Klima


PLUBIOMETRIA ETA TERMOMETRIA EZAUGARRIAK

AOren sailkapenari jarraiki, Lezoko area barne aurkitzen den Zona Termikoa, NEGU EURITSUDUN SUBTROPIKO EPELA da, ho-rren ezaugarri gisa urtean zehar hilabeteren bat aurkezten duelako 18 SC baino gutxiagoko tenperaturaz, baina inoiz ez 5 °C baino gutxiagokorik. Esan daiteke, zona EPEL HEZEaren barruan sartzen diren mendigoi eremuak salbu, Gipuzkoako azalera kategoria honetan sartzen dela.

PREZIPITAZIOA

Urteko batazbesteko prezipitazioak Oreretako behatoki meteorologikoan 1879 mmko balioa hartzen du. 1. iru-dian hautematen den bezala, behategi honetan jasotako euri kopurua 1 957. urteko 1 277 mm eta 1 974. urteko 2470 mm artean dabil, urteko prezipitazioa maizenik 1750-2250 mmtako tartean sartzen delarik (1. irudia).

Eskualde honetan erregistraturiko euri kopurua Gipuzkoako handienetarikoa da, Oiartzun (2348), Anarbe (2235) eta Elduaiengo (2067) behatokiek bakarrik gainditzen du-telarik.

Urtaro euritsuenak negua eta udazkena dira, eta hauetari-ko bakoitzean erregistratutako euri kopuruak urtekoaren ia %30 suposatzen du; hurrengo urtaro euritsuena udaberria da, %25arekin eta azkenik uda %1 Sarekin. Ezaugarri ga-rrantzitsu gisa nabarmentzekoa da uda garaia euririk gutxienekoa den arren, honetan erregistratzen den prezipitazioa dexentekoa dela halere, eta urteko kopuruaren zen-bateko garrantzitsua suposatzen duela. Horregatik esan daiteke urterik gehienetan ez dagoela uda-aro lehor na-barmenik.

Hilabete euritsuenak abendua, azaroa eta urtarrila dira, hauetan 180 mm baino gehiagoko kopuruak jasotzen bait dira. Aitzitik, euririk gutxieneko hilabeteak ekaina eta uz-taila dira, nahiz eta hauetan ere dexenteko prezipitazioa erregistratu, 100 mm inguruko bataz-bestekoak (2. irudia).

Nabarmentzekoa da, halaber, abuztuan zehar erregistratu ohi diren 200 mm baino gehiagoko prezipitazioen sarrita-sun garrantzizkoa. Hori Gipuzkoako eskualde ekialdekoe-naren ezaugarri bat da, urte garai horretan euri naharoak izaten baitira, Bizkaiko golkotik datorren aire oso hezeak eraginik, urtaro horretan bertako urek jasaten duten sobe-rako beroketa medio. Itsasertzetik hurbil kokaturik dauden mendi altuek gorantz bultzatzen dituzte aire masa horiek eta horrela hoztean jalgi egiten dute daramaten ura.

TENPERATURA

Hondarribiako behatoki meteorologikoan erregistraturiko urteroko batazbesteko tenperatura 1 3,9 2Ctakoa da, altitude bereko kostaldeko edo kostalde-hurbileko zerrendan kokaturiko beste estazio meteorologikoen oso antzekoa, esaterako Andoain (14,52C) edo Lasarte (13,8 2C).

Hilabeterik hotzenak abendua eta urtarrila dira, eta bataz-beste 8,6 °Ctako tenperatura erregistratzen dute; aldiz beroenak uztaila eta abuztua dira bataz-beste 20,3 2Ctako tenperaturaz (2 irudia).

Bitarte Termikoak, urtean zehar dagoen tenperaturen arte-ko aldakuntzarik handienak alegia, hobeto adierazten di-gu klimaren gogortasuna. Lezoko eskualdean Bitarte Termikoak 19,8 2Gako balorea hartzen du, Andoain eta La-sartekoaren oso antzekoa (20,0 SC), baina barne aldera-goko beste batzuetatik urrunagoa, adibidez Eibar eta Le-gazpi(23,02C).

