Geologia


Lezoko udalerriaren geologia ez da biziki konplikatua, aitzitik esan genezake sobera sinplea dela eta hori bi arrazoirengatik: tar-teune lito-estratigrafiko desberdinen eskasia eta tarteune horien kokaeraren sinpletasuna.

Materiale litologikoak itsas-jatorriko jalkin-harkaifzez era-tuak daude, eta beren adinak, modernoenen 45 milioi ur-tetatik aintzinakoenen 80 milioi urtetara bitartekoak dira, HM - IE norabideko bandatan moldaturik.

Bandarik gazteena hareharri horailezko banku lodiz era-tua dago 45 eta 60 milioi urte bitarteko adinekin. Materiale hauek Lezoko udalerriko iparraldean aurkitzen ditugu, Jaizkibel mendiaren hegal osoa hartuz.

Hareharri hauen ondoren, iadanik udalerriaren behe aide lauan, kararri eta marga tarteune bat aurkitzen dugu, gris-zuriska eta arrosa kolore karakteristikoekin; Kretazikoko (Maestrichtiense) azken geruzak dira, 60-65 milioi urte aintzinatasunekoak.

Udal barrutiaren hegoaldean bakarrik aurkitzen ditugu harkaitz zaharragoak; kararriak, margak, hareharriak eta

mugerrak, baina sakabanaturik daude lurrazalean

LEZOKO UDALERRIAREN HISTORIA GEOLOGIKOA

Nahiz eta, esan bezala, Lezoren geologia konplikatua ez izan, agian gehiago izan daiteke bere materialeen eta erliebeen formazioaren historia. Historia hori xeheki begiratzeko bere zenbait momentu seinalagarri beste hainbat bloke-diagramatan moldatzera joko dugu, eta hurbileneko ingurunean zer gertatzen zen ulertu gabe historia hau ezin konta daitekeenez, bloke-diagrama hauen hedadurak nabarmenki gainditzen du Lezoko udal barrutiarena. Halaber, udalerritik kanpo kausitzen diren materialeen adina bertakoena baino handiagoa denez, Lezoko harkaitzak bakarrik ikertuz egin daitezkeenak baino lehenagoko berreraiketa egitera beharturik gertatuko gara.

Guztira 13 bloke-diagrama idurikatzen dira, Mendebaldetik hautemanik begiratzen direla, eta Pasaiako Portuaren bokaletik Aiako Harriraino doan ebaki estratigrafiko baten lerroarekin. Lezoko udal barrutia, inguratzen duen eten-jarraikako marra baten bidez adierazita dago.

Ohartarazi beharra dago, alabaina, Lezoko udalerriak gaur egun okupatzen duen espazio fisikoa, espazio-denbora momentukoa eta errepikaezina dela, zeren eta espazio bakoitza desberdina baita denbora bakoitzean, edota gauza bera esateko, gaur egungo espazio honek aurrez inoiz ez baitzuen existitu, eta beraz gaur egungoa baino lehenagoko bloke-diagrametan idurikatze hau, erreferentzia espazial erlatibo gisa baino ezin daiteke har, gaurko egoerarekin konparatuz alegia.

