Osoko Bilkuraren akta

link 2008.eko Uztailaren 17ekoa
Data:2008-07-17
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia: 

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2008ko uztailaren 17an, osteguna, 19:10etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Silbia Folgueira Fernández, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Kepa Garbizu Azkue, Jesús María Martiarena Jaca, Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín eta Roberto Sánchez Sánchez.

Ez da bilerara etorri Jaione Lekuona Irazusta zinegotzia.

Enrique Figueroa Laboa, aretoan dago, bilerako lehen puntuan zinegotzi kargua hartu ondoren zinegotzi eginkizunetan aritzeko.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Zinegotzi kargu hartzea (2008ID280002).

Alkateak dio gaurkoan beste zinegotzi bati ongi etorria eman eta kargua hartzea dagokiola.

Udalbatzak, joan den ekainaren lauan egindako osoko bilkuran, Aroia Goienetxearen ordez zinegotzi izateko aukerari bi pertsonek uko egin izanaren berri jaso zuen, eta EAJ/PNVk alderdiak berak, hautagai zerrendako hurrengoa zen Enrique Figueroa Laboa zinegotzi izendatzea proposatu zuen.

Hautesle batzorde zentralaren aurrean tramitatu zen eskaera, hari dagokiolako zinegotzi kredentziala ematea. Kredentziala 2008ko ekainaren 27an jaso da udalean eta Enrique Fiqueroak egin ditu, Udaletxeko Idazkaritzan, legez beharturik dagoen bateraezintasun  arrazoiei buruzko eta ondasunen inguruko aitorpenak .

Hori guztia egiaztaturik, eta Enrique Fiqueroa bilkura honetara agertu delarik, alkateak zinegotzi kargua hartzeko 707/1979 Errege Dekretuko 1. artikuluak agintzen duen galdera egin dio. Enrique Fiqueroak zin egin du, zinegotzi karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela.

2.- Lezoko Udalerriko "Pildain" Gizarte zentro integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko lanaren kontratazio prozeduraren eta esleipenaren aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa onartzeko diktamena (2006H0120003).

Alkateak Ogasun Batzordeko diktamena aurkeztu eta onartzeko eskatu dio osoko bilkurari:

"Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko Uztailaren 11n egindako bilkuran, Silbia Folgueira, Haritz Salaberria eta Irati Aranburu zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta  Kepa Garbizu zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

"2007ko ekainaren 16an, Aitor Sarasola Salaberriak eta Iñigo Esnaola Arbizak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuten, prozedura irekian eta lehiaketa sistemaren bidez Lezoko udalerrian "Pildain" Gizarte Zentro Integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko lanaren kontratazioa hasteko, Lezoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2007ko maiatzaren 4an hartutako erabakiaren aurka (maiatzaren 16ko 95 zenbakidun GAOn argitaratu zen iragarkia). Aurkeztutako idatzian, errekurrituriko ekintza hori baliogabetzeko eskatzen zuten, eta baita erabaki horretatik etorritako gainerako ekintza guztiak ere. Idatzian espresuki adierazten da Biharko Gipuzkoa, SL eta Urbelan Empresa Constructora, SA enpresei esleitu zaiela kontratu hori. Era berean, errekurrituriko ekintza bertan behera uzteko eskatzen zuten.

Halako alegazio batzuetan oinarritzen da errekurtsoa. Hona hemen horiek laburbilduta:

1.- 2/2000 LEDaren 227 eta 228. artikuluak ez betetzea, bideragarritasun azterketa eta eraikuntza proiektua ez zirelako betiko onartu. Gainera, Bideragarritasun Azterketak ez zuen Legeak xedaturiko gutxieneko edukia.

2.-  Aurrekontu izendapenik ez izatea

3.- 2/2000 LEDaren 231. artikulua ez betetzea, kontzesioaren aurreko prestatze tramiteak bete ez zirelako.

4.- Hirigintza Plangintza urratzen du proiektuak.

Hirigintza Teknikariaren txosten juridikoa kontuan izanik honako erabaki hau proposatzen da:

BAT: Aitor Sarasola Salaberriak eta Iñigo Esnaola Arbizak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa onartzea, eta zuzenbidean deusez adieraztea Lezoko Udalbatzaren Osoko Bilkurak 2007ko maiatzaren 4an hartutako erabakia, prozedura irekian eta lehiaketa sistemaren bidez Lezoko udalerrian "Pildain" Gizarte Zentro Integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko lanaren kontratazio prozesua hasten zuena, eta Lezoko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko ekainaren 13an hartutako erabakia, arestian aipaturiko kontratu hori "Biharko Gipuzkoa, SL" eta "Urbelan Empresa Constructora, SA" enpresei esleitzen ziena, txosten honetan aipaturiko arrazoiengatik.

BI: Erabaki honen berri ematea Aitor Sarasola Salaberria, Iñigo Esnaola Arbizari, eta "Biharko Gipuzkoa, SL" eta "Urbelan Empresa Constructora, SA" enpresei."

Iñigo Esnaolak gaiaren aurrekariak errepasatu ditu. 1999-2003 legealdian Lezoko plan gerontologikoa landu eta onartu zela, bertan eguneko zentroaren azpiegitura Auñamendi auzoan kokatuz. Inbertsio horretarako aldundiak onartua omen zuen 600.000 €tako dirulaguntza eta aurreikusitako plaza guztiak kontzertatuak omen ziren.

Aldiz, jarraitzen du Esnaolak, 2003-2007 legealdiko udal antidemokratikoak atzera egin zuen asmo horietan eta azpiegitura Pildainen kokatzen du 4.800.000 inbertsioko obra proposatuz, 50 urteko kontzesioarekin, inongo dirulaguntzarik gabe eta plaza guztiak kontzertatu gabe.

Udal teknikarien parte hartzerik gabe, kontu-hartzaileak kontratazio mahaietan emandako kontrako txostenekin, kontzesioari buruzko txosten ekonomikorik gabe, prozeduran akatsak eginez, lehiaketa urgentziaz burutuz eta nahiz eta udal hauteskundeen ondoren hautetsi garaile berriek adjudikazioa ez egiteko eskatu, 2007/06/13ko Tokiko gobernu batzarrean kontzesioa eman egin zen.

Gobernu berriak, jarraitzen du Esnaolak, prozedura aztertzen du: idazkariak egindako oharpenak errepasatu, Z&B Consultores enpresari txostena eskatu, Oarsoaldea S.A. Garapen Agentziari txosten berria eskatu, Aldundiko teknikariekin hitz egin, adjudikazioa duen enpresarekin lauzpabost aldiz bildu, zeinek aitortu baitzuten lehiaketa urgentziak zirela-eta egindako eskaintza, azterketa ziurtasun gabezia osokoa eta zalantza finantzario handikoa zela. Eta kontsulta hauen guztien ondoren erabaki du Pildaineko proiektua baztertzea, dituen hutsune, kostu eta zalantzengatik,  eta eguneko zentroa Auñamendin kokattzea. Obrak udazkenean adjudikatzeko intentzioa omen dago eta 2009an martxan jarri, 2005az gero martxan behar zuen zerbitzua.

PNV eta EA taldeen arduragabekeria salatu du Iñigo Esnaolak, diruz lagundutako obra bati uko egiteagatik eta lau urte besterik egin gabe pasa dituztelako, zerbitzu horren beharrean daudenei azalpenak zor dizkietela uste du Esnaolak.

Kepa Garbizuk dio Pildain posible dela, bera konbentzituta dagoela, nahi izanez gero bideragarria den azpiegitura dela. Gaurko proposamenari buruz dio, oinarri duen txosten juridikoak akatsak badituela, adibidez aurrekontuetako kontsignazioari buruz aritzen denean,  obrak iraun bitarte ez zegoela ezer ordaindu beharrik zundaketa lan txiki batzuk besterik.  Txostena bera iruditzen zaio alegazioari itsatsia, eta susmoa du alegazioa bera etxe barrutik egindakoa ez ote den izango.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio gaurkoa erabaki politikoa dela eta horrela tratatzea nahi du: ezin omen dute arrazoi tekniko eta juridikoren atzean ezkutatu erabaki estrategiko hauek atzera botatzeko. Zentzu horretan dio, beharbada errekurtso egileek ez dutela legitimitaterik hura tartekatzeko eta errekurtsoa bera baliogabea izan daitekeela. Dena den, erabaki politikoa da gaurkoa, eta jadanik urteak daramatzan gai hau beste atzerapen bat izateko arriskutan da, lezoar askorentzat hain beharrezkoa den azpiegitura atzeratuz. Bera Pildainen aldekoa da, proiektua ona omen da, kokapena primerakoa eta, orain berriz, Auñamendin kokapen okerragoa eta azpiegitura txikiagoa. Proiektu berriaren finantzaketari buruz, bideragarritasunari buruz eta kudeaketa sistemari buruz inongo azalpenik ez ematea kritikatu du.  Adjudikazioa bertan behera uzteak ekar lezakeen kalte ordainen ordainketaz ohartu du. Erabaki politikoa omen dela eta ezin dela Lezoko pertsona nagusiekin jolasean segi.

Roberto Sánchezek dio abstenitu egingo dela. Bera ez omen dago ados Pildainek zuen kudeaketa pribatuarekin, baina ezta proposatzen den kokapen eta egoitza berriarekin ere. Bere ustez Pildainen kokapena pribilegiatua da, eta proiektua eta plaza-kopurua egokiagoa.

Jendartetik Aitor Sarasolak,1999-2003 legealdian alkate izandakoak, dio gaur eztabaidan dagoen gaia bera dela aurreko legealdia bukatzear zela, teknikariek eta auditoreak adierazi duten bezala, akordio irregularrak hartuz eta oharpenei kasurik egin gabe aurrera egitea deliberatu zena. Hori delitua ere izan omen daiteke.

Beste eztabaida omen da kokapenarena, behar bada herrian diren beharren arabera analizatu beharko dena. Dena den, bere iritziz eta txosten teknikoen iritziz, Auñamendikoak funtzionalitate osoa du eta, horren alde,  beste herrietan daudenak ikusi besterik ez dagoela. Irisgarritasunaren inguruan gogoratu du erabiltzailea ez dela oinez joaten, garraio bidez baizik.

Era berean jendartetik, Markos Eizagirrek, Aiton Borda Jubilatuen Elkarteko lehendakariak,  azpimarratu du elkartea ez dagoela inongo talde politikoren menpean. Elkartea izan dela  egoitzen beharra erreklamatu duen bakarra, aspalditik. Zentzu horretan gogoratu du Bikarioeneko Arau Aldaketari egindako erreklamazioa. Udal korporazio guztiekin kolaboratu izan dutela azpiegitura gauzatzeko. Bai berak, bai juntak eta inguruan dituztenek Pildain nahiago omen dute. Orain mila traba omen daude Pildainen aukerarako; herri kontsulta egitea proposatu du eta emaitza onartuko dutela dio.

Kepa Garbizuk memoria egite aldera esan du Lezorako lehenengo eguneko zentroa egiteko aukera, Jauregialden egitekoa, hemen dagoen norbaitek ukatu zuela, alkate zen garaietan.