Lezok, beraz, kontraste termiko handirik gabeko klima epela aurkezten digu urtean zehar, ozeanoko uren eragin motelgarria izaten duten latitude ertainetako kostaldeeta-koa alegia.

EGURALDI MOLDEAK

Neguan egoerarik maizenak epel antzeko ziklonikoak di-ra, prezipitazioak sortzen dituztenak. Udan, aitzitik, prezi-pitaziorik gabeko antizikloniko epelak dira maizenak, nahiz eta sarritan zenbait egoera antizikloniko epelek euri oparoak ekarri. (3 irudia)

Isobarak udan

Isobarak neguan

2. KLIMAREN ERAGINA NEKAZAL ETA BASO PRODUKTIBITATEAN

Funtsezko faktore bat da klima laboreen eta zuhaitzen garapenerako zeren eta haien prozesu biologiko elementalak erabakitzen baititu, esaterako ernekuntza, hazkuntza eta loraketa. Landareen garapen eta ekoizkorta- sunean eraginik handiena duten faktore klimatikoak argikopurua, tenperatura eta urkopurua dira.

Lezoko eskualdean landareen Hazkuntza Denboraldia ez da murrizturik suertatzen hidriko-moldeko mugaketengatik, lurrak ez baitu jasaten edozein urtarotan ere lehorte gogo-rrik. Hor daukagu adibide gisa artoa, eskualde honetan labore usua eta ur ugari behar duena, batik bat loratze garaian. Zentzu horretan, Lezoko artasoroek badute nahi-koa ur ekoizpen ona emateko, eta urterik gehienetan ez dute noski ureztapen beharrik izaten.

Tenperatura hotzek eragindako murrizketei dagokienez, labore desberdinek erakusten duten sentiberatasunaren baitan egongo dira, hotzarekiko erresistentzia handi edo eskasaren baitan. Hortaz, labore erresistente hazkuntzarako denboraldi egokiena, esateko azarentzat, martxotik azarora bitartekoa da. Aldiz sentiberatsuenentzat, esateko patata edo ilarra, maiatzetik urrira bitartekoa. Denboraldi hauek nahiko hedatsutzat eman daitezke Gipuzkoako bar-ne aldeko beste zona batzuetakoekin erkatzen baditugu, haietan laboreen hazkuntza denbora asko murrizten baita urritik apirilera bitarteko tenperatura hotzak direla medio.

Beraz, Lezoko klimak aurkezten dituen ezaugarriek, eskualde hau oso aproposa bihurtzen dute labore pilatarako, esate baterako zerealak (zekalea, oloa, artoa, artatxikia), ilarrak, patatak, zuhainak (Lolium, Dactylis, alpapa, hirus-ta), barazkiak (aza, letxua, ziazerbak, zerbak, endibiak, tipulak, porruak) eta frutarbolak (sagarrondoa, udareon-doa, gereziondoa, gindondoa, aranondoa, gaztainon-doa).

Eskualde hau, gainera, bereziki aproposa da baso-ekoiz-penerako. Nahiz eta hilabete hotzenetan zuhaitzen hazkuntza geldoagoa izan, urtearen parterik handienean ba-rrena izaten diren tenperatura on eta hezetasun handiak oso hazkuntza azkarra bideratzen dute, eta beraz, lehorte edo izozte-aldi luzeak medio klima gogorragoren menpe-an dauden Gipuzkoako barne aldeko beste area batzue-tan izaten direnak baino ekoizkortasun askoz handiagoak lortzen dira.

