hasiera
|
harreman
|
web mapa
|
sortu edukia
|
sesioa hasi
Euskara
|
Castellano
Udala
Udal Zerbitzuak
Udal Agiriak
Aurrekontuak
Buzoia
Eskaerak
Ordenantzak
Lehiaketak
Lezori buruz
Oro har
Kokapena
Bertatik bertara
Estatistikak
Hemeroteka
Mapa
Direktorioa
Web zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Berriketa foroa
Bilatu
Esteka bilduma
Ganbara
Nabigazioa
hasiera
Argazkiak
azken argitalpenak
Hasiera
Udaletxeak 11.000 € baino gehiagoko dirulaguntza emango die kirol elkarteei
Denboraldi guztirako emango den zenbateko osoa 27.162 eurokoa izango da.
Lezoko Udaletxeak 11.560 euro bideratuko ditu udalerriko hainbat kirol elkarteen artean, honekin, 2004-2005 denboraldian buruturiko ekintzentzat diru-laguntzak emanez. Zenbateko honi, denboraldi haseran eman zen kopurua gehitu behar zaio, beraz, laguntza ekonomiko guztia 27.162 eurokoa izango da.
Allerru futbol taldeak 5.485 euro jasoko ditu urtean zehar izan dituzten gastuak ordaintzen lagundu ahal izateko. Bestalde, helburu berdinarekin, Allerru saskibaloi taldeak 531 euro jasoko ditu. Dekretuak ezartzen duenez, Allerru futbol sala taldeak 665 euroko laguntza ekonomikoa izango du, eta 1.495 eurokoa berriz Allerru Txirrindularitza Eskolak.
Diru-laguntza jaso duen beste elkarteetako bat, Allerru Pelota Taldea izango da, kasu honetan, 649 euroko diru-laguntzarekin. Allerru Judo Taldeak hasera batean jaso zituen 900 euroei 779 euro gehituko zaizkio oraingoan. Allerru softbol taldeari 456 euro egokitzen zaizkio, eta Oarsoaldeako Kirol Igeri Elkarteak berriz, 1.500 euro izango ditu bere ekintzak finantzatzeko.
Lezoko Udaletxeak bideratzen dituen laguntza hauen helburua, udalerrian kirol ekintzak bultzatzea eta elkarteei beraien egunerokoan laguntzea da, kirola bere modalitate ezberdinetan sustatzeko asmotan beti ere.
Kirola