Aitor Sarasolak dio azken 30 urtetan, paperetan, kokapen ezberdinak izan dituela eguneko zentroak: Bikarioenea, Jauregialde, ... , baina proiektua definitu, lokala egin eta 600.000 €tako Diputazioko dirulaguntza Kepa Garbizu alkate izan den legealdiak galdu omen du. Hori babestu eta isilik egon direnak kritikatu ditu, orduan ez omen zituzten erreferendumak eskatu, mila herritarren firmak Auñamendiren aldeko azaldu zirenean ere hitzik esan gabe geldituz.

Markos Eizagirrek dio ez dagoela ados Sarasolak esandakoarekin, aurreko legealdikoekin bere eztabaidak izandakoa dela Aiton Bordako Junta.

Alkateak beste eztabaidarik gabe diktamenaren bozketa proposatu du. Diktamena onartzearen alde zazpi boto izan dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi), lau boto kontra (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa eta Mikel Antxon Arrizabalaga) eta abstentzio bat (Roberto Sánchez). Beraz diktamena onartu egin da.

3.- 2008ko aurrekontuaren aldaketa onartzeko diktamena. Kreditu aldakuntzak (2008KO020002).

Silbia Folgueira, Ogasun gaietarako zinegotzi delegatuak, diktamena azaldu eta haren onarpena eskatu du. Honela dio diktamenak:

"Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko uztailaren 11n egindako bilkuran, Silbia Folgueira, Haritz Salaberria eta Irati Aranburu (EAE/ANV) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta  Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

"Kreditu Aldaketaren espedientea egiten ari denez, 2008ko aurrekontuko gastuen aurrekontuko partiden arteko kreditu transferentziaz, 2008ko ekainaren 26ko  D08/000585 dekretuaren bidez hasia, Haziendako delegatu honek Ogasun batzordeari proposatzen dio ondorengo diktamen honen onarpena. 

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontuko zenbait  partida  artean kreditu-transferentzia bidez, identifikazio zk. 30004/2008, 2008-06-26koa eta zenbatekoa 550.089,25 €."

PARTIDA

AZALPENA

FUNTZIONALA

GEHITU

GUTXITU

KREDITU RET.

361

Proiektu Idazketa

432.00

140.000

1.1

341

Aiton Borda Berritzea

449.00

80.000

1.2

340

Haurtxo Haur Eskola

140.000

1.3

331

Igerilekuen aldaparen konponketa

60.000

1.4

329

Zubitxo Errekaren Konponketa

80.000

1.5

331

Igerilekuen aldaparen konponketa

25.000

2

382

Auñamendiko Eguneko Zentroa

313.40

500.000

383

Pic Urban

432.00

25.000

362

Euskararen Plan estrategikoa

455.10

25.098,25

4

384

Aisialdi jardueren kudeaketa

455.10

25.098,25

GUZTIRA

550.089,25

550.089,25

 

 

Kepa Garbizuk proposameneko zenbakien errepasoa egin du eta murrizten diren proiektuetarako aurrekontuetan zenbat geldituko den ere azaldu du. Murrizketa horiez gain, Auñamendi egitea aurreikusita, presupuestatuak eta onartuak zeuden Gazte lokala, Haurtzaindegi berria eta EPA ez egitea suposatzen duela dio.  Galdetu du ea egin nahi den egungo zentroaren proiektua nork idatzi duen.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio aurka bozkatuko duela bilkura honetan tratatutako aurreko puntuarekin lotura duelako eta han emandako botoaren koherentziaz.

Roberto Sánchezek ere aurka bozkatuko omen du, inbertsio berri bat orain proposatzeak prebisio falta adierazteaz gain beste proiektu batzuk kaltetzen dituelako.

Alkateak dio proiektua Gizarte Zerbitzuetako batzordean aurkeztu zela eta proiektua onartzen denean haren zehaztasunak ezagutuko direla. Dena den erantzun dio, egilea Auñamendirako aurreko proiektua idatzi zuen arkitekto bera dela.

Garbizuk aipatutako zenbakien ingurukoak, dio alkateak, batzordean tratatu beharko liratekeela.  

Proposatutako aldaketei buruz dio Euskararen Plan Estrategikoaren egitasmo berdinak gauzatuko direla Oarsoaldea mailan, ez dagoela kalterik edo murrizketarik asmoetan. Auñamendikoa ez aurreikustea leporatu bazaie ere, gogoratu du, urtea hasi aurretik onartutako aurrekontuak izanik, nahiago izan zutela hala egin nahiz eta jakitun izan aldaketak egon zitezkeela. Auñamendin egingo ez diren azpiegituretako elkarteekin lanean ari omen dira eta haiek ez omen dute inongo kexarik aldaketagatik. Aiton Bordako obrak aurten murriztearen arrazoia da eguneko zentroa egiteko obrak dirua behar dutelako, Aldundiko dirulaguntza berria errekonozitu zain egon nahi ez delako. Horregatik, aurtengorako aurreikusita zeuden Aiton Bordako obrak bi fasetan egingo dira bi urtetako aurrekontuaren gain.

Jendartetik Markos Eizagirrek, Aiton Borda Jubilatuen elkarteko lehendariak, dio ez zaizkiola gustatzen erdizka egiten diren obrak. Bai zerbitzuetako zinegotzi delegatua den Jon Legorburuk bai alkateak esan diote 30 urtez ukitu gabe egon den elkarteko egoitzan obrak egingo direla.

Diktamena bozkatu da eta alde zazpi boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi) eta bost boto kontra (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez). Beraz, diktamena onartu egin da.

4.- Trafikoko araudia onartzeko diktamena (2008UD29001).

Jon Legorburuk, zerbitzu gaietarako zinegotzi delegatuak, trafiko eta aparkamentu arazoen egoeraren berri eman du: kotxeak espaloi gainetan aparkaturik, egin diren aparkametu berriak, udal brigadaren eta udaltzaingoaren arteko elkarlana, ... . Horrek guztiak, eta orain arte isunak kudeatu dituen Trafiko Zuzendaritzaren lanak udalak bere gain hartu behar izanak, behartzen gaitu ordenantza onartzera. Gogoratu du 2003an indargabetu behar izan zela udal trafiko ordenantza Trafiko Zuzendaritzak bere gain har zezan isunen kudeaketa. 2008an udalari bueltatu zaionez bere eskumena, ordenantza onartu beharrean gaudela dio.

Kepa Garbizuk dio abstenitu egingo direla eta behar bada jendaurreko epean proposamenak egingo dituztela. Dena den, proposatu du metodo bezala ez hutsetik abiatzea eta 1995ean onartutako ordenantza, gero 2003an indargabetua, abiapuntutzat hartzea. Horrela egin dela dio Jon Legorburuk.

Urko Lopetegik dio arazoa larria dela zenbait gunetan, bakoitza nahi duen bezala dabilelako, inongo lege edo araudirik errespetatu gabe. Nahiz eta arazoa aspaldikoa izan, aurreko legealdiari leporatu dio ez duela gauza handirik egin arazoaren konpoketa bideratzeko, egin zuten bakarra isunak Ertzantzaren bidez kobratzeko agintzea izan zela, haiek egurra ematera behartuz, beraiei eman behar zaienean egurra. Azken hitz hauek aktan jasotzea eskatu du Kepa Garbizuk. 

Honela dio onartzea proposatzen den diktamenak:

"Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko Uztailaren 11n egindako bilkuran, Silbia Folgueira, Haritz Salaberria eta Irati Aranburu (EAE/ANV) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta  Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

Lezoko Buruzagitzak Lezoko herrian hiri izaerako bide publikoetan erabilerak, trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautzeko ordenantzaren zirriborroaren proposamena egin du, eta Ogasun Batzordera eraman nahi du

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Trafikoa arautzen duen araudi berriari hasierako onarpena ematea. Araudia eransten da.

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko argitaratze bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez, ezin da bere aurka errekurtsorik jarri."

Diktamena bozkatu da eta alde zazpi boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi) eta bost abstentzio (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez). Beraz, diktamena onartu egin da.

 

5.- Trafiko arloko arau-hauste eta isunen Ordenantza Fiskalaren onartzeko diktamena (2008UD29002).

Mikel Antxon Arrizabalagak esan du isunena ez dela ordenantza fiskalen kontua. Idazkariak dio horrela dela eta beharbada bi proposamenek testu bakar bat osatu behar dutela. Kontu-hartzailearekin komentatuko dela gaia.

Honela dio diktamenak:

Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko Uztailaren 11n egindako bilkuran, Silbia Folgueira, Haritz Salaberria eta Irati Aranburu (EAE/ANV) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta  Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

Trafikoko Ordenantza Fiskala onartzeko hasitako espedientea aztertu ondoren, Ogasuneko Delegatu honek aurkezten du honako:

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: Trafikoko araudi fiskala arautzen duen araudi berriari hasierako onarpena ematea. Araudia eransten da.

BI: Jendaurrean jartzea GAOn eta udaletxeko iragarki oholeko anuntzio bidez, hilabeteko epean espedientea aztertu eta alegazioak tarteratu ahal izateko.

Epe horretan alegaziorik ez bada jasotzen, araudiak behin betiko onarpena izango luke.

HIRU: Erabaki hau tramitezkoa denez ezin da bere aurka errekurtsorik jarri."

Diktamena bozkatu da eta alde zazpi boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi) eta bost abstentzio (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez). Beraz, diktamena onartu egin da.

6.- Epe motzerako mailegua onartzeko diktamena.

Silbia Folgueirak, Ogasun gaietarako zinegotzi delegatuak, azaldu du diktmena. Honela dio:

"Batzordeko lehendakariak aurkeztu du diktamen proposamena altxortegi-eragiketa bat ituntzeko, gehienez urtebeteko eperako, diruzaintzako behar iragankorrak betetzeko, Gipuzkoako Toki Ogasunak arautzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Entitateen aurrekontuei buruzko, abenduaren 19ko, 21/2003 Foru Arauaren ildotik.

Diktamen proposamenak badu aginduzko bere txostena udal kontu-hartzaileak egina.

- Proposamenaren xedea altxortegi-eragiketa bat ituntzea da, ezaugarri hauekin:

  • Eragiketaren zenbatekoa: 1.000.000 €
  • Entitate finantzaria: La Caixa.
  • Epea: 12 hilabete.
  • Xedea: Altxortegi-behar iragankorrak betetzea.
  • Interesak: hiru hilero.(Hiruhileko naturalak)
  • Amortizazioa: bukaeran.
  • Interes tipoa:
  • - Hiruhileko euribor + % 0,25.
  • Erabili den kopuruaren heinean kobratzen da.
  • Irekidura komisioa: % 0,00.

Silbia Folgueira, Haritz Salaberria eta Irati Aranburu (EAE/ANV) zinegotzien aldeko boto ponderatuekin eta  Kepa Garbizu (EAJ/PNV) zinegotziaren abstentzioarekin, Ogasun Batzordeak diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Altxortegi eragiketa  ituntzeko proposamena onartzea goian seinalaturiko zehazpenen arabera."

