Monumentuak


OLATZAR

olatzar Bi familiako baserri haundia, L itxurako oinaldea duena. Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz.

Harlanduzko eraiketa, harlanduzko kantoiak dauzkana, guztia harearrizkoa eta agerian.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, eraketa erregularra du; estalkiaren hegaletariko bat luzatu egiten da eranskin zahar bat babestuz.

Hegoaldeko fatxadak, bigarren etxebizitzarako sarrera duenak, hutsarteen banaketa ia simetrikoa dauka.

BORDA

borda Bi familiako baserria, tamaina ertainekoa eta laukizuzen luze itxurako oina duena.

Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bi isurrialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz.

Harearri eta kareharri harlanduz egindako eraiketa, aurrekaldean agerian eta atzekaldean ezkutuan egonik; hertzetan harearri harlandoak dauzka.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, eraketa simetrikoa du; lehenengo solairuan, zurezko balkoi luzea. Hegoaldeko fatxada ere simetrikoa, hutsarte ugariekin. Iparraldeko altxaketan estalpe eratxekia.

MINKURA

minkura Baserri zaharra, familia bakarrekoa, haundia eta L itxurako oina duena.

Bi solairu eta ganbara haundia dauzka. Estalkia hiru isurialdeko da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoalderantz. Hegal zabala dauka.

Kareharri harlanduz eginiko eraiketa, agerian, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz harearri harlanduak dauzkana.

Fatxada nagusiak eraketa simetrlkoa du, erdiko sarrera aurreratua, gainean balkoi txiki bat, eta ganbaran alderaturiko balkoia; bigarren solairua eta ganbara, ziur aski adreiluzkoak, zartaturik eta kareztaturik daude; zurezko bilbapena agerlan, hutsarteak irekitzeko portanteez baliatuz.

BORDATXO

bordatxo Familia bakarrerko baserri txikia, laukizuzen itxurako oina eta eranskinak dauzkana.

Bi solairu eta ganbara zabala dauzka. Estalkia bl isurraldekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, ekialderantz, alderik motzenean.

Kareharri harlanduz eginiko eraiketa, zati haundi bat ezkutuan izanik, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz harearri hanlanduak dauzkana.

Fatxada nagusiak eraketa simetrikoa du eta ez du interes haundirik; zuriturik dago, ganbaran alderaturiko hormigoizko balkoi bat dauka eta irtenune gutxiko kortabientosa. Gainerako fatxadek eraketa irregularra dute.

Iparraldeko altxaketan, atzekaldean, eranskin bat dauka lakoarentzat.

DARIETA-ZAR "DAITA"

darieta Erdiaro behereko eraikuntza. Nekazal etxauntza zaharra, gaur bi familiako baserria da, erdiko tamainakoa, laukizuzen antzeko oina duena eta hutsaltzen duten mozketa eta eranskin ugari dauzkana.

Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da, hegoekialderantz, eta hegal motzekoa da.

Harlanduzko eraiketa, ezkulatu eta kareztatua, kantoietan eta hutsarteak inguratuz harearri harlanduak dauzkana.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du; sarrera puntu erdiko arkua da, adobelatu eta moldurekin, aldeetan zurezko bi aspilera dauzkalarik.Hutsarteen hondakinak, antepetxo nabarmenekin eta landutako markoekin.

Gainerako fatxadek hutsarteen banaketa irregularra dute, atzekaldeko altxaketan konopia leiho bat nabarmentzen da.

MIURA

miura Familia bakarreko baserri txikia, laukizuzen itxurako oina duena. Bi solairu eta ganbara txikia dauzka. Estaldia bi isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkartzuta da, ekialderantz.

Arrosa koloreko kareharri harlanduz eginiko eraiketa, masa gutxi izanik agerian dagoena; kantoietan eta ia hutsarte guztiak inguratuz harearri harlandu ederrak dauzka.

Fatxadetan hutsarteen banaketa irregularra; fatxada nagusia, alderik motzenean, porlanez estalia dago eta hormigoizko terraza haundi bat du eratxekirik.

Bertako jabeek diotenez, Hondarribiako zezen plazak baserri honetan izan zituen bere ikuiluak, eta hortik omen datorkio "MIURA" Izena.