LEZOALDEKO FITXA KLIMATIKOA

U O M A M E UZ AB I UR AZ AN URTEKOA
P
186.9
142.8
161.7
163.2
148.7
108.7
99.2
132.3
146.9
177.6
194.0
209.0
1878.6
DP
14.2
12.5
13.7
13.4
13.4
10.4
10.2
11.4
11.1
11.4
12.9
14.6
146.7
IP
13.2
11.4
11.8
12.2
11.1
10.4
9.7
11.6
13.2
15.6
15.0
14.3
12.8
t
8.7
9.1
10.1
11.9
14.8
17.7
20.4
20.3
18.5
15.5
11.5
8.6
13.9
tm
4.8
5.0
5.8
7.7
10.5
13.6
16.3
16.2
13.9
10.8
7.3
4.8
9.7
tM
12.6
13.1
14.5
16.3
19.0
21.8
24.6
24.5
13.4
20.2
15.7
12.6
18.1
Tm
-2.6
-1.6
0.0
2.4
5.3
9.0
12.0
11.6
8.0
5.3
0.7
-2.5
-4.3
TM
19.4
19.7
22.3
24.6
28.5
31.0
34.7
33.0
32.0
27.9
23.3
19.4
36.5
ETP
22.9
25.6
35.7
62.8
78.9
98.1
119.7
111.4
85.2
60.0
33.1
21.5
755.0
LURZORUAREN UR-BALANTZEA
BH50
214.0
167.2
176.0
150.4
119.8
60.6
29.5
50.4
111.7
167.6
210.9
237.5
BH75
239.0
192.2
201.0
175.4
144.8
85.6
54.5
75.4
136.7
192.6
235.9
262.5
IZOZTE DENBORA GERTAKORRAK
h1
1
6
h
25
21
H
13
11
INTENTSITATE BIOKLIMATIKOAK
IBP
0.24
0.32
0.52
0.88
1.46
2.04
2.58
2.56
2.20
1.60
0.80
0.22
15.42
IBL
0.24
0.32
0.52
0.88
1.46
2.04
2.58
2.56
2.20
1.60
0.80
0.22
15.42
IBC
IBS
IBF
ARTOAREN HAZKUNTZA ERLATIBOAREN MURRIZPENA
EST. P.VEG FLORAC F.COS. MADUR. TOTAL
ERABILGARRITASUN HIDRIKOA
153.5
198.2
99.0
178.3
107.9
737.2
DEFIZIT HIDRIKOA (%)
0.0
0.0
0.8
0.0
0.0
0.0
ERRENDIMENDU ERLATIBOA (%}
100.0
100.0
98.8
100.0
100.0
100.0
SAILKAPEN KLIMATIKOA
FAO
KOKAGUNE TERMIKOA:NEGU EURITSUDUN TROPIKOGUNE EPELA
HAZKUNDE GARAIA: URTE OSOA
PAPADAKIS:
UNITATEA: EPEL BEROA
NEGUKO MOTA: OLO BEROA
UDARAKO MOTA:ARTOA
Datu plubiometrikoak Oreretako behatokiari dagozkio (1954-1984), tenperatura eta ETP-a, berriz, Hondarribiakoari (1967-1987).
FITXA KLIMATIKOAREN IRAKURRERA
P: Prezipitazioa (mm)
DP: Prezipitazio-egunen zenbatekoa
IP: Prezipitazioen intentsitatea
t: Batazbesteko tenperatura (2C)
tm: Gutxienezko tenperaturen batazbestekoa (2C)
tM: Gehienezko tenperaturen batazbestekoa (2C)
Tm: Gutxienezko tenperatura absolutuen batazbestekoa (2C)
TM: Gehienezko tenperatura absolutuen batazbestekoa (SC)
ETP: Ebapotranspirazio potentziala (mm)
h1: Izozte denbora batazbestekoa (hileko / egun) h: Izozte denbora xedagarria (hileko / egun) H: Izozte denbora xedagarria (hileko. / egun)
BH50: Ur-balantzea 50 mm erreserbadun zoruan (mm) BH75: Ur-balantzea 75 mm erreserbadun zoruan (mm)
IBP: Intentsitate Bioklimatiko Potentziala (ubc) IBL: Intentsitate Bioklimatiko Librea (ubc) IBC: Intentsitate Bioklimatiko Baldintzatua (ubc) IBS: Intentsitate Bioklimatiko Lehorra (ubc) IBF: Intentsitate Bioklimatiko Hotza (ubc)

Datu plubiometrikoak Oreretako behatokiari dagozkio (1954-1984), tenperatura eta ETP-a, berriz, Hondarribiakoari (1967-1987).