Kepa Garbizuk dio ez zaiola gustatzen entitate bakar batekin tratatzea edo eskaintza hari bakarrik eskatzea. La Caixak bere eskaintza aurkezteko izan dituen hogei egun horietan izan omen da nahikoa denbora beste entitateak ere gonbidatzeko. Horregatik kontrako botoa emango dutela.

Diktamena bozkatu da eta alde zazpi boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi), kontrako botoak hiru (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa) eta bi abstentzio (Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez). Beraz, diktamena onartu egin da.

7.- 2007ko kontu orokorraren diktamena (2008KO080001).

Silbia Folgueirak, Ogasun gaietarako zinegotzi delegatuak, azaldu du diktamena. Honela dio:

"Ogasuneko delegatuak eman du 2007eko Kontu Orokorraren espedientearen berri.

Espediente hori jendearen ezagutzarako ipinirik egon da araututako epean, eta inolako erreklamaziorik ez da haren aurka aurkeztu.

Beraz, kontu batzordeak espedientearen aldeko informe eman du hura behin-betiko onartzeko."

Diktamena bozkatu da eta alde hamar boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi, Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa) eta bi abstentzio (Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez). Beraz, diktamena onartu egin da.

8.- Balio publikoko udal titularitateko Jaizkibel mendiko lurren kudeaketaren helburuei buruzko udal akordioa.

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen gaietarako zinegotziak, esan du gaur goizean egindako Hirigintza Batzordean diktaminatu dela gaia, erabakiei berri bat gehituz, seigarren bat. Azaldu du proposamenaren helburua dela Aldundiak Jaizkibelekiko duen ardura idatziz jasotzea, landarediaren kontserbazioa azpimarratuz. Honela dio gaur goizean diktaminatutakoak eta onartzea proposatzen denak.

"Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko uztailaren 17an egindako batzarraldian Haritz Salaberria, Irati Aranburu, Jon Legorburu y Roberto Sánchezen aldeko botoekin eta Kepa Garbizuren abstentzioarekin, DIKTAMINATZEN DU:

AURREKINAK

Jaizkibel mendiko 140 Ha. inguruko azalera udal titularitatekoa da, Balio Publikoko Mendia zk. 23A delakoaren barruan integraturik. Lurralde horiek Jaizkibel mendiaren hego aldeko hegian kokaturik daude eta muga, mendebaldetik, GI-3440 errepidea dute, ekialdean eta iparraldean Lezoko udalerriaren muga bera, kasu honetan uren banaketa arte heltzen delarik.  Hego aldean lerro irregular bat du muga, maldarik handieneko eskualdeen eta titularitate pribatukoak diren landazabal lurren arteko marrari dagokiona.

Baso eta abeltzaintza erabilpenak dira nagusi, eta lurraldean barrena zenbait pista iragaiten dira aisia erabilpena ere badutenak, Hondarribiatik datorren Donejakue Bidearen tramu bat ere bertan barrena doalarik. Historikoki baso-sute handiak jasan dituen mendia izan da eta gaur egun garbi ageri dira, landaretzaren sarritasunari dagokionez, suteek erretako guneak errekuperatzeko egin izan diren ahaleginen emaitzak. Malda dezentea izaki, eta zorua ezegonkorra, eskualde osoa halaber oso sentibera da erosioari eta luiziei dagokienez.  

 

Landaretzari dagokionez, momentu hauetan hostozabalen eta koniferen landaretza mistoen arteko konbinazioa da nagusi lurralde horietan, ekialdeko sektoreko parterik handienean hedaturik. Mendebaldean batik bat itsas pinuaren (Pinus pinaster) landaretzak ageri dira. Zenbait puntu zehatzetan bertako landaretzaren guneak ageri dira, esateko ametza (Quercus pyrenaica) eta haritza (Quercus robur). Zuhaitz-mota horiek era berean ageri dira sakabanaturik eta tarteka esparru horren gainerakoan ere, sarritan ageri direlarik halaber urki ale banakak (Betula sp.). Suebaki gisa ezarrita dauden zuhaitz-landaretzarik gabeko guneak baliatuz, beste gune batzuetan ere sakabanaturik bezala, zaldi eta ardi ganadua ageri da, inguruetako ustiapenetakoak. 

Udal titularitateko lurrak oro har 1997ko urteaz gero integraturik daude Garrantzi Komunitarioko Tokiaren barruan, ES2120017 Jaizkibel, Natura 2000 Sarearen parte izateko. Espazio babestu horretarako Gipuzkoako Foru Diputazioak landutako planifikazio-dokumentuetan asignaturiko xedea, zehazturiko lur horiei dagokienez, baso potentzialak berriro sortzea da, horien artean hariztiak eta ameztiak aurkitzen direlarik, konifera baso landatu berriak poliki-poliki ordezkatuz.  

Gipuzkoako Foru Diputazioaren Mendi Areak azken urteetan garatu duen kudeaketa bideraturik dago, batik bat, basoetako suteetatik eratorritako ondorioak eragoztera eta konpontzera eta, bigarren hein batean, bertako berezko landaretza berreskuratzera. Berriki Lezoko Udala harremanetan jarri da erakunde harekin, hain zuzen Mendi Zuzendariarekin eta departamentu horietako teknikariekin, lurretara bertara bisita eginez, eta han egiaztatu ahal izan da egiten ari diren lanen emaitza. 

AKORDIOA:

 

Lur horien jabea aspaldiko garaietakik Lezoko Udala dela kontutan izanik eta, beraz, horiei ematen zaien destinoaren erantzule herritarren aurrean, ondorengo deklarazio instituzionala egitea adosten du: 

1. Jaizkibel mendiari loturiko Lezoko Udalaren  herri lurren xede nagusia esparru osoan kontserbazio egoera egokian gauzaturiko Natura 2000 Sarearen barruko eremu honetako habitat naturalen bertako bioaniztasuna eta natur ondarea  betiko basoa errekuperatzea eta kontserbatzea da, ametza eta haritza bezalako espezieren garapena bultzatuz, hori baita areako landaretza potentziala. 

2.- Modu horretan, udal korporazioak bere egiten ditu Jaizkibel LIC kudeaketa planak (2005eko iraileko zirriborroa) deritzan dokumentuan planteatzen diren helburuak udal titularitateko lurrei dagokienez.

3. Nahitaez epe luzerako den helburu horren barruan, landaretza potentzialarekin bat ez datozen beste espezie batzuen presentzia hedatu daiteke, suteen aurrez aurre mendia babesteko neurri gisa edota bitarteko urrats gisa, baina ez azken helburu gisa lurralde horien erabilpenari dagokionez. 

4. Helburu horiek abeltzaintza erabilpenekin bateragarri egin ahal izateko, behar diren neurriak hartu beharko dira bioaniztasunaren kontserbazioaren kalterik gabe garapena bideragarri izan dadin.

5. Akordio hauen bidez Lezoko Udalaren konpromisoa azalduz, horiek Gipuzkoako Foru Diputaziora igorriko dira, espazio horretan egiten duen kudeaketan integra ditzan  eta bi aldeen arteko borondate-adostasun baten adierazpenaren bidez formaliza ditzaten, horrela, lurralde horren kontserbaziorako elkarlana eta helburu bateratua bermaturik gera daitezen.  

 

6. Erabaki honen berri, Pasaia eta Hondarribiko udalei jakinaraztea eta ahal den neurria animatzea, beraiek ere neurri berak har ditzaten."

 

Diktamena bozkatu da eta onartu da aldeko hamaika botorekin (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi, Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez) eta abstentzio batekin (Mikel Antxon Arrizabalaga). Beraz, diktamena onartu egin da.

9.- Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Planaren aurrerapen dokumentuari alegazioak egiteko diktamena.

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen gaietarako zinegotziak, esan du gaur goizean egindako Hirigintza Batzordean diktaminatu dela gaia. Azaldu du proposamenaren helburua dela Aldundiak jendaurrera jarri duen Aurrerapen Dokumentuari alegazioa egitea gaikako bilketaren apustua egiteko eskatuz.

Kepa Garbizuk dio abstenitu egingo direla ez duelako Aurrerapen Dokumentua ezagutzen.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio ez dagoela ados gaia eten eta berriro eztabaida prozesua irekitzearekin.

Roberto Sánchezek dio gaur proposatutako erabakiarekin ados dagoela, hau da, alegazioak egitearena eta beste kontu bat izango dela zabor bilketaren kudeaketa sistema aukeratzean, eredu ezberdinak aztertu beharko baitira: haien egokitasuna, kostuak, zerbitzuen antolaketa, ... .

Honela dio gaur goizean diktaminatu den eta onartzea proposatzen denak.

"Tamalez, ikusi ahal izan dugu GHHKPIren (Gipuzkoako Hiri-Hondakinen Kudeaketa Plan Integrala) Aurrerapen Dokumentua (AD), Gipuzkoako hiri-hondakinen kudeaketaren etorkizunari buruz gizarte-eztabaida sustatzetik urrun, GHHKPI berak dituen helburuez osatutako dokumentua dela, baina aurreko planean indarrean dagoen legeriaren kontra zihoazen irregulartasun asko zuzentzeko xedez egina.

Ildo horri jarraiki, kezkagarria da plan berriaren azken helburua GHHKPIren berdina izatea, hau da, errausketa-planta eraikitzea. Hori da abiapuntua.

Horregatik, aurreko GHHKPIn zeuden akats berdinak berriz errepikatzen dira, hala nola:

  • 1. Orokorrean gaikako bilketaren aldeko apustua egin ordez, nahastuta biltzearen aldeko apustu irmoa. Horrekin hurrengo kudeaketa osoa baldintzatzen da.

"Jakina da bilketa-motak, hondakinen sorrera, birziklapen-maila eta hondakinen ondorengo tratamendua baldintzatzen dituela. Laburbilduz, bilketa-motak "ondoren" egin daitekeen kudeaketa erabat baldintzatzen du".

HHS guztietatik, HHen eraikuntza-hondakinak baztertuta (-), zati berria gehitzen da: HUAren (Hondakin-Uren Araztegia) lohiak. Hori sartuta neurri batean nahastuta bildutakoak ezkutatzen dira; guztizko tonak gehitzen dira eta nahastuta bildutakoen kopurua berdina da, beraz, itxuraz, azkenekoa murriztu egiten da. Aurrez ikusitako errealitatea honakoa da: nahastuta bildutako etxeko hondakinen (EH) bilketa-mota gehiengoa izaten jarraituko duela.

EHen gaikako bilketa modu esangarrian gehitzeko, jauzi kualitatiboa eman behar da eta ADk ez du hala aurrez ikusten. Egiaz gehitu nahi bada, erabat beharrezkoa da honako helburua izatea: EHetan ustel daitekeen materia organiko (UMO) gehiena gaika biltzea. Aipatu zatia etxean sortutako hondakinen % 42 dela gogoraraztea komeni da. Zati nagusiari aurre egin gabe gaikako bilketaren mailak gehitu nahi izatea birziklapena maximizatzearen printzipioari iruzur egitea da.

ADk hitzez hitz hala dio:

Nazioartean onartua da birziklapen eraginkorrerako eta kalitatezkorako berme bakarrak lehen mailako hondakinak gaika edo bereizita biltzearekin zerikusia duela.

