Udaltzaingoa

link Trafiko aldaketak, aparkaleku arazoak gutxitu nahian
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-03-25 12:10(e)an.

Egun dagoen aparkaleku arazoa arindu eta horrek herritarrei sorturiko arazoak gutxitu nahian, udalak zenbait neurri hartu ditu. Zenbait kale norabide bakarreko jarriko dira, bertan aparkaleku gehiago sortuz.

Urdaburu kalea: Auñamendi kaletik, Aralar kalerako noranzkoa bakarrik izango da, alderantzizko noranzkoa  Gorbeia kaletik egingo delarik.

Eugenio de Otxoa kalea.

Polentzarrene kalea: Donibane kaletik Andreonerako noranzkoan bakarrik jarriaz.

Irakurri gehiago

Deskargu orria


Web orri honen bitartez, deskargu orria bete dezakezu.

Erabilera:

  1. "Deskargu orria"-ren gainean klik egin, eta (pdf) artxiboa zure ordenagailura jeitsiko da.
  2. Zure datuak bete.
  3. datuekin bete ondoren, imprimatzeko aukera izango duzu.
  4. bukatzeko, udaltzaingoan entregatzeko aukera izango duzu.
Deskargu orria

PDF-ak ikusteko programarik ez baduzu, ikonoan klik egin jeisteko.

1 attachment
link Babes zibileko Talde bat sortzeko eskaera. Haserako onespena eta jende aurreko erakusketa.
idazkaria(e)k bidalita A, 2007-05-16 06:29(e)an.

GAOn 2007-05-16an argitaratutako iragarkia.
Alegazioak aurkezteko epea: Ekainak 20.

 

link Udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu oporretarako
idazkaria(e)k bidalita A, 2005-06-21 11:14(e)an.
Udako oporrak gainean ditugula eta, azken urteotan etxeetan izan diren lapurretak gehitzen ari direla ikusirik, udaltzaingoak aholku batzuk eman ditu , ekintza horiek ahal den neurrian galerazteko.


Telefono interesgarriak:
Udaltzaingoa: 943.524003
SOS deiak: 112
AHOLKUAK

  • Saltzaileei ez utzi etxe barrura sartzen, dagokien udal-baimena eskatu eta ahalik eta azkarren bukatu.
  • Inkestagileei dagokien dokumentazioa eskatu, bai eta beren NAN eta inkesta egin ahal izateko duten agiri edo karneta.
  • Zarata arrarorik ikusi edo entzuten baduzu, adierazi lehenbailehen Udaltzaingoari.
Irakurri gehiago
link Bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak erretiratzen hasi da udaltzaingoa
idazkaria(e)k bidalita O, 2005-05-05 11:23(e)an.
Lezoko Udaltzaingoa bide publikoan abandonaturiko ibilgailuak erretiratzen hasi da, indarrean dagoen ordenantza eskuetan duela, honek arautzen baitu prozesu hau aurrera eramateko bete behar diren epeak eta erabili behar den sistema. Datozen egunetan zortzi ibilgailu eramango dira udal biltegira, autoak desegiteko lekura bidali aurretik, baldin eta horien jabeek interesetik azaltzen ez badute.
Irakurri gehiago
link Jaizkibelen iragarkia grabatzea
idazkaria(e)k bidalita A, 2005-03-08 12:03(e)an.
Cormella de Llobregat-eko Sono enpresak bihar, martxoak 9, Jaizkibelen iragarki bat grabatuko du Seat modelo berri bati buruzkoa.

Horretarako, bidea erabat itxiko da Ibedrolako aiekan, 8:00etatik 19:00etara, gehienez 10 minutuko tarteetan, eta tarte bakoitzaren artean errepidea berriro ireki beharko da gutxienez 15 minutuz ibilgailu ilarak desagertu arte.
Irakurri gehiago
link Bide publikoan inmobilizazioa eta ibilgailuak kentzeko ordenantza behin betiko onetsi da.
idazkaria(e)k bidalita A, 2004-12-20 09:48(e)an.
Jendaurrean izan da bide publikoko ibilgailuak ibilgetu eta erretiratzea arautzeko ordenantza. Ez denez inongo erreklamaziorik izan behin-betikoz onetsi da osoko bilkurak 2004ko urriaren 6an hartutako akordioa.

Ordenantzaren testu osoa GAOn argitaratu da 2004ko abenduaren 20an .
Irakurri gehiago
link Lezoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren alde trafiko-zigorren eskumena eskualdatu du
idazkaria(e)k bidalita O, 2004-11-11 08:01(e)an.
Osoko bilkurak 2003ko abenduaren 3an onartu zuen, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren alde trafikoari buruzko zigortzeko eskumenaren eskualdaketa egitea. Eskumen eskualdaketak jarraituko du orain dugun bitarteko eskasiak irauten duen bitartean.

Hona hemen 2004ko azaroaren 10ean Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean iragarkia.
Irakurri gehiago
link Udaltzaingoak hainbat aholku eman ditu oporretarako
idazkaria(e)k bidalita A, 2004-07-26 11:52(e)an.
Udako oporrak gainean ditugula eta, azken urteotan etxeetan izan diren lapurretak gehitzen ari direla ikusirik, udaltzaingoak aholku batzuk eman ditu , ekintza horiek ahal den neurrian galerazteko.
Irakurri gehiago
link Udaltzaingoak, zakurren nagusiak lokalizatzeko, mikrotxipa irakurtzeko tresna erabiltzen du
idazkaria(e)k bidalita A, 2004-07-14 10:48(e)an.
Gaur egun, Lezoko Udalak, Animali eta Landareen Babeserako Elkartearekin hitzarmen bat izan du. Zakur bat kalean izanez geroz, Animalien Babeserako Elkarteak harrera ematen zion, horrek dakartzan gastuekin: albaitariaren errebisioa, janaria, estantzia, txertoak, mikrotxipa jartzea e.a.

Koste horiek murriztearren, mikrotxipa irakurtzeko tresna erosi zen. Jabea aurkitzekotan, ez da zakurra elkarte horretara eraman beharrik.
Irakurri gehiago
Syndicate content