Udaltzaingoak, zakurren nagusiak lokalizatzeko, mikrotxipa irakurtzeko tresna erabiltzen du

Gaur egun, Lezoko Udalak, Animali eta Landareen Babeserako Elkartearekin hitzarmen bat izan du. Zakur bat kalean izanez geroz, Animalien Babeserako Elkarteak harrera ematen zion, horrek dakartzan gastuekin: albaitariaren errebisioa, janaria, estantzia, txertoak, mikrotxipa jartzea e.a.

Koste horiek murriztearren, mikrotxipa irakurtzeko tresna erosi zen. Jabea aurkitzekotan, ez da zakurra elkarte horretara eraman beharrik.