Udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu oporretarako

Udako oporrak gainean ditugula eta, azken urteotan etxeetan izan diren lapurretak gehitzen ari direla ikusirik, udaltzaingoak aholku batzuk eman ditu , ekintza horiek ahal den neurrian galerazteko.


Telefono interesgarriak:
Udaltzaingoa: 943.524003
SOS deiak: 112
AHOLKUAK

  • Saltzaileei ez utzi etxe barrura sartzen, dagokien udal-baimena eskatu eta ahalik eta azkarren bukatu.
  • Inkestagileei dagokien dokumentazioa eskatu, bai eta beren NAN eta inkesta egin ahal izateko duten agiri edo karneta.
  • Zarata arrarorik ikusi edo entzuten baduzu, adierazi lehenbailehen Udaltzaingoari.
  • Oporretan kanpora joateko asmoa baduzu, buzoiko eta etxeko giltzak konfidantzako norbaiti utzi, buzoiko korrespondentzia jaso eta etxebizitzari gainbegiratu bat eman diezaion (pertsianen eta argien egoera aldatzea komeni da)
  • Ataria itxita eduki eta atezain automatikorik baduzu ez zabaldu zein den jakin arte. Susmoren bat izanez gero Udaltzaigoari adierazi.