Bai hondakinen sorrera murrizteagatik, bai bildutako zati organikoaren kalitatearengatik, Estatuko beste tokietan eta Europan emaitza hoberenak egiaztatu ondoren, A-k UMOren bilketa-sistema edo -sistemak jaso ordez, esperientzia pilotuak egin nahi ditu biztanleen oso ehuneko mugatuarekin. Esperientzia horiek bilketa-mota horiek pixkana orokortzen joatetik urrun, itxura egiteko esperientziak besterik ez dira. Ildo horri jarraiki, AD guztian ez dago udalerri batean UMOren gaikako bilketa hedatu nahi duen esperientzia piloturik, nahiz eta udalerri txikia hautatu. Helburu bakarra bilketarekin udalerri desberdinetan hastea da, baina borondatez nahi duen jendearekin bakarrik. Borondatezko bilketa-mota probatu den tokietan, berreskuratzen den hondakin-kopuruari dagokionez, eraginkortasunik eza egiaztatuta dago. Halako neurri-motekin bereziki kezkagarria da, ingurumen-gastuaz eta -zarrastelkeriaz gain, borondatez izena eman duten biztanleen ehuneko txiki horri gogogabetzea, edukiontziak beren edukieraren % 5-10 baino gehiago betetzea ez baitago aurrez ikusia.

ADren egiazko helburua nahastuta biltzea dela azaltzen duen beste adierazgarria honakoa da: dokumentuak gainerako zatia aldez aurretik tratatzeko sistemak aurrez ikusten dituela.

Aurreikuspena gaikako bilketaren ordez nahastuta biltzearen aldeko apustua egitea denez, "gainerako zatiak" zati nagusi izaten jarraituko du, beraz, zati hori aldez aurretik tratatzeko sistemak sartu behar dira.

GAINERAKO ZATIA ALDEZ AURRETIK TRATATZEKO SISTEMAK SARTZEAREN BEHARRA.

Aldez aurretik tratatzeko sistemak (biolehorketa edo lehorketa termikoa) sartzearen helburua bikoitza da:

  • a) Tratamendu horien bidez gainerako zatiari hezetasunaren zatia kentzea lortzen da eta, orduan, itxuraz, zati horren tonak murrizten dira. Hala, aldez aurretik egindako tratamendu horrekin birzikla daitekeen zaborraren sorrera prebenitzeko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko gehieneko ahaleginik ez da egin nahi (3R izenekoan oinarritutako politika). Guztiz kontrakoa da, nahastuta bildutakoaren emaitzak ezkutatu nahi dira. Nahiz eta asko lehortu, prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklapenaren mailak ez dira hobetuko.

Lehortzean birzikla daitezkeen materialak berreskura daitezkeela baieztatzen da, baina egiaz errausteko aldez aurretiko tratamendu bezala erabili nahi da.

Planta horien eraginkortasuna balioztatzeko, aldez aurretik tratatzeko plantetan sartzen diren zaborraren tonak neurtu beharko lirateke eta "Materia lehorra" terminoetan neurtu beharko lirateke, hau da, zaborraren edukia ura kendu ostean. Ondoren, gauza bera egin beharko litzateke birziklatzera edo erraustera bideratutako zatiarekin. Aldez aurretiko bestelako neurririk gabe ondorengoa baiezta daiteke: EH-en % 42, hau da, UMO oso-osorik erraustuko dela, birziklapen-zirkuituan sartzeko inolako aukerarik izan gabe.

Planta horietara iristen den hondakina nahastuta bildutakoa denez, birzikla daitezkeen material asko ere iritsiko dira.

EH guztietatik, egun % 80 nahastuta eta % 20 gaika biltzen dela gogoraraztea komeni da. % 20tik maila onargarriak lortzen dira beiraren kasuan (gaikako bilketaren % 60), baina berreskuratutako ontzien kopurua % 11-12 besterik ez da.

Nahastuta bilduta, aldez aurretik tratamendu asko egin arren, ez dira birziklapen-maila onak lortuko.

Tamalgarria da ADk praktikan birziklapena maximizatzeko interesik ez izatea, ondoren errausteko birzikla daitezkeen zatiak (besteak beste, papera, kartoia, egurra, plastikoak, etab.) bereiztea ez baita interesgarria. Errausketa eta birziklapena kontrakoak dira, birzikla daitezkeen material askok erraustu behar den zaborraren bero-ahalmena gehitzen baitute. Material horiek nahitaezkoak dira zuzenean errausketa-plantara doazen lehen mailako zaborraren UMO erre ahal izateko, aipatu zatiak hezetasun handia baitu.

Azken emaitza honakoa da: aldez aurretiko tratamenduak errausketarekin batera 3R izenekoaren kontrakoak direla.

Biolehorketaren teknologia, berriz, oso baliagarria izango litzateke gainerako zatia tratatzeko, betiere hori bereizita ezin bada jaso eta zati organikoaren gaikako bilketa Gipuzkoako lurralde guztira orokortu ondoren.

Tamalez, ADn gaikako bilketa orokortu ordez, nahastuta bildutakoa eta aurretratamenduak lagundu nahi dira azkenean dokumentu honen egiazko helburuan amaitzeko, hau da, GHHKPIk duen helburuan: errausketa justifikatzea.

  • B) Aurretratamenduak lege-aginduz sartu nahi ditu. Europako legeriak birzikla daitezkeen material gehienak berreskuratu behar direla dio. Aurretratamendu-sistema horiek sartzeak bigarren helburu eta helburu nagusi bezala honakoa du: lehen mailako hondakinak bigarren mailako hondakin bihurtzea. Lehen mailako hondakina etxeetatik edo erabiltzaileetatik zuzenean bildutakoa da. Aurretratamenduko plantetatik pasa ostean, hondakina bigarren mailako hondakintzat jotzen da eta, hala, hobe justifika daiteke errausketa. Aurretratamenduaren bidez material birziklagarriaren kopuru txikia berreskuratu arren, errefusa bigarren mailako hondakin bihurtzea eta pisuaren zati bat murriztea ezinbestekoa da errausteko, beraz, aurretratamenduak errausketarako nahitaezko mailak dira.

Materia lehorrean neurtuta, sartzen den gehiena errausteko bada, bigarren mailako hondakinak zatirik txikiena izan beharko luke. Handiena birziklatzen dena eta ez errausteko zati nagusia izan beharko litzateke.

  • 2. Konpostatzearen aldeko konpromiso urria.

Teknikari batzuen iritziz, Gipuzkoan ez da materia organikorik behar. Horretan oinarrituta, kalitatezko konposta egitea alferrikakoa dela fede-sinesgaitzat hartzen da. Halako baieztapenen kontra bestelako teknikarien eta EHUko irakasleen iritziak izan dira.

Gipuzkoan materia organikorik ez dela behar sinistea, gaikako bilketaren kontra nahastuta biltzea justifikatzeko saio zentzugabea besterik ez da.

Iritzi desberdinak alde batera utzita, egiazkoa da urtero gure lurraldean lurzorua galtzen dela, gure mendietatik egurra (bereziki, koniferoak) moztu eta atera ondoren. Baso-soilketak egiteko erabilitako bitarteko mekanikoak, aldapa makurtuekin eta plubiometria garrantzitsuarekin batera, errealitate horren arrazoi nagusiak dira.

Errealitate horri, azken urteetan lurralde osoan abeltzaintzak izandako atzerapena erantsi beharko litzaioke. Horren ondorioz, abereen gorozkiak murriztu dira, bolumen handiagoko ustiategietan kontzentratu arren.

Hori gutxi balitz, kilometro gutxira Nafarroa eta Araba (probintzia bizilagunak) ditugu eta kalitatezko MO asko eskatzen dute. Paradoxa da GHHKPIn eta ADn zaborraren garraioa ikaragarri gehitzearen aldeko apustua egitea, gaur egungo bilketa aurrez ikusita. Horren atzetik beste garraioa dago transferentzia-plantatik errausketa-plantaraino edo aurretratamendu-plantaraino eta beste bat azkenekotik errausketa-plantaraino. Konpost pixka bat beste probintzietara eramatea, berriz, pentsaezina da.

  • 3. AD EEk onartzen dituen printzipio askoren kontra doa
  • 3.1 Hondakinen prebentzioa ez du betetzen

Toki askotan egiaztatu ahal izan da bilketa-mota (ekoizten dena izenik gabe mantenduta, bereizten dena kontrolatu gabe, etab.) aldatzen ez den bitartean, hondakinen kopuruak gorantz egingo duela.

Bestelako neurriek (hala nola hondakinen atez ateko bilketa) sortutako zabor-kopurua murriztea lortu dute, ekoizpena kontrolatuagoa baitago.

Dokumentu honetan helburua ekoizle handiek konpostatzeko planta zentralizatuak eraikitzea da. Establezimendu-mota horiek hondakin asko sortzen dituzte eta, beraz, eurek instalazioak egin ditzakete ekoiztutakoa produkzio-tokian bertan tratatzeko. Neurri honekin "hondakin" izena eman baino lehen, lehen mailako hondar-materia tratatuko litzateke eta konpost bihurtuko litzateke. Hori ez da utopia, duela denbora asko funtzionamenduan baitago Gasteizko El Boulevard merkataritza-zentroan.

  • 3.2 Hondakinen birziklapen-maximizazioa ez da betetzen

Bai dokumentuak, bai GHHKPIk behin eta berriz baieztatzen dute beren helburua birziklapena maximizatzea dela. Horretarako, egun birziklatzen diren materialen zerrenda zabala izendatzen dute. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar elementu bakoitzaren pisua EHen guztizkoarekiko.

Arestian aipatu den bezala, zaborraren zati nagusia (UMO) birziklatu nahi bada, erabat beharrezkoa da gaika biltzea. Beraz, zati horren bilketa probintzia guztian orokortzea aurrez ikusia balego, gutxienez ahalegin bat jasoko litzateke, baina iruzur egitea da ADn aurrez ikusten ez denean.

Era berean, ADk ez du onartzen sistema instalatu den tokietan borondatezko ekarpenez bildutako hondakin organikoaren kopuruak emaitza onak ez dituela islatzen, zati horren birziklapena maximizatu nahi bada.

HPIMEei dagokienez, ekoizle handienak konpostatzea aurrez ikusten du.

Zailena ez da ohiturak aldatzeko gutxi batzuk konbentzitzea, nahiz eta asko sortu. Zailena eta neketsuena ohitura-aldaketari dagokionean hiritar asko konbentzitzea da. Hala bakarrik gehituko da birziklapena modu esangarrian.

Ildo horri jarraiki, ADn UMOren gaikako bilketa orokortua Gipuzkoako hiritarren artean ez da aurrez ikusten. Errazena bakarrik dago aurreikusia eta epe ertainean % 60 jaso nahi da. Atez ateko bilketa-sistemekin ekoizle handiengan % 90etik gorako emaitzak lortu dira eta hori urtebetean baino gutxiagoan.

