Babes ofizialeko etxebizitzak

Auñamendi kalean eraikitzear dauden babes ofizialeko etxebizitzak lor ahal izateko aukerari buruz, ez zait bidezkoa iruditzen ezarri diren baldintzak, eta batez ere, irabazi minimoak 9.000 eurotan jartzea.
Etxebizitza hauek ez al dira egiten laguntza gehien behar dutenentzat? Edo diru gutxien dutenentzat?
Jarri diren baldintza horiekin, gehiago laguntzen zaio urtean (2002an behintzat) 33.000 euro irabazi dutenei, 0, 1, 2, 7 edo 8.000 irabazi dutenei baino.
Nola egin daiteke hori???
Nork behar du laguntza handiagoa?
Ez zait ongi iruditzen!!!

Honen aurrean ondorengo argudioa entzun izan dut: etxebizitza ordaintzeko garaian, ezer ez dutenek ezingo dute ordaindu, eta orduan arazorik ez egoteko, hasieratik baztertzen zaie.
Nire erantzuna: 2002 urtetik (diru sarreren baldintzan erabiltzen den urtea) ordainketa urteraino (2005 edo 2006 edo...?) gauzak asko alda daitezke (bai onera, eta bai txarrera). Eta bestalde; ez al daiteke beste diru iturririk izan? 2002an 5.000 euro deklaratu duen batek, ezin al du kutxa, lagun edo senitartekoren baten laguntza ekonomikoa jaso etxebizitzari aurre egiteko? Bada... honi ez zaio aukera hori ematen.
Berriro: ez zait ongi iruditzen!!!
:mad:

gehitu iruzkin berria