Baserriak su hartu zuen 1.813-an, frantsesen aurkako gudan. Ongi mozturiko harrizko karobia izan zuen balna lurperatua dago.

Atzeko fatxadako ormak metro bateko zabalera du, gainekoek 68-70 zm artean.

IRIBARREN

iribarren Bi familiako baserri haundia, laukizuzen itxurako oina etaeranskinak dauzkana. Bi solairu eta ganbara dauzka. Estalkia bi isurialdeko da eta euskarria fatxada nagusiarekiko paraleloa du, ekialderantz.

Harlanduzko eraiketa, kantoietan eta hutsarteren bat inguratuz harearri harlanduak dauzkana, guztia talutxatu eta kareztatua.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, hutsarteen ezarreran - bi sarrera, bi balkoi txiki leihoen artean - baserria bi etxebizitzatan banatua dagoela agertzen du.

Gainerako fatxadek ere hutsarteen banaketa erregularra dute.

GAINTZA

gaintza Familla bakarreko baserri txikia, lauklzuzen antzeko oina duena.

Bi solairu eta ganbara dauzka.

Estalkia bi isurlaldeko da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da.

Agerian duen haranduzko eraiketa; kantoietan eta hutsarte batzuen inguruan harlanduak dauzka.

Fatxada nagusiak, alderik motzenean, nahiko eraketa erregularra du; talutxatu eta kareztaturik dagoen bakarra da; ataburudun erdiko atartea dauka, gainean zurezko balkoi txiki bat; bigarren solairuak eta ganbarak zurezko bilbapena dute agerian.

Galnerako fatxadek eraketa orekatua dute eta hutsarte zabal ugari dauzkate.

APAIZIARTZA

apaiziartza Erdiko tamainako baserria, ia lauki itxurako oina dyena; duela 54 urte ekialdeko zatia erre zen eta ondoren berregin zuten. Zenbait eranskin dauzka, baten bat baserrira ongi moldatua.

Bi solairu eta ganbara dauzka, estalkia bi isurialde simetrikoduna da euskarria fatxada nagusiarekiko elkarzuta da; atzekaldeko fatxadaren estalkian harrizko gurutze bat ageri da.

Harlandu mardulezko eraiketa, agerian, harearri harlandu batzuk dauzkana; kantoietan eta hutsarteen inguruan harearri harlanduak ditu. Fatxada nagusiko ormak zurezko bilbapena du agerian, bertikalean eta diagonalean. Barneko egitura zurezkoa da; taketa buruak agerian daude, eskuineko hanka artean pasatzen den fatxadako hodierian sostengatuz; eta haka zilindrikoekin eusten da.

Sarrera alboan dago; ataburua du eta harearri harlanduz inguraturik dago; gaur egun hormigoizkoak diren eskilara elkarzut batzuk dauzka. Fatxada honetan bertan zarratua dagoen puntu erdiko arkodun ate bat dago.

Badirudi errromesen ostatu Izan zela garai batean, atzeko fatxadako goikaldean gurutze batek dirau oraindik; halaber ndoko eranskin bateko harlandu oneko orma baten zatiak ikus daitezke dirudienez zaltokia zen hau.

ITZUA BEKOA

itzua-bekoa Baserri haundia, laukizuzen itxurako oina duena. Bi solairu eta ganbara dauzka, estalkia bi isurialde simetrikoduna da eta euskarria fatxada nagusiarekiko elakarzuta da.

Harearri harlanduzko eraiketa dugu, fatxada nagusiaren hormak zurezko bilbapena du eta adreilu trinko edo harlanduzko pareta.

Jatorrizko baserriak zurezko ataburudun sarrera atartea zeukan, egun estalia dago baina ataburudun sarrerak bertan dirau, harearri harlanduz inguratuta.

Uralita eta metalezko txapazko eranskin txikiek baserriaren irudia hondatzen dute, baita inguru osoan dauzkan hormigoizko gogorgarriek ere. Atzekaldeko fatxadan hutsarte berriak ireki dira.

Barne egitura zurezkoa da; taketen buruak agerian dira, fatxada nagusiaren kareran eutsiz.