  • 3.3 Hurbiltasunaren printzipioa ez du betetzen

Printzipioak honakoa adierazten du: zirkuitu orokorrera irteten diren hondakinen kopurua murriztu behar da eta, ondoren, sortutako hondakinak udalerri bakoitzean tratatu behar dira, sortu zirenetik ahalik eta hurbilen. Printzipio horren ordez, Gipuzkoako zabor guztia toki batean zentralizatzearen aldeko apustua egiten dute.

Zaborra tratatzeko edozein tratamendu hautatuta ere, hori zenbait puntutan metatzen bada, zaborraren ondorioak zorroztuko dira. Horrez gain, ondorioak arintzeko azpiegiturak handitu beharko dira.

  • 3.4 Isurketaren minimizazio-printzipioa ez du betetzen

Printzipio hori betetzeko modu bakarra honakoa da; gutxiago sortzea eta berrerabilpena eta birziklapena maximizatzea. Hori ezinezkoa da nahastuta bilduz gero.

Errausketa baztertuta, hiri-hondakinak kudeatzeko bestelako bideen aldeko apustua egiten dutenek zaborra ikusarazten saiatzen dira, jendea horretaz jakitun izateko. Errausketaren ereduak, berriz, sorrera gehitzearen aldeko apustua egiten du, industria horren lehengaia zaborra baita. Industria horiek atalaseraino iritsi arte, ez da interesgarria birziklapen-maila gehitzea.

Ez du aurreikusten errausketa-plantak hondakinak sortzen dituenik eta horiek oso arriskutsuak direnik.

  • 3.5 Informazio-gardentasunaren printzipioa ez du betetzen

AD guztian argi eta garbi ikus daiteke egiazko helburua ez dela prebentzioa, ezta hondakinen berrerabilpena eta birziklapena areagotzea ere; helburua errausketa da eta horretan oinarrituta egituratu da plan guztia.

Hiritarrei ingurumenaren ikuspuntutik eta Europako joera modernoarekin bat, bestelako kudeaketa-mota iraunkorrari buruz erabakitzeko aukera ukatzen zaie.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, interesgarria litzateke hiritarrentzat hausnarketa-aldi irekiari ekitea, Gipuzkoan etorkizunean egin daitekeen kudeaketa instalazio batekin baldintzatu baino lehen. Hiritarrei galdetu behar zaie errausketaren arriskuak pairatzeko prest ote dauden edo, bestela, hautazko kudeaketak eskatzen duten ahalegina egiteko prest ote dauden.

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi Delegatuak Hirigintza Batzarrera darama ondorengo ERABAKI PROPOSAMENA:

GHHKPI-REN AD-ri aurkeztutako alegazioak onartzea. "

Diktamena bozkatu da eta onartu da aldeko zortzi botorekin (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi eta Roberto Sánchez), kontrako boto bat (Mikel Antxon Arrizabalaga) eta hiru abstentziorekin (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena eta Enrique Figueroa). Beraz, diktamena onartu egin da.

10.-  Mozioa, etorkin pertsonak kanporatzeko onartu berri den europar zuzentarauaren aurka aurkezten dena (2008AL050009).

 

Alkateak berak aurkeztutako mozioaren nondik norakoak azaldu ditu eta proposatzen diren bost erabakiak irakurri.

EAJ-PNV alderdiak mozio alternatiboa aurkeztu eta erregistratu du gaur goizean. Haren kopia zinegotzi guztiei banatu zaie eta Kepa Garbizuk irakurri egin du.

Mikel Antxon Arrizabalagak dio bere alderdia Espainiako gobernuan egonik alderdiaren jarrera ikusiko dela gobernuak hartzen dituen erabakietan. Dena den esan du erraza dela guai izatea arazorik ez dagoenean eta haiek azaltzen direnean okerrenak lez azaltzea. Ez dagoela urrutira begiratu beharrik hori gertatzen dela konturatzeko.

Alkateak dio ez duela inongo intentziorik guai bezala azaltzeko, baizik eta errealitateari aurre egiteko beste aukera batzuk badaudela adierazi nahi duela. Nabarmendu du bere mozioaren 3. puntua EAJkoarenean ez dela azaltzen eta, bestez, Elkarte Autonomokoenari egiten zaion aipamenean ez dagoela ados, horregatik dio alternatibaren aurka bozkatuko duela.

Bozketa-modu bezala, lehenik mozio alternatiboa bozkatuko omen da, eta hura onartuko balitz, besterik ez, eta hura onartuko ez balitz, ondoren, alkateak berak aurkeztutako mozioa.

Beraz lehenik EAJ-PNV gaur erregistratutako mozio alternatiboa bozkatu da (erregistro zenbakia   2434). Mozioa ez da onartu, aldeko lau boto izan dituelako (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa eta Roberto Sánchez) eta zortzi kontrako (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi eta Mikel Antxon Arrizabalaga).

Ondoren alkateak aurkeztutako mozioa bozkatu eta onartu egin da. Aldeko zazpi boto eman dira (alkatea, Irati Aranburu, Jon Legorburu, Silbia Folgueira, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu eta Urko Lopetegi) eta kontrako bost (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena, Enrique Figueroa, Mikel Antxon Arrizabalaga eta Roberto Sánchez).

Honela dio onartutako mozioak:

"Joan den ekainaren 5ean europar Batasuneko 27 estatuetako barne ministroek, frantsesa eta espainiarra barne, euren estatuetako atzerritartasun, erresidentzia eta naziotasun legedia geroz eta betetzeko zailagoa duten etorkin pertsona eta familien aurkako "Kanporatzeko Zuzentaraua" onartu zuten.

Neurri honekin gure herrietatik, eurek sortutako edo bultzatutako gosetik eta gatazketatik ihes egin eta europara bizitza egokiago baten bila etorri garenon aurkako jazarpen poliziala eta penala adostu eta areagotu egin nahi dute, gure kriminalizazioa, atxiloketa, atxilotze zentroetan sartzea bilatzen dute.

Onartu berri diren neurri basati hauek europar Batasunetik kanpotik gatozen pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dituzte. Erresidentzia baimena izan ez edo arrazoi ezberdinengatik berritzeko aukerarik gabe gaudenak Europako Indar Inperialaren menpe geratzeko arriskua dugu. Era berean, garai batean Europan ezagutu genuen Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioak urratzen dituzte, azken finean Giza Eskubideen Deklarazioan jasota dauden printzipio ahulak indartzera datozen legeak baliogabetu egiten ditu.

Zuzentarau honek, estatu handi polizial eta militarizatuek inposatzen dituzten neurrien aurka egiteko herri honek, Euskal Herriak, beharrezkoa duen burujabetza agerian uzten du. Herri honetako sektore batzuen ametsa den Erregioen Europa ere ez da nahikoa egoera hauei aurre egiteko. Azken finean hemen, gure herriko hiru lurraldetan Gizarte Zerbitzuetako lege berriak ekarriko dituen neurriak, zuzentarau honen osagarri izango dira.

Gaur eta hemen 18 hilabetez zentro berezietan edota kartzeletan atxilotuta edukitzea ahalbideratuko duen zuzentarau honen alde egin eta inolako lotsarik gabe Giza Eskubideen alde aritzen diren horien hipokresi politikoa salatu nahi dugu.

Eta europar parlamentuan, inolako zalantzarik gabe egoera irregular batean utzi dituzten pertsonak inolako babesik eta defentsarik gabe kanporatzea ahalbideratuko duten eta neurri hauek babesik gabe dauden haur eta gazte edota euren herrialdetan torturak eta jazarpenak jasotzeagatik alde egin behar izan dutenen kanporatzeak ahalbideratuko duten ordezkari politikoak, guri etikaz mintzo diren berberak dira.

"europar Kanporatze Zuzentaraua", hemendik aurrera, azken hilabete hauetan Giza Eskubideen elkarteak salatzen duten bezala "Lotsaren Zuzentarau" bezala ezagutuko duguna, Europan 10 milioi eta Euskal Herrian hamarnaka mila pertsonengan eragina izango duena, ekainaren 18an egindako europar Parlamentuko bilkuran onartu dute.

Hau guztia kontutan hartuta Lezoko Unibertsitateko  udaleko osoko bilkurari honako MOZIOA onartzea proposatzen zaio:

1.- Lezoko Udalak europar kanporatze zuzentarau honi ezezko borobilena ematen dio.

2.- Lezoko Udala Euskal Herriko lurralde osoan kanporatze zuzentaraua aplikatzearen aurka agertzen da.

3.- Lezoko Udalak Euskal Herriak eta bere herritar guztiek, etorkinak barne, migrazio, atzerritartasun, erresidentzia eta naziotasun politika propioa izateko duen eskubidearen urraketa salatzen du.

4.- Akordio honen berri europar Batasunaren Parlamentuari jakinaraziko zaio.

5.- Akordio hau espainiar eta frantziar gobernuei helaraziko zaie."

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 20:40etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta     .etik      .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut,  eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

link 2008.eko Ekainaren 4ekoa
Data:2008-06-04
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia:   

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2008ko ekainaren 4ean, 19:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Irati Aranburu Salaberria, Jon Legorburu Arrastua, Iñigo Esnaola Arbiza, María Pilar Legorburu Echegaray, Urko Lopetegi Campano, Jaione Lekuona Irazusta, Kepa Garbizu Azkue, Jesús María Martiarena Jaca y  Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín.

Ez dira izan bilkuran Silbia Folgueira Fernández eta Roberto Sánchez Sánchez. Lehenak aurrez abisatu du ezin zuela etorri. Bigarrenak ez du abisatu. 

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko apirilaren 9ko akta onartzea.

Hiru zuzenketa eskatu ditu Kepa Garbizuk:

1.- Euskarazko aktaren 664022 orrian, azken aurreko lerroaldean, LAU erabakia jasotzen denean, bigarren lerroan Lezo bi aldiz dago eta Pasaia esatea falta. Honela dio "Antolatzeko Plan Berezia Lezo, Lezo, Errentería eta Donostiako udalek ..." eta esan behar "Antolatzeko Plan Berezia Pasaia, Lezo, Errentería eta Donostiako udalek ...".

2.- Euskarazko aktaren 664025 orrialdean azken aurrekoaren aurreko lerroaldean, Kepa Garbizu beraren hitzak jasotzen direnean, bigarren eta hirugarren lerroan esaten du "ez duelako inorentzat kalterik sortzen." eta esan behar du "ez duelako inorentzat mesederik sortzen".

3.- Euskarazko aktaren 664031 orrialdean 18. gaian jasotzen den mozioaren bukaera "Eudelek gure artean ETA soberan dago" eta mozioaren Hirugarren puntuaren bukaeran dioen "beraz, gaur goizean izandako atentatua gaitzetsi." Zuzendu egin behar direla dio ez direlako zuzenak.

Idazkariak dio mozio aurkeztu den bezala jasota dagoela.

Lehenengo bi zuzenketa horiekin akta aho-batez onartu da.

2.- S-1 Sektoreko lurjabeekin izenpetzeko hirigintza hitzarmenaren onarpenari buruzko diktamena (2008H0360001).

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak, Hirigintza batzordearen diktamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

"S-1 Sektoreko lurjabeek, hirigintza hitzarmen proposamen bat aurkeztu zuen Lezoko Udalean, S-1 Sektoreko Plan Partzialaren inguruan.

