Eskaintzen diren zerbitzu eta programak

Gizarte zerbitzuen bidea hainbat prestazio eta programa eskaintzen dira. Herritar guztiei zuzenduta daude.

Hona hemen eskaintzen diren prestazio eta programen deskribapen laburra

Oharra: sailkapen hau bataz bestekoa da nolabait ere irakurleari "xamurragoa" egiteko asmoarekin egindako sailkapena da.

1.Argibideak, balorazioa eta aholkularitza

Orohar gizarte arloko edozein eskabideren inguruan.

Gizarte zerbitzuen arloko zerbitzu edo prestazio eskabide desberdinen tramitazioa (egoitzak, eguneko zentroak, familiei zuzendutako laguntza terapeutikoa....)

Beste sistema batzuetara bideratzeak: osasun sistema, hezkuntza, justizia, INEM edo LANGAI, etxebizitza saila, gizarte segurantza, e.a...

Familia Ugariko ziurtagiria eta familiei seme alabak izateagatik zuzendutako laguntzen informazioa

Guztientzako Osasun Laguntzarako txartelaren informazioa

2.Prestazio ekonomikoak

  • Oinarrizko errenta
  • Gizarte Larrialdietarako laguntzak
  • Familiei dirulaguntzak
  • Kotizatu gabeko pentsioak
  • Udal zergak salbuesteko edo hobariak lortzeko eskaerak
  • Elbarrien garraioentzako laguntzak. Bono-taxia.
  • Elbarriei zuzendutako autoaren udal tasaren hobariak lortzeko eskaerak

3.Adinekoei zuzendutako zerbitzuak eta programak

  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua
  • Elbarritasun aitorpena bideratzea ondoren laguntza teknikoak lortzeko (gruak, ohe artikulatuak e.a)
  • Telealarma zerbitzua
  • Harrera familiak
  • Aldi baterako egoitzan egonaldiak
  • Ezinduentzat egoitza eskabideak
  • Ezinduentzat eguneko zentroak
  • Gai direnentzat babestutako etxebizitzara joateko eskaerak
  • Aiton Borda Erretiratuen elkarteak eskaintzen dituen prebentzio aktibitate eta elkartearen berri ematea.

4.Familia, adin txikikoak eta gazteriari zuzendutako zerbitzuak

  • Familia esku-hartze programa (hezitzaile eta laguntza terapeutikoa eskaintzen da zailtasun desberdinak dituzten familiei eta adin txikikoei)
  • Laguntza juridikoa. Ezkontza banaketa edota familiako gatazken inguruan doaneko laguntza juridikoa
  • Larrialdietarako bitarteko bizilekua. Familiei zuzendutako etxebizitza, hainbat arazoren ondorio aldi baterako beren ohizko etxebizitzatik atera behar dutenean.
  • Haur eta familiei zuzendutako prebentzio sarea. Gizarte Zerbitzua, herriko hiru ikastetxeak, haurtzaindegiak, Osakidetzak eta aisialdiko Ixerka taldeak osatzen dute sarea. Helburuak bi dira: arrisku edo zailtasun egoeren detekzioa eta esku-hartze bateratua eta prebentzio egitasmoak lantzea herrian.
  • Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu edo elkarteren inguruko informazioa: gazteriaren inguruan, denbora libreko taldeak,e.a...
  • Gizartekintzako adin txikikoen sailera deribazioa: adin txikikoen desprotekzio egoerak daudenean, adopzio edo akogimentu eskaerak, e.a....

5.Emakumezkoei zuzendutako zerbitzuak

  • Laguntza juridikoa. Tratu txarrak, banatze tramiteak, familiako gatazka egoera larrien aurrean doako aholkularitza juridikoa.
  • Laguntza psikologikoa. Tratu txarrak edo sexu erasoak jasotako emakumeei zuzenduta doako laguntza psikologikoa
  • Larrialditarako bizilekua. Aldi baterako bizilekua tratu txar edo arrisku egoera larriagatik ohizko bizilekutik aldi baterako irten behar denean.
  • Herriko eta eskualdeko beste hainbat zerbitzu eta elkarteen inguruko informazioa. Osasuna, lana eta formazioa, denbora libreko elkarteak, emakumeen eskubideen aldarrikapen elkarteak, sentsibilizazio eta partehartze bermatzeko elkarteak...
  • Gaxuxa Emakume taldeak herrian eskaintzen dituen prebentzio aktibitateen eta elkartearen inguruko informazioa.

6.Elbarriei zuzendutako zerbitzuak

  • Elbarritasun aitorpena lortzeko eskabideak bideratzea
  • Garraiorako laguntzak. Bono-taxia
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua
  • Laguntza teknikoak edo etxean egin beharreko egokitzapen dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak
  • Eskualdeko elbarrien elkarte desberdinen informazio eskaintza.
  • Enplegu zentro bereziei buruzko informazioa.

7.Prebentzio eta gizartean txertatzeko zerbitzuak

  • Drogomenpekotasun prebentzio komunitarioa bermatzeko egitasmo lokala egiteko azterketa. 2002 urtean zehar Askagintza taldea ikerketa egiten ari da ondoren egitasmo zehatzak aurrera eramateko herrian.
  • Familiei eta haurrei zuzendutako prebentzio egitasmoa. Herriko hainbat agentek osatutako egitasmoa: ikastetxeak, haurtzaindegia, aisialdiko taldeak, Osakidetza eta gizarte zerbitzuak. Helburuak bi dira: familia eta haurren zailtasun egoerak antzeman eta esku-hartze bateratua bideratu, eta hauei zuzendutako prebentzio komunitario egitasmoak bideratzea.
  • Gizartean eta lan munduan berriro txertatzeko programak. Oarsoaldea S.A. Eskualdeko garapen agentziako enplegu atala eta Gizarte Zerbitzuen artean elkarlanean datza. Helburua: lan munduan berriro txertatzeko zailtasunak dituzten herritarrei laguntza eta lan programa desberdinak eskaintzea (Auzolan programa, lan itinerario indibidualizatuak, formazio eskaintza publikoak, epe luzeko langabetuei zuzendutako lan eta formazio programak e.a..). Baita era orohar ikastaro eta jarduera okupazional, formazio eta beste jarduera batzuei buruzko informazioa eta orientazio eskaintzen diogu Gizarte Zerbitzuetatik. 16 urtetik gora dituztenei zuzenduta dago.

8.Besterik

  • Herriko elkarteekin lankidetza. Hain zuzen ere Gaxuxa Emakume taldea eta Aiton Borda Erretiratuen elkartearekin (aktibitateen plangintza egiteko aholkularitza eskaintzen zaie, dirulaguntza tramitea eta orohar jarraipen teknikoa)
  • Herriko eta eskualdeko interes sozialeko elkarteei dirulaguntzak: Ortzadar elkartea, Agipase elkartea, Gurutze Gorria, Lezoko Odol Emaileak, DYA, Gizakia Helburu, Atzegi, e.a...