Diotenez jatorrizko baserriak 4 metro gehiago zeuzkan luzeran; atarte zaharra alde baterantz Tuzatu eta holtz -batez itxi da, harlanduz inguraturiko ate eta bi eskinal gordetzen direlarik.

Ipar ekialdeko fatxadaren lehen solairuan harlanduz inguraturiko leiho bat dago, landuriko "verteaguas" polit bat duena.

SAN JUAN ITURRIA

san juan iturria Hodia burdinezko plaka baten erdlan duen iturria da._ Harrizko aulki luze bat du. Hiriguneko hiru irteeretan dauden iturrietariko bat da ( Kale Nagusia, Zubitxo, San Juan ).

ITXUE (Kale Nagusia, 2)

itxue Oin erregularra eta teilatua bi isurialdekoa dituen eraikina. Talutxaturiko hormak. "JHS" bat ageri da sarreran. Lehen eta hirugarren solairuetan.



GALARDI (Gurutze Santuaren Plaza, 8)

galardi Lauklzuzen itxurako oina eta estalkia bi isurialdekoa dituen eraikina. Fatxada nagusian harlanduzko hormak dauzka; gainerakoak talutxaturik izanik. Leihoek alfeifarra dute.



ARPIRE-ENEA (Kale Nagusia, 4)

arpire-enea Laukizuzen antzeko Itxurako olna duen eraikina, estalkiabi isurlaldekoa du , lau solairu dauzka. Harlanduzko hormak 4. solairuaren altueran ongi landuriko armarrla dauka. Kortabientosa. Ataburudun atea.

MAISU CRISTOBAL-ENEA IKale Nagusia, 10)

maisu cristobal enea Oin irregularra duen eralkina. Hiru solairu dauzka. Talutxaturiko hormak, beheko solairuan harlanduak izanik. Irteten diren balkoiak dauzka lehen eta hirugarren solairuan. Kortabientosa.



SUSANA-ENEA (Kale Nagusia, 6)

susana enea Laukizuzen antzeko itxurako oina duen eraikina, estalkia bi isurialdekoa du. Lau solalru dauzka. Harlanduzko hormak. Fatxada nagusian bi ate ageri dira, landuriko gokoa eta "JHS" a duten puntu erdiko arkua eta ataburua izanik.Lehen eta bigarren solairuan burdinezko balkoi xumeak.


SAGU-ENEA (Kale Nagusia, 15)

sagu enea Oin irregularra duen eraikina, estalkia bi isurialdekoa da. Lau solairu dauzka. Behekaldean harlanduzko hormak ditu eta gainerakoan talutxaturikoak. Beheko solairuan puntu erdiko arkua duen atea, kalearen maila baino 70 zm beherago kokatua; ataburuaren gainean leiho bat ireki dute.


JAMOT-ENEA (Kale Nagusia, 16)

jamot enea Laukizuzen itxurako oina duen eraikina; estalki bi Isurialdekoa da eta euskarria fatxada nagusiarekiko paraleloa da. Hiru solairu dauzka eta fatxadako hutsarte banaketa erregularra; fatxada osoa harlanduzkoa da.

Beheko solairua oso aldatua dago, irizpide "errustiko" ezjakinekin.

Lehenengo solairuan, erdian, irteten den balkoi bat dugu eta aldeetan bi leiho; harlandu eta leihoetako (hormigoiz-irtenuneetako formak eta bertan egindako konponketek eraldaketaren bat izan dela pentsarazten dute, garrantzi gutxikoa hala ere. Azken solairuan hiru leiho (hauek jatorrizkoak), harrizko idenuneak dauzkatenak.

>Azken bi solairuen artean XVI. mendeko obalantzeko ezkutua dugu. Etxea hirigunearen lotizazioaren zatia da.Erlaiza oso egoera txarrean dago. Barnekaldea erabat berritua eta etxebizitzatan banatua.

MANDASAYANIA (Kale Nagusia, 22)

mandasayania Oin irregularra duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Hiru solairu dauzka. Harlanduzko hormak. Kortablentosa.

Lehenengo solairuaren erdian, leihoen azplan Elias Salaberria margolariaren jaiotzaren oroigarri gisa jarritako plaka bat dago.


