800 urteko bideari so. Lezoren urtemuga. Izaera administratiboa onartu zitzaioneko zortzigarren mend

[b]BERRIA
2003ko abuztuak 27

Irati izagirre - DONOSTIA [/b][i][/i]

Lezoko Unibertsitatea (nire sorterria) zaharra da (É). Pasaiako bokaletik Jaizkibel mendiaren alde batera igotzen den itsasadarretik hurbil, leku lasai batean dago, alturan, eta ikusmira ederra du», idatzi zuen Lope Martinez Isasti historialariak 1625ean. Lezoren historia mende batzuk lehenago hasi zen, ordea. Ofizialki, 1203ko apirilaren 19an onartu zen lehen aldiz Lezoren izaera administratiboa. Beraz, aurten 800 urte bete ditu Lezok.

Urteurrena aitzakia hartuta, beren historiari errepaso bat eman eta zabaltzeko hainbat ekimen abiatu dituzte Lezoko Udalak eta herriko kultur eragileek. Historiari buruzko liburuak eta gazteentzako monografikoak egin dituzte, baita lehengo bizimoduaren lekuko diren argazkien bilduma ere. Bestalde, Lezoko euskara berezia aztertzen aritu dira, zaharrei eginiko elkarrizketen bidez.

Irailaren 20rako festa handi bat antolatu dute. Lezoarren parte-hartzea bultzatzeko, herri bazkaria egingo da. Gainera, 50 bat lezoarrek herriaren historia azaltzen duen antzerki bat eskainiko dute. Eskulangileak ere izango dira, baina antolatzaileek argi dute berena ez dela izango maiz entzuten diren Erdi Aroko azoka horietako bat.

Gaztelako erregeak Nafarroa inbaditu zuenekoa

Gaztelako Alfonso VIII.a erregeak, emazte zuen Inglaterrako Enrique II.a erregearen alabari dotean Gaskonia eman behar ziolako aitzakiarekin, Nafarroako erresuma bere esku hartzeko erasoa abiatu zuen 1173an. Antso VI.a Jakitunak eta Alfonso VIII.ak beren arteko liskarra konpontzeko saio bat ere egin zuten, 1177an, baina Gaztelako erregeak ez zuen errespetatu Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako lurraldeak Nafarroako erresumari itzultzera behartzen zuen epaia. Izan ere, kostaldea kontrolatuta, Gaztela itsas potentzia bilakatzea nahi zuen.

Hala, Nafarroako erresumari geratzen zitzaion itsas portu bakarra kendu nahian, 1203an, Alfonso VIII.ak Hondarribia Gipuzkoan sartu zuen, kontrolpean baitzuen hark. Hiriari foruak aitortzeko Carta Puebla-n, lehen aldiz aipatu zen Lezo. Guillermo Lazon zalduna beretzat espresuki eraikitako Lezoandia etxera bizitzera joan zen, eta hori pizgarri izan zen herriarentzat.

Gerora, itsaso bidezko merkataritza nahiz arrantza izugarri hazi ziren, Lezoren itsas eskubide bereziei esker besteak beste. Horren adibide da 1597an eraiki zen Errege Ontziola. XVII. mendeko krisiak, ordea, herritar gehienak nekazaritzara bultzatu zituen. Hurrengo bi mendeetan izandako gerrateek eta istripuek krisi sakona ekarri zuten Lezora.

Azken mendean, Francok bultzatutako industrializazioak erabat aldatu zuen herriko bizitza ekonomiko nahiz kulturala, eta langile erdaldunen etorrerak euskara kinka larrian utzi zuen

[Edizio eguna: 26/8/2004 Nork: admin]

[Edizio eguna: 26/8/2004 Nork: admin]

hasi saioa edo harpidetu iruzkinak bidaltzeko