OSTIRALA - Maiatzak 25
19:00 Txupinazoa, ikurrinaren igoera... Mendekoste jaiak, biba festa!
Ondoren Buruhandi eta erraldoien kalejira.
00:00 Rock Kontzertua: UNE eta ETXE rock taldeak Saldise plazan.
LARUNBATA - Maiatzak 26
07:00 Sokamuturra.
10:00 Diana Urantzu dultzaineroen eskutik.
11:30 Jolas Parkea haurrentzat Karlos Saldise plazan (edo kiroldegiko frontoian euria eginez gero).: Looping bike, Balantz Bike eta Ludoteka.
12:00 Buruhandi eta Erraldoien kalejira.
12:30 "Tomas Garbizu" Lezoko Udal Musika Eskolako Musika Bandaren kontzertua Gurutze Santuaren plazan.
16:30 Jolas Parkea haurrentzat Karlos Saldise plazan: Looping bike + Balantz Bike + Ludoteka (kiroldegiko frontoian euria eginez gero).
19:30 Buruhandi eta Erraldoien kalejira.
20:00 Beste Munduko Musikak. Erromako "Associazione Culturale Euskara" Lezoko udalean lankidetzan, "Ponentino Trio" izeneko hirukotearen kontzertua dakargu. Belli, Trilussa eta beste hainbat XIX. mendeko Erromatar poeten abestiak abesten dituzte Gurutze Santuaren Plazan.
23:30 Rock Kontzertua: BISAI, ARBASO & NUKE rock taldeak Saldise plazan Talde gonbidatuak: DREZA eta KRILIN.
Ondoren DJ-ak.
IGANDEA - Maiatzak 27
07:00 Sokamuturra.
10:00 Diana Urantzu dultzaineroen eskutik.
11:00 Meza Nagusia San Joan Bataiatzailearen elizan.
11:30 Jolas Parkea haurrentzat Karlos Saldise plazan : Auto eroak + Ziklomotrizidadea + Joko erraldoiak + Ludoteka (euria eginez gero, kiroldegiko frontoian).
12:00 Buruhandi eta Erraldoien kalejira.
12:00 Herri Kirola Gurutze Santuaren plazan. Harrijasotzaileak: Agustin Landarbide eta Unai Lertxundi, Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta "Bihurri" eta Ignazio Flores.
16:00 Jolas Parkea haurrentzat Karlos Saldise plazan: Auto eroak + Ziklomotrizidadea + Joko erraldoiak + Ludoteka (kiroldegiko frontoian euria eginez gero).
19:00 Arabako ardoaren dastaketa... odolkia, saiheskia eta txorizoko pintxoak ere ardoa sartzen laguntzeko. Gurutze santuaren plazan.
19:30 Buruhandi eta erraldoien kalejira.
20:00 Bertsolarien saio berezia Gurutze santuaren plazan: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio.
Jarraian ERDIZKA LAUETAN Musika eta dantza Gurutze Santuaren plazan.
22:30 Kalejira eta zezen suzkoa Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako Musika Bandak alaiturik.