PIKANDIA-ENEA (Kale Nagusia, 30)

pikandia enea Laukizuzen itxurako oina duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Fatxada nagusian harlanduzko hormak azken solairuan izan ezik, hau eta gainerako hormak talutxaturik daude. Beheko solairuan, kantoi batean horman sarturiko hilarri bat ageri da, honako inskripzioa du:"AQUI MATARON IVANES DE SALABERRIA YENDO SU CASA RUEGAN A DIOS POR EL. A DIEZ Y SEIS DE AGOSTOANO1648".


PASKUAL-ENEA (Gurutze Santuaren Plaza, 4)

paskual enea Oin erregularra duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da.Lau solairu dauzka . Fatxada nagusian harlanduzko hormak dauzka agerian, gainerakoetan talutxatu eta margotuak.

Irteten diren balkoiak dauzka, burdinezko baranda dute. Lehen eta bigarren solairuko balkoiak artesoiak dauzkaten harlanduzko eustoinek eusten dltuzte; beheko hormaldeek ere artesoiak dauzkate, lehen eta bigarren solairuek. Hirrugarren solairuan ( egitura modernoa du, 1930 aldera egina ) harmarri bat dago.


KUARTELA (CASA ZABALA, Kale Nagusia, 5)

kuartela Oin irregularra duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Lau solairu dauzka. Fatxada nagusian harlanduzko hormak dauzkagu; lehen eta bigarren solairuen artean ongi landuriko harmarria; harlanduzko moldurak dituen irteten den zurezko balkoi bat; zurezko lanak dituen kanez eutsiriko hegala.


MARIYA-ENEA (Gurutze Santuaren Plaza, 7)

mariya enea Oin irregularra duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Behekaldean eta lehenengo solairuan harlanduzko hormak eta gainerakoak talulxatu eta zuriztatuak. Balkoi xumeak lehen solairuan eta irteten direnak bigarren eta hirugarrenean.


TXERRIMUNO (Zubitxo Kalea, 3)

txerrimuno Laukizuzen itxurako oina duen eraikina, teilatua bi isurialdekoa da. Bi solairu eta ganbara dauzka. Harlanduzko hormak, talutxatuak, kantoietan eta beheko solairuko hutsarte inguruan harlanduak dauzka. Lehenengo solairuan eta fatxada nagusiaren ganbaran: zurezko bilbapen bertikala eta hutsarteetan zurezko markoak; ganbaran: irteten den zurezko balkoia.


ZABALA-ETXEA

zabala etxea Lauki zuzen itxurako oina duen etxe berezia, teilatua bi isurialdekoa da. Oso etxe berriztatua da, hiru solairu dauzka, harlanduzko hormak; baina oraindik behekalde zaharra gordetzen du.

Fatxada nagusian, bigarren solairuan, ongi landuriko harmarri bat dago (XVIII mendekoa) honako esapide duena: "Zavalakoa naiz".

Beheko solairuko ataburuetan, ate baten gainean landuriko gurutze bat ageri da, eta bestearen gainean "JHS" anagrama bat.

Lehen eta bigarren solairuan irteten diren balkoiak, forjaturiko burdinezko barandak dituzte.

Barnekaldea erabat aldatua dago; sarrera alde batean dago.


ANDREONE

andreone Laukizuzen itxurako oina duen jauretxe berezia; estalkia lau isurialdekoa da, pinaziloz bukatua (dorretxeek zeuzkatenen antzekoak).

Horma guztiak harlanduzkoak, solairuak markatzen dituen harri iladak dituelarik.

Fatxada nagusiaren hutsarteek banaketa simetrikoa dute. Beheko solairuan ataburudun ate haundi bat dago erdian, eta aldeetan bi hutsarte txiki.

Lehen solairuan zertxobait irteten diren bi balkoi xume, landutako burdinezkoak dira. Azken solairuan irteten den balkoi bat dugu, harrizko irtenunetan euskarritua, fatxada osoa hartzen du; behekoekin bat egiten duten bi ate dauzka eta erdian XVIII. mendeko ezkutu haundi bat.

Lau aldeetan landuriko kanak dauzkan hegal zabala du. Oso ondo gordel den eraikina dugu.