos, S.L." eta "Castellanos y ía." upel fabrika.
1950az geroztik, Francoren diktadura araian, industrializazioa arrunt azkartu zen estatu eta lurralde mailako inmigrazio uhin andia eraginez. Horrek ekarri zuen hiritartzearen ondorioz, etxe asko egin ziren, karrika ta auzo berri ugari sortu eta baserri asko desagertu ziren.