Euskara

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara sustatzeko dirulaguntzak 2008

Euskara Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektuentzako dirulaguntza deialdia egin du. Apirilaren 15ean amaitzen da eskaerak aurkezteko epea.

Guztira hamar diru laguntza mota dira:

1. Euskarazko aldizkako argitalpenak
2. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
3. Euskarazko ikus-entzunezko proiektuak
4. Euskarazko ikasmateriala ekoizten duten argitaletxeen azpiegitura
5. Unibertsitate gaien oinarrizko euskal liburutegia
6. Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak
7. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
8. Itzulpen praktikak egiteko bekak
9. Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera planak eta ikerketa proiektuak
10. Euskaraz emititzen duten herri eta eskualde mailako telebistak

Irakurri gehiago

Egonaldiak familia euskaldunetan 2008 (Maiatzak 30er arte)

Familia euskaldunetan egonaldiak egiteko dirulaguntza eskaerak maiatzetik aurrera egin daitezke. Informazioa zehatza helbide honetan aurkituko duzu: http://www.egonaldiak.net.

 

 

link Oharra
admin(e)k bidalita A, 2008-03-12 08:54(e)an.

Lezo Udalaren Euskara Sailaren web orria osatzen ari gara. Oraindik hutsuneak badaude ere, datozen asteetan osatuko dugu. Barkatu eragozpenak eta etorkizunean sail interesgarri bezain erabilgarria izan dadin saiatuko gara.

INFORMAZIOA OSAGARRIA

INFORMAZIO OSAGARRIA

Udalekuak 2008

 

Oraindik antolaketa lanekin gabiltza. Matrikulazio epeak zehaztu bezain laster hemen jarriko ditugu.

Edonola, gai horren inguruko berririk, maiatza aldera arte ez dugu izango seguruenik.


EUSKARA SAILAREN JARDUERAK

EUSKARA SAILAREN JARDUERAK

Lezoko Udala: Euskara ikasteagatik bekak 2008

 

2008 urteari dagozkion euskara ikasteko bekak eskatzeko oinarriak APIRILAren erdialdera jarriko ditugu hemen ikusgai.

Adi ibili! Aurtengoan aldaketa interesgarriak aurreikusten baitira!


 

 

 

DIRULAGUNTZAK eta BEKAK

Euskararen dirulaguntzak
Syndicate content