Ongizatea

link Preso eta deportatuta dauden pertsonen familiei dirulaguntzak. Udal Araudia. 2007-2008 urtea
kultura(e)k bidalita A, 2008-06-18 09:40(e)an.

Araudi honen helburua da Gizarte Zerbitzu sailetik Lezoko Udalak eman ahal izango dituen laguntza arautzea, hain zuzen preso eta deportatuen senideei partzialki diruz laguntzeko deportatuak edo espetxean dauden pertsonak bisitatu ahal izan ditzaten. Era berean E.A.E.tik kanpoko auzitegietara joan behar duten auziperatuentzat garraiorako dirullaguntzak emango dira. 2007 eta 2008 urteetan zehar egindako bisitak eta bidaiak diruz laguntzea da xedea.

link Gizarte zerbitzuen jarduerak garatzeko elkarteei dirulaguntza araudia 2008
kultura(e)k bidalita A, 2008-06-18 09:25(e)an.

Dirulaguntzak eskatzeko epea 2008ko uztailak 2an bukatzen da.

Gizarte zerbitzuen arloan Lezoko udalerrian diharduten, edota onuradunak Lezoko herritarrak direnean, elkarteek 2007 eta 2008 urteetan zehar garatutako ihardueretarako dirulaguntzen kontzezioa erregulatzea da honako arau honen xedea.

link IMSERSOko oporren programen eskaerak
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-05-14 09:22(e)an.

Iritsi zaizkigu IMSERSOko oporren programen eskaerak egiteko inprimakiak.
Dokumentazioa aurkezteko epea: 2008-06-13
Eskaerak betetakoan, honako helbide honetara bidali behar dira : "Apartado de Corrreos - 10140 (Madrid 28080)
www.seg-social.es/imserso
Informazio gehiago: 901.10.98.99

link Gutxitasun fisiko edo sentsoriala duten pertsonentzako oporrak
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-04-14 09:43(e)an.

. Izen ematea non: Elkartu (Federazio Koordinatzailea), Ondarreta pasealekua, 5-behea - 20018 Donostia. Telf. 943.346770. E-posta: elkartu@elkartu.org
. Epea: apirilaren 15 bitarte.
. Informazio orria.

1 attachment
link Bidez Bide" programa: Lezoko Landa eremuan, garraio zerbitzua
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-03-04 09:45(e)an.
 "Bidez Bide" egitasmoaren berri eman nahi dugu. "Bidez Bide" programa, Lezoko Landa eremuan zein Altamiran, 60 urtetik gorako pertsonak eta ezgaitasunen bat duten pertsonentzat zuzendutako garraio zerbitzu bat da. Garraio zerbitzu honek "ez ohiko" eginkizunak (medikuarengana joatea, gestioak egitea...) egin ahal izateko Lezora hurbildu eta ondoren etxera eramango zaitu. Egitasmo hau Behemendi Landa Garapen Elkartearekin batera eramango da aurrera. "Bidez Bide" garraio egitasmoan partehartzea bonotaxi zerbitzua jasotzen dutenen osagarria da.

Bertan parte hartu ahal izateko, honako BALDINTZA hauek bete beharko dira:

Irakurri gehiago
link Erabilera anitzeko osasun txartel berria eskuragarri dago Lezoko KZgunean
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-02-18 09:30(e)an.
Bost urteko epean OTI ordezkatzeko hedapen masiboa abian da telezentroen sarean. Erabilera anitzeko osasun txartel berria eskuragarri dago Lezoko KZgunean

Erabilera anitzeko osasun txartel elektroniko berriak ekin dio KZgunea sarean modu masiboan hedatzeari Basauriko (Bizkaia) eta Beasaingo (Gipuzkoa) esperientzia positiboen ondoren. Herritarren erabilerako osasun txartel elektronikoa doan eskatu, izapidetu eta entregatu ohi da aipatu berri ditugun udalerri horietan ez ezik, telezentro hauetan ere: Balmaseda, Berango eta Ermua (Bizkaia), eta Anoeta, Deba, Lazkao, Lezo eta Villabona (Gipuzkoa). Arabaren kasuan, Oion da txartelaren eskaerak asteko egun batzuetan onartzen dituen lehen udalerria.

Irakurri gehiago
link Aste Santuari begira, behin behineko egonaldiak erresidentziatan
idazkaria(e)k bidalita O, 2008-02-01 10:46(e)an.

Aste Santuari begira, behin behineko egonaldiak programatzen ari gara. Behar guztiak ikertu ahal izate aldera, eskaerak hartzeko epearen muga 2008ko otsailaren 22a (ostirala) izango da, ongizate zerbitzutan aurkeztu beharko dira eskaerak

link Bonifikazio-eskaerak egiteko epea ireki da: Ura, estolderia eta zabor bilketaren gaineko udal-tasak
idazkaria(e)k bidalita A, 2008-01-07 11:35(e)an.

Informazioa eta eskaerak: Informazio bulegoa.
Epea: Urtarrilaren 31a bitarte.
Ordutegia: 8:00tik 13:30ra.
Bandoa

link Gabonetan aldi baterako egonaldiak egoitzetan
idazkaria(e)k bidalita A, 2007-11-13 07:39(e)an.

Gabonetan aldi baterako egonaldiak egoitzetan:
1. hamabostaldirako eskaerak aurkezteko epea:  azaroak 19
2. hamabostaldirako eskaerak aurkezteko epea: azaroak 28
Epez kanpo jasotako eskaerei plaza esleituko zaie leku libreak badaude.
Lehentasuna izando dute urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenek.

Syndicate content