Hitzarmen honen eduki osoa jendaurrean jarri zen 2008ko martxoaren 10an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian.

Hitzarmen hau Jendaurrean egon den epean ez bi alegazio aurkeztu dira, hain zuzen ere Aitor Mimendiak eta EAJko udal taldeak  aurkeztuak.

Horrela 2/2006 Lurzoruaren eta Hirigintzaren Legeko zazpigarren xedapen gehigarriko 8., atalak xedatzen duena eta Hirigintza Teknikariaren txostenaren edukia kontuan izanik Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Kepa  Garbizuren  (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Aurkezturiko alegazioak ez onartzea.

BI: S-1 sektoreko  Plan Partzialaren inguruan   udala eta eremuko lurjabeen  arteko konbenioa onartzea."

Kepa Garbizuk dio S-1 sektorearen inguruko aldaketekin izan duten kontrako jarrera mantenduko dutela, bozketan aurka bozkatuz. Legez hala behar ez balitz ere, etxebizitza kopurua gehitzeko aurrez Hirigintza Arau Subsidiarioen aldaketa tramitatzea zuzenago iruditzen zaio. Alegazioan eta gaia aurreko osoko bilkuretan eztabaidatu denean mantendu duten jarrerari eutsiko diotela dio.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), abstentzio bat, Mikel Antxon Arrizabalagarena, eta aurkako bi botorekin, Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak.

3.- Etxebizitzetan irisgarritasuna sustatzeko ordenantza onartzeko diktamena (2008H0290002).

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak, Hirigintza batzordearen diktamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

"Etxebizitzetako Irisgarritasuna arautzeko udal ordenantzaren zirriborroa aurkeztu da bere onarpenerako.

Indarrean dagoen irisgarritasuna susta­tzeko legediak ain­tzat har­tzen du, per­tsona ezinduen aukera berdintasunaren eskubidea berre­tsi eta horien desabantaila eta zailtasunak aurreikusi edota konpen­tsa­tzeko ekin­tza positiboko neurrien beharra. Aldi berean, aginte publikoei eta, orokorrean, gizarte osoari eska­tzen die honako erabaki egokiak har ditza­ten: Beste hainbat helbururen artean, per­tsona horien­tzat ingurune fisikorako (zen­tzu zabal batean ulertuta: Hiri-ingurunea, espazio publikoak, eraikinak, e.a.) sarbidea ahalbide­tzea eta berma­tzea, modu eraginkor eta erreal batean.

Une honetan Lezon, egun dauden eraikinetan kokaturiko etxe­bizi­tza askok, nahiz eraikin horiek beraiek ere, ahalmen urritasuna dutenen­tzako irisgarritasun arazoak eta zailtasunak dituzte. Irisgarritasuna oztopatu edota eragozten duten hirigin­tza- edota arkitektura-trabak.   

02/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigin­tzari buruzko legearen 177. artikuluak, desjabe­tzeko hirigin­tza-arrazoien artean, ondorengoa zehazten du: Erabilera nagusia bizitegikoa duten eraikinetan, sektoreari dagokion legedian aurreikusitako irisgarritasuna bermatu ahal izateko beharrezkoak diren zerbi­tzuak eta instalazioak egunera­tzeko eginbeharra bete­tzen ez denean. Horrelakoetan, administrazio desjabe­tzailea udala izango da, eta onuraduna, berriz, jabeen elkartea edo kasuan kasuko obrak egikari­tzeko gehiengo nahikoa duena. Onura­dunak desjabe­tzea eskatu beharko du honako hauek egiaztatuz: Batetik, udalaren baimena duen edo izan dezakeen proiektu bat susta­tzen duela, eta bestetik, aipaturiko obrak ezin dituela hasi, obrek eragindako ondasun eta eskubide guztiak baliatu ezin dituelako.

Ordenan­tza­ren helburua da, indarrean dagoen legedia eta hirigin­tza planeamenduaren testuinguruaren baitan, ahalmen urritasuna dutenen eta horiekin pareka daitezkeenen sarbidea ahalbidetu eta bermatuko duten esku-har­tzeko irizpide nahiz neurriak xeda­tzea eta arau­tzea. Etxe­bizi­tza eta bizileku erabilerarako eraikinetarako sarbide hori ahalbidetu eta berma­tzeko beharrezko­tzat har­tzen diren obra eta jarduketak buru­tze­aren bidez, igogailuak eta arrapalak jar­tzea barne.

Bestalde 2/2006ko Lurzoruaren eta Hirigintzaren 75 artikuluak, hirigintza antolamendua osatuko duen udal ordenantzen beharra azpimarratzen du.  Halaber lege beraren 99 artikuluaren arabera Hirigintza eta eraikuntzako udal-ordenantzak edo plan orokorreko dokumentazioan dauden ordenantzen aldaketak udalak egingo ditu, eta toki-erregimenari buruzko araudian udal-ordenantzetarako ezartzen den prozeduraren arabera izapidetu eta onartuko dira. Plan orokorreko gainerako dokumentazioarekin batera ere izapidetu eta onartu ahal izango dira, eta, kasu horretan, hortik aurrera toki-araubideari buruzko legeriako prozedurari atxiki daudela iritziko zaio.

Beraz ordenantza hau onartzeko  7/1985 Legearen 49 artikuluaren arabera, osoko bilkurak haserako onarpena eman behar dio ordenantzari, jendaurrean 30 egunez eduki behar da espedientea eta erreklamaziorik edo iradokizunik balego berriro ere osoko bilkurak ebatzi behar ditu.

Erreklamazio edo iradokizunik ez balego berriz ordura arte behin behineko akordioa zena behin betikoa bihurtuko da.

Eskaera aztertu ondoren, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Kepa  Garbizuren  (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Etxebizitzetako Irisgarritasuna arautzeko udal ordenantzari haserako onarpena ematea.

BI: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea eta ordenantza jendaurrean edukitzea 30 egunez iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

HIRU: Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da ordenantza hau, beste erabakirik hartu gabe."

Kepa Garbizuk dio konturatu direla araudia Errenteriako udalarenaren oso antzerakoa dela, alde bozkatuko dutela, jendaurre garaian alegazioak aurkezteko aukerari uko egin gabe.

Diktamena aho-batez onartu da, osoko bilkuran diren hamar zinegotzien aldeko botoarekin.

4.- Pasaiako Portuko Plan Bereziari aurkezturiko alegazioak onartzeko eta berresteko diktamena (2007H0400002).

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak, dio alegazioak alkate dekretuz onartu zirela epe barruan egin ahal izateko. Orain, dekretu hura berrestea eskatzen duen Hirigintza batzordearen diktamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta  Kepa Garbizuren (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Maiatzaren 12ko alkatearen D08/00463 dekretua berrestea.

Kepa Garbizuk dio aurreko plenoan gai honen inguruan bi erabaki hartu zirela: bat, konpetentzia norena den argitzeko auziarena eta bestea, planaren edukiari ere alegazioak aurkeztea. Konpromiso hori hartu omen zuen alkateak eta erdia bakarrik bete omen du eta horregatik beraiek ez dute alde bozkatuko.

Alkateak dio oraindik ez dela aurkeztu edukiari buruzko alegaziorik, baina aurkeztuko zaizkiola.

Bozketa egin da eta zazpi izan dira dekretua berrestearen aldeko botoak (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), abstentzio bat, Mikel Antton Arrizabalagarena, eta aurkako bi boto, Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak.  Beraz dekretua berretsi da.

5.- N-1 Bariantearen alternatiba azterketari aurkezturiko alegaziok onartzeko eta berresteko diktamena (2008ALO30070).

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak, dio alkate dekretuz egin dela alegazio epe barruan sartu ahal izateko. Aldundiak N-1 errepiderako aurkeztutako bi aukeretatik Udalak hegoaldekoa hobesten du iparraldekoa baino, aurrez prestatutako txosten batean oinarriturik. Orain alegazio dekretua berresteko Hirigintza batzordearen diktamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

"Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta  Kepa Garbizuren (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Apirilaren 30eko alkatearen D08/00430 dekretua berrestea."

Mikel Antton Arrizabalagak galdetu du ea Aldundiak hirugarren azterketa berri bat bidali duen edo aurreko plan berak diren. Alkateak eta Irati Aranburuk diote Aldundiak proposamen berria bidali diola udalari.

Kepa Garbizuk dio, alkatearen dekretuan jasotzen den eduki teknikoa txosten batean oinarrituta badago, txosten hori espedientean behar lukeela eta behar den bezala sinaturik.

Alkateak dio txostena egina dagoela eta espedienteari gehituko zaiola.

Bozketa egin eta diktamena onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak. Mikel Antton Arrizabalagarena).

6.- Urdaburu Kaleko obraren aurrekontua handitzeko diktamena (2006H0120004).

Jon Legorburuk, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu batzordearen diktamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

"AURREKARIAK

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez kontratu honen exekuzioa osatzen duen S1-Sekoreko Hiritartzearen Lehen fasearen Proiektu teknikoa onartu zuen, Injelan, S.L.k idatzirikoa.

Lezoko Udalak 2006ko abenduaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez kontratu honen espedientea, baldintza agiria administratiboa eta gastua onartu zuen.

Kontratuaren esleipena Lezoko Udalak 2006ko apirilaren 30an erabaki du osoko bilkuran.

Kontratu hau 2007ko ekainaren 8an izenpetu zen Lezoko Udala eta  "UTE Lezo"ren artean eta bere prezioa, BEZ barne, 2.129.469,55 €-koa da.

S1-Sekoreko Hiritartze obren Lehen fasea exekutatzen hasi eta gero aipatu eremuaren mugakide den Urdaburu Kalearen berhiritartzea gauzatzea egoki zela irizten zion udalak, herri interesak eremu hau egokitzea eskatzen zuelako. Horrela Injelan, S.L.k udalak horrela eskatu ondoren "1go Sektoreko 1go Fasearen Urbanizazio Proiektuaren gehigarria `Urdaburu kalearen urbanizazioa´" izenburua zuen proiektua idatzi zuen.

Lezoko Udalak 2007ko azaroaren 15an buruturiko osoko bilkuran arestian aipatu kontratua aldatzea erabaki zuen "1go Sektoreko 1go Fasearen Urbanizazio Proiektuaren gehigarria `Urdaburu kalearen urbanizazioa´"ri zegozkion obren exekuzioa  121.071,69 €tako kopuruan onartuz.

Haatik, obraren exekuzioan aipatu gehigarrian jaso gabeko partida, unitate eta neurketa berriak sartu dira, obraren zuzendaritza teknikoak eta udal aparejadoreak bere txostenetan adierazten duten bezala, obraren aurrekontuan 212.200,48 €tako kopurura igoaz,

PROPOSAMENA

Administrazio Publikoen Kontratuen Testu Bateratuaren 101 eta 146 eta hurrengo artikuluek naiz Administrazio Publikoen Kontratuen Araudi Orokorraren 158 eta hurrengo artikuluek xedatzen dutena kontuan izanik Aurrekontu handitze hau S1-Sekoreko Hiritartzearen Lehen fasearen kontratuan aldaketa bezala izapidetu beharko litzateke.