bloke1 - 1. Blokea. - Diagrama honek Lezoko udalerria erakusten digu bere tarteune lito-estratigrafiko desberdinekin, eta bere sakoneko egitura, geruza inklinatuak eratuz. Area mugatu hau bakarrik hautematen badugu, nekez sumatu ahal izango genuke hemen aurkezten zaigun historic geologikoaren konplexutasuna, zabal dezagun beraz gure ikusmira eta ekin diezaiogun geologiaren kontaketari.
bloke 2 - 2. Blokea. - Duela 350 milioi urte inguru, Devonikoan, sakonera gutxiko itsaso beroak estaltzen du dena. Haren hondoetan pausatzen doaz jalkin buztintsuak garai hartako txirla eta koral hondakinekin batera. Materiale hauekez dira azalean ageri gaurko Lezoko udalerrian.
bloke3 - 3. Blokea. - Duela 300 milioi urte inguru mugimendu orogeniko bat gertatzen da (Orogenia Hertzinianoa), eta honek aurreko faseko itsas-jalkinen parte bat konprimatu, tolestatu eta altxatzen dituen alboko presioak sortzen ditu. Era honetan sortzen da lehen erliebe kontinental bat, zeina berehala kolonizatuko baitu garaiko landaretzak, gehienbat iratze zuhaizkarak, eta hauek izango dira denboraren poderioz harrikatzaren jatorria, hortik beraz aldi geologiko honen izena: ikatzaldia.
bloke4 - 4. Blokea. - Duela 270 milioi urte inguru, harri fundituzko masa bat igo zen lurraren hondaletik, jalkin-geruza altxatu-berrietan injektatuz, eta hauek zeharkatu, deformatu eta metamorfizatu egin zituen kuarzita eta pizarra bihurtuz.
bloke5 - 5. Blokea. - 220 milioi urte, behe-Triasikoan. Klima oso idorra da, desertu motakoa, burdinezko osakinak herdoildu egiten dira eta jalkinak gorriz tindatzen dituzte. Euri-jasa bakan baina bortitzek erosionatu egiten dute kontinentea eta uharriak eta harea gorriak arrastaka eramaten dituzte itsasertzeko zapaldaraino, han alubioi-abaniku hedatsutan jalkiz; eta hauek denboraren poderioz konglomeratu-geruza handiak eta harearri gorriztak formatuko dituzte. Magma bere gorabidean gelditzen da eta hoztu eta solidotu egiten da granitozko gune bat osatuz (batolitoa), baina ez da gainazalera ateratzen. Materiale hauetatik bat berak ere ez du eraginik izango Lezoko udalerrian.
bloke6 - 6. - Blokea.- Duela 170 milioi urte klima gozatsuagoa zen, mota tropikalekoa, 50 milioi urtetako etengabeko erosioaren ondoren hasierako kontinentea oso beheraturik eta zelaiturik aurkitzen da, bertako materialeak inguratzen duen itsasoaren ertzeko zapaldan jalkirik. Materiale hauek ere ez ditugu aurkitzen gaurregun Lezon, baina hurbileko Oiartzun bailaran ordea ageri dira.
bloke7 - 7. Blokea. - Duela 80 milioi urte inguru, giro-baldintzak aurreko blokekoen antzekoak dira. Itsas-hondoetan kararriak, margak eta harearriak pausatzen dira, eta hauek gaurregun Lezoko udalerrian ikus daitezke, bertan ageri diren jalkin aintzinakoenak izaki.
bloke8 - 8. Blokea. - 55 milioi urte, Eozeno garaian. Itsas arroa sakonagoa da eta IE aldetik hondakin-materiale deskargak etortzen dira (hareak eta buztinak), eta gaurregun hauek osatzen dituzte Jaizkibelgo estratu harearritsu handiak. Hauek izango dira azken itsas-gertakariak ez bakarrik Lezoren baizik eta Gipuzkoaren eta Euskal Herri osoaren historia geologikoan, zeren eta ondoren, gure historia zeharo irauliko duen egitate garrantzitsu bat gertatuko baita.
bloke9 - 9. Blokea. - Duela 40 milioi urte inguru, plaka Iberikoaren eta Europarraren arteko elkarjotzea gertatu zen. Talkaren aurrez eta plaka biak elkarrengana hurbiltzen ari ziren bitartean, aurreko garaietako itsas-jalkinak egundoko alboko presioak jasan zituzten, bigarren orogenia (Orogenia Pirenaikoa) eraginez; presio horien ondorioz, jalkinak tolestatu eta altxatu egin ziren masa kontinentala eratuz. Hori da Pirineoen edo Euskal Herriaren jatorria, eta beraz bertako mendiak itsas-jatorriko jalkin-harriz eraturik daude, hauetan aurkitzen diren garai desberdinetako fosilek egiaztatzen duten bezala.Gure kasuan erliebe handiak sortzen dira, gaurregun baino askoz markatuagoak eta altuagoak, eta beraz Lezoko udalerriaren erreferentziako espazioa, orain, harri-geruza altxatu berrien barnean geratzen da, inongo unetan gainazalera ageri gabe.
bloke10 - 10. Blokea. - Duela 30 milioi urte, aurreko blokekoaren aldea paisaia apalagoa ikus zitekeen, zeren 10 milioi urteren ondoren, erosioak lan handia egina izango baitzuen erliebeak kentzen. Era berean kosta, itsasoaren erasoak medio, atzera egiten doa eta malkartsuago bilakatzen da. Artean ere Lezoko udalerria ez da lurrazalera ageri.
bloke11 -11. Blokea. - Erosioak aurrera jarraitzen du eta erliebeak gero eta apalagoak bihurtzen ditu, materialeak bigunagoak edo erresistentzia gutxiagokoak suertatzen diren lekutan are lasterrago bere lana eginez, eta gogorrenak eta trinkoenak errespetatuz. Horrela Aiako Harriko granitoa gero eta gailenago geratzen da, eta beste hainbeste gertatzen da Jaizkibelekin bere harearri-geruza lodi eta tinkoei esker.
bloke12 - 12. Blokea. - Gaurko egunetan gara iadanik. Erosio diferentziatzailea hor aritu da, azken 40 milioi urteotan ze-har, orain ikusten dugun erliebe kontinentala lantzen, eta bere lanbidean segitzen du etengabe eta geldigaitz. Orain, eta orain bakarrik, Lezoko udalerriak bere benetako espazioa okupatzen du, eta horretan aurki ditzakegu harri bihurturik Joan ziren oso aintzinako garai haietako itsas jalkinak
bloke13 - 13. Blokea. - Bloke-diagrama honek 20.000 urte inguruko antzinatasuna dauka, geologiaz mintzatzean hutsaren-hurrengo zifra eta gaurko egunarekin parekagarria, horregatik ez da hautematen horretan aldakuntza estrukturalik. Alabama, garai hartan azken glaziazioa bere punturik gorenean aurkitzen zen. Kaskete polarren hedakuntzaren eta ur solidoaren (izotza eta elurra) gehikuntzaren zuzeneko ondorio gisa, ur likidoaren murrizketa medio, itsasoaren maila 120 metre inguru jaitsi zen eta kosta-lerroa asko aurreratu zen. Karta batimetriko bat aztertuz lerro hori nahiko zehazki koka daiteke, eta horrela ateratzen da kontinenteak 14 Km irabazi zituela bere gaurregungo Jaizkibelgo kostatik aurrera, puntu beretik kontrako bidean Aiako Harrira dagoen distantzia baino zerbait gehiago.