Aurrez esandako guztia dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Kepa  Garbizuren  (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Injelan S.L.k idatziriko "1go Sektoreko 1go Fasearen Urbanizazio Proiektuaren gehigarria `Urdaburu kalearen urbanizazioa´"ren aurrekontuaren handitzea onartzea 212.200,48 €ko kopuru arte (BEZ barne)

BI: Aurrekontu handitze hau 323 "1 Sektoreko Urbanizazioa " aurrekonturen sailaren kontu ordainduko da."

Kepa Garbizuk dio ez dagoela batere garbi non dauden S-1aren mugak. Zentzu horretan galdetzen du ea aplikagarri zaion gastu honi aurrekontuetan S-1erako dagoen partida eta ea horren inguruan Udal Kontu-hartzailearen txostenik dagoen espedientean. Osoko bilkura honi idatziz aurkeztutako galderetan ere ba omen dago bat obra hauen inguruan: ea Aralar kaleko espaloiko obrak noiz bukatuko diren.

Jon Legorburuk dio Aralar kaleko espaloia obra hauetan sartzen dela eta egun hauetako bateak bukatuko dutela. Obrak gehitzearen inguruan dio bizilagunen eskariz handitu direla, saneamendu guztia berritzeko aprobetxatuz. Hemendik aurrera egiten diren antzerako obretan saneamenduaren eta ur-horniduraren azpiegiturak berritzea aurrez ikusiko dela dio, ez obra hasi eta gero, hemen bezala.

Idazkariak dio gastuaren inguruan Kontu-hartzailearen txostenik ez dagoela espedientean. Alkateak dio ez dela kontsignazio arazorik egongo gastu honentzat.

Bozketa egin eta onartu da diktamena aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), abstentzio bat, Mikel Antton Arrizabalagarena, eta aurkako bi botorekin, Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak. 

7.- S-1 Sektoreko  B-1 Lursailaren xehetasun azterlana behin betikoz onartzeko proposamena (2008H0420002).

Alkateak dio gaur goizean egindako Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordean diktaminatuta geratu den proposamena dela hau. Honela zioen aldaketarik gabe onartu den proposamenak:

"Lezoko Udalak 2008ko apirilak 8ko 08/340 alkatetza-dekretuaren bidez, S-1 Sektoreko "B1" lursailaren gaineko Xehetasun Azterlanari haserako onarpena ematea erabaki zuen.

Erabaki honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2008ko apirilaren 16an, 72 zenbakidun alean. Prentsa idatzian eta udaletxeko iragarki taula  ere argitaratu zen

Zehaztapen Azterlan hau informazio publikoan egon da 20 egunez eta epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

2/2006 Legeko 98 artikuluak xedatzen duena kontuan izanik

ERABAKI PROPOSAMENA:

BAT: S-1 Sektoreko "B1" Lursailen gaineko Xehetasun Azterlanari behin betiko onarpena ematea, haserako onarpena eman zion dekretuan ezartzen ziren baldintzekin, hirugarren baldintza izan ezik, sabai azpiko terrazak eraikitzea onartzen baita Plan Partzialak xedatzen duen baldintzetan, hau da, eraikitzen den azalera osoak Plan Partzialak jasotzen duen gehienezko azalera gainditzen ez badu.

BI: Akordio hau GAOn argitaratzea eta interesatuei jakinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Osoko Bilkurara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da."

Kepa Garbizuk bilkurako bigarren gaian esandakoari eutsi dio, hau da, S-1 sektorearen inguruko aldaketekin izan duten kontrako jarrera mantenduko dutela, bozketan aurka bozkatuz. Legez hala behar ez balitz ere, etxebizitza kopurua gehitzeko aurrez Hirigintza Arau Subsidiarioen aldaketa tramitatzea zuzenago iruditzen zaio. Alegazioan eta gaia aurreko osoko bilkuretan eztabaidatu denean mantendu duten jarrerari eutsiko diotela dio.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), abstentzio bat, Mikel Antton Arrizabalagarena, eta aurkako bi botorekin, Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak.

8.- S-1 Sektoreko Zatikako Planaren aldaketa behin-betikoz onartzeko proposamena (2008H0410001).

Irati Aranburuk, Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak, gaur goizean egindako Hirigintza batzordearen diktamena den proposamena aurkeztu eta onartzea eskatu du. Honela zioen diktaminatutako proposamenak:

Lezoko Udalak, Alkatetzaren apirilaren 21eko 08/ 394 Dekretuaren bidez, hastapenez onartu zuen S-1 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketaren proiektua.

Laburbilduz Zatikako Plan honen moldaketan  proposatzen diren aldaketak ondorengo hauek dira:

1.- S-1 Sektorean Plan Partziala eta birpartzelatze proiektuak behin betikoz onartuak daude jada. Eremu honetan 78 etxebizitza eraikitzea aurreikusten da, bertan onarturiko eraikigarritasuna bere osotasunean agortuz gero ordea, C eta B lursailetako etxebizitzen neurria izugarri handia ateratzen da, 180 m2 eta 240 m2 bitarteko etxebizitzak. Beraz eraikigarritasun hau mantenduaz etxebizitzan neurria txikitu eta etxebizitza kopuru handiagoa eraiki ahal izatea proposatzen da, hain zuzen ere 120 etxebizitza.  "A" lursailetan aurreikusten diren 18 etxebizitzaz gain ondorengo banaketa proposatzen da:

  • B1 12 Libreak
  • B2-B3 20 Libreak
  • B4 18 Libreak
  • B5 12 Libreak
  • C1-1 20 Libreak
  • C1-2 20 Tasatuak

2.- C 1 lursaila bitan banatuko da, C 1-1 eta C 1-2 lursail berriak sortuz. Azken hau, C1-2 lursaila   Lezoko Udalari esleituko zaio etxebizitza tasatuak eraikitzeko.

3.- Egun indarrean dagoen Plan Partzialean hezkuntza erabilerara xedatzen den ekipamendurako lursailaren erabilera aldatzea proposatzen da. Horretarako bere kalifikazioa xehekatua aldatzen da  eta zuzkidurarako ekipamendu bezala sailkatzen da, ondorengo erabilera hauek onartzen direlarik: zuzkidurarako bizitokiak, anbulatorioa, haur eskola eta aparkalekua. Aurreikusten den eraikigarritasun fisikoa 4.000 m2 (sabai) da.

4.- Egun indarrean dagoen Plan Partzialean eraikinentzat xedatzen diren lerrokadura eta sestrak aldatzen dira.

Erabaki honen iragarkia jendaurrean jarri zen 2008ko apirilaren 25an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaraturiko iragarkian.

Plan Partzialaren aldaketa  hau Jendaurrean egon den epean hiru alegazio aurkeztu dira, hain zuzen ere Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak, Maria Jose Intxaurrandieta Salaberriak  eta Lezoko EAJ-PNV udal taldeak aurkezturikoak.

Udal Arkitekto Aholkulariaren eta Hirigintza Teknikariaren txostenak kontuan izanik, aldi berean, Hirigintza eta Ingurumen zinegotziak proposaturik  eta 2/2006 Legearen 95 eta 96 artikuluak xedatzen dutena kontuan izanik, Osoko Bilkurak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Maria Jose Intxaurrandieta Salaberriak  eta Lezoko EAJ-PNV udal taldeak aurkezturiko alegazioak ez onartzea.

BI: José Ramón Mitxelena Mitxelenak aurkezturiko alegazioak onartzea.

HIRU: S-1 Sektoreko Plan Partzialaren aldaketa behin betikoz onartzea ondorengo baldintzarekin:

1.- Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak aurkezturiko alegazioa onartzearen ondorioz, Plan Partzialaren ordenantzen 16, 17, 18 eta 22 artikuluak aldatuko dira ondorengo testua onartzen delarik: 

16. ORDENANTZA PERFILAK

1 Sektorerako Planeamenduko Arau Subsidiarioen fitxa urbanistikoetan deskribatutako tipologia arkitektonikoetako eraikinen altuerak nahitaezkoak dira, halakotzat ulerturik teilatu hegalera eta teilatura arteko gehieneko altuerak, proposaturiko eraikuntza perfilaren barruan, eta era berean 2,60 m altuera librea etxebizitza erabilpenerako.  

17. ORDENANTZA TEILATUAK

  • § Teilatuak makurtuak izan ahal izango dira 2 edo 4 uretara eta zelaiak.
  • § Gehieneko hegala 1,20 m izango da.
  • § Gehieneko aldapa 30° izango da.
  • § Teilatuko materiala teila arabiarra, zeramika ala ormigoia izan daiteke kolore gorrikoa edo beste edozein material baldin eta, justifikatuz gero, Korporazioak ontzat ematen badu udal informe teknikoaren ondoren.
  • § Teilatupeko oinean terrazak egiteko aukera ematen da etxebizitza gisa erabiltzeko, hark 50% konputatuz, betiere teknikoki justifikatzen bada teilatuaren gainerako azaleraren gaitasuna CTE delakoak eraikin horretarako exiji ditzakeen eguzki-kolektoreak ametitzeko.

18. ORDENANTZA HEGALAK

Balkoiak eta esekitokiak Plan Partzialean markatutako lerrokaduren arabera izan beharko dira.

Balkoiak egiteko hegadurak moldatzea baimentzen da, horiek metro batekoak egin daitezkeelarik fatxada-lerroari dagokionez.

Fatxadetan hegalak fatxadaren 50% perimetroan egin ahal izango dira.

Eraikitako azaleraren konputua teilatuaren azaleraren 50% izango da.  

22. ORDENANTZA  ITXITURAK

Familia bakarreko elkarri atxikitako etxebizitzatara xedaturiko partzeletan partzelei itxiturak jarri ahal izango zaizkie. Horiek fabrikakoak izan daitezke 1,20 metro arteko altueraraino gainean burdin sarezko edo antzeko itxitura eduki ahal izanik  2,00 m. arte.

Etxebizitza kolektiboetako blokeetako lorategi pribatuetan partzela itxiturak izan daitezke betiere haren goiko aldeko altuera bi metro baino gehiago ez izatekotan partzelaren sestratik neurturik. Baldin eta hura edozein bide publikoren gainetik bi metro baino gehiagoko altueraraino helduko balitz,  itxiturak ezin izango du eduki 1,5 m baino gehiagoko altuerarik  eta elementu arinez moldatua izan beharko litzateke (sare, landare, e.a.) inolako elementu osagarri trinkorik ametitzen ez delarik. 

LAU: Onarturiko aldaketa hauekin, Plan Partzialaren aldaketa idatzi duten teknikariei Testu Bateratu bat osatzeko agindua ematea.

BOST: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aurreko atalean adierazten den  Testu Bateratua Lezoko udalean aurkeztu ondoren.

Kepa Garbizuk S-1ari buruz aurreko puntuan eta bilkura honetako bigarrenean esandakoari eusten dio, eta horregatik aurka bozkatuko duela azaldu du.

Diktamena bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), abstentzio bat, Mikel Antton Arrizabalagarena, eta aurkako bi botorekin, Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak.

9.- Mármoles Imaz y Gallardo, S.L.rekin transakzio hitzarmena sinatzeko proposamena (2007H0380001).

Alkateak dio, gaur goizean egin den Hirigintza, obra eta zerbitzuetako batzordean esan bezala, oraindik akordiorik lortu ez denez gaia bilkura honetako zerrendatik erretiratzea erabaki duela.

10.- Kale garbiketa eta zabor bilketa kontratuaren aldaketa onartzeko diktamena (2008H0180001).

Jon Legorburuk, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu batzordearen diktamena aurkeztu du eta onartzea eskatu du. Honela dio diktamenak:

"2006ko abenduaren 7an hasitako lizitazio publikoaren prozesuaren ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko maiatzaren 7an adjudikatu zion kaleak garbitzeko eta hiri-hondakin solidoak biltzeko zerbitzua  "Limpiezas y RSU Lezo" UTEari (Serbitzu Elkartea, S.L. eta Fomento de Construcciones y Contratas, S.A. enpresen artean osatua)  zortzi urtetako eperako eta guztira urteko 560.146 € prezioan.

Kontratua 2007ko maiatzaren 28an izenpetu zen eta zerbitzua ematen 2007ko ekainaren 1ean hasi ziren.

Udalaren aurrekontu-egokiera zaila izanik gastu arrunta biziki hazi delarik eta hura hobetzeko asmoz gobernu-ekipo berriak aztertu egin du kontratuaren objektua eta enpresarekin tratatu du zenbait aldaketa orain arte ematen ari diren zerbitzuetariko batzuk kenduz.

Hain zuzen hauek dira ekiteko proposatzen diren murrizketak eta aldaketak kontratuari buruz:

-Baldeketa zerbitzua kendu egiten da.

-Kale garbiketa zerbitzua kendu egiten da igande, jaiegun, herriko jai eta gainerako jai puntualetan. 

-Udalak duen makina kale-garbitzailea, orain arte den bezala mantenduko da haren mantentzea udalaren kontura. 

-Igande eta jaiegunetan zabor-bilketa kendu egiten da.

-Kontainerren 10% urtero berritzea kentzen da.

-Zerbitzuko langileen aldagelen eta ibilgailuak gordetzeko alokairuko lokalaren hornidura Udalari egokituko zaio.  

-Baldintza-orrian proposatutako hobekuntzak kentzen dira.

Kontratuaren prezioa, adjudikatzearen prezioa den 560.146,00 €/urteko kopurutik, 450.994,37 €/urteko kopurura pasatuko litzateke.

Aldaketa horiek TRLCAP delakoan 59 (eta LCSP berrian 258) artikuluan aitortzen den ahalbidearen ildotik planteatzen dira.

Hori guztia dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2008ko maiatzaren 23an egindako batzarraldian Irati Aranburu, Haritz Salaberria  eta  Jon Legorbururen, aldeko botoarekin eta Kepa  Garbizuren  (EAJ) abstentzioarekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: UTE Limpiezas y RSU Lezo enpresarekin kontrataturiko zerbitzuak murriztuz aldatzea, kale garbiketarako eta hiri-hondakin solidoak biltzeko akordio honen azalpen partean jasotako baldintzetan.  

BI: Aldatutako kontratu berriaren urteko prezioa finkatzen du urteko 450.994,37 € kopuruan.

HIRU: Enpresa adjudikaziodunari eta udal zerbitzu ekonomikoei akordio hau jakinaraztea. 

LAU: Alkatea ahaldun egitea kontratu berri hau izenpetzeko, eta akordio hau burutzeko behar diren gainerako dokumentu guztiak izenpetzeko."

 

Jon Legorburuk dio diktamenean jasotzen den diru kopurua aldatu egin behar dela. Proposatzen den aldaketaren ondoren kontratuaren prezioa 464.224 €takoa dela, eta ez diktamenean aipatzen den kantitatea. Argitu du aldaketa enpresarekin adostuta dagoela, negoziaketa luzearen ondoren.

Kepa Garbizuk dio aldaketarako aipatu arrazoi ekonomikoak ez direla sinesgarriak. Udalaren egoera ekonomikoa ez dela txarra eta horren adierazleak eman ditu: iazko urtean gastatu baino 1.271.000 € gehiago sartu zirela; 2008ko aurrekontuak gastu arruntaren %17ko igoerarekin onartu direla; ... . Beraz, proposatzen den kontratu murrizketaren arrazoiak beste batzuk direla dio eta haiek argitzeko eskatu du.

Jon Legorburuk dio bakarrik arrazoi ekonomikoak daudela proposamen honen atzetik, ez dagoela besterik.

Alkateak dio, nahiz eta datu ekonomikoak aurrean ez izan, kontratu honek gastu arruntean suposatu duen igoera nabarmena dela. Horrez gain maileguen interes eta amortizazioen kopuruei aurre egiteko gastua murriztea eskatzen dutela eta hau bide horretan hartzen den neurrietako bat da, beste bat.

Kepa Garbizuk dio hemendik aurrera udalek Aldunditik diru gehiago jasoko dutela Aportazio Lege berria medio eta horrekin ere gastu ahalmena handitzen dela. Gaur proposatzen den kontratu aldaketarekin aurrekontuetan onartutako gastu gehitzearen %8a murrizten dela eta galdetzen du ea gainontzekoa nola murriztuko den.

Datuak direla eta ez direla eta haien eztabaida gunea batzordea dela eztabaida ematen da zinegotzien artean. Ondoren diktamena bozkatu da eta diktamena onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta aurkako hirurekin (Kepa Garbizu, Jesus Mari Martiarena eta Mikel Antton Arrizabalagarenak).

Irati Aranburuk eskatuta alkateak bost minutuz bilkura eten du.

11.-  Aurrekontua aldatzeko diktamena: Kreditu transferentziak (2008KO020001).

Alkateak Hazienda batzordearen diktamenaren nondik norakoa azaldu, Udala S-1eko obren gai kostuaren bere zatia ordaintzeko jabe den heinean; eta Pic Urban barruan zenbait obra egin ahal izateko kontsignazioa lortzeko gastu batzuk gutxitu egin omen dituzte. Honela dio diktamenak:

"Aurrekontu-partiden arteko transferentzien bidez kreditu aldakuntzak egiteko alkateak proposatuta irekitako espedientea aztertu ondoren, Ogasun eta Kontuetako Batzordeak, 2008ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, Silvia Folgueira (EAE/ANV), Irati Aranburu (EAE/ANV) eta Haritz Salaberria (EAE/ANV zinegotzien aldeko  boto ponderatuekin eta Kepa Garbizu (EAJ-PNV) zinegotziaren abstentzioarekin,  behean heldu den proposamena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Kreditu Aldaketarako espedientea onartzea, gastuen aurrekontu partida batzuen artean kreditu-transferentziarengatik identifikazio zk. 30003/2008, 2008-05-20koa eta zenbatekoa 140.000€."

Bozketa egin eta diktamena onartu da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta hiru abstentziorekin (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak. Mikel Antton Arrizabalagarena).

12.- Kontu emateak: finantza eta aurrekontuen arloko informazioa (2008ko 1go lauhilabetekoarena); alkateak onartutako kreditu aldaketen berri ematea: transferentziaren bidez (2008KO010001 eta 2007KO010004), txertaketaren bidez (2008KO040001 eta 2008KO040002) eta gaikuntza bidez (2008KO010001).

Alkateak informazio eta kreditu aldaketa horien guztien kontu eman du.

13.- EAJ-PNV alderdiaren kandidaturako errenuntziak eta Enrique Figueroa Laboa zinegotzi kargurako izendatzea (2008ID280002).

Joan den maiatzaren 30ean  Rikardo Salaberriak, Lezoko EAJ-PNV Uri Batzarraren izenean,  idatzia aurkeztu du udal erregistroan:  Aroia Goienetxea zinegotzi ohiaren lekua hartzeko zerrendan hurrengo zeuden bien uko-egitea aurkeztuz (Noemi Arberás eta Aitor Mimendia) eta zerrendako hurrengoaren izendapena proposatuz, Enrique Figueroa Laboaren izendapena.

Udal idazkariaren txostena ikusirik eta aplikagarri den legedia kontuan izanik (LOREGren 182. artikulua eta 2.568/1986 Araudiaren (AJA) 9.4 artikuluaren arabera udalbatzak uko egitearen berri jaso behar du (Aroia Goinenetxearena jaso zuen 2008ko apirilaren 9ko osoko bilkuran) eta orain beste bi ukoen berri jaso eta ordezkoa izendatzeko izapideak hasi behar ditu.

Hautesle Batzorde Zentralari dagokio alderdiak proposatutako Enrique Figueroa Laboaren kredentziala egitea.

Zinegotzi izateko kredentziala iritsi  ondoren, ondasun eta inkonpatibilitate aitorpenak egin beharko ditu udal idazkaritzan eta osoko bilkuraren aurrean zin egin beharko kargua hartzeko.

Eskaera aztertu ondoren, osoko bilkurak aho-batez ondorengo erabaki hauek hartu ditu:

 

BAT: Udalbatzaren osoko bilkurak EAJ-PNV hautes zerrendako hiru uko egiteen berri izatea (Aroia Goinetxea, Noemi Arberas eta Aitor Mimendia).

BI: Hutsik geratzen den kargua betetzeko  beharrezkoak diren izapideak egiten hasteko agindu eta Hautesle Batzorde Zentralari Enrique Figueroa Laboaren kredentziala egiteko eskatzea.

Urko Lopetegik dio aldaketa honekin EAJ alderdiak iruzur egiten diola legeari,  hautagai zerrendetan gizon eta emakumeen arteko parekotasuna agintzen zuenari hain zuen, zeren uko-egiteen ondorioz hiru gizon izango baitira EAJko zinegotziak, eta emakumerik ez.

           

14.- Alkateak aurkeztutako 33/01 Amnistiaren aldeko Mugimenduaren auziaren inguruko mozioa.

Alkateak dio berak aurkeztu duela mozioa baina Iñigo Esnaola zinegotziak irakurriko duela. Honela dio mozioak:

"33/01, amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auziaren aurrean adierazi nahi da:

Dispertsioa salatzea ez da delitua. Preso politikoen kolektiboaren kontra hamarkadatan ezarri den eta ezartzen den dispertsio eta muturreko neurriek osatzen duten salbuespen egoera da delitua.

Tortura salatzea ez da delitua. Torturatzea eta tortura ahalbidetzen duen tresneria hori guztia da delitua; salbuespeneko tribunalak, inkomunikazio legea eta funtsean torturatzeko eraikia den inpunitate esparrua bera da delitua.

Errepresioa salatzea eta pertsonen eskubideak babestea ez da delitua. Estatuen biolentzia eta eskubide urraketa dira delituak.

Elkartasuna ez da delitua. Presoak eta euskal herrian errepresioa jasaten duten milaka emakume eta gizon babes eta elkartasunik gabe uzteko mugimenduen kontrako kriminalizazio eta erasoak dira delitua.

Preso, iheslari eta beren senitartekoak lagundu eta babestea ez da delitua. Kolektibo hauek hondoratzeko eta zatitzeko helburuarekin burutzen diren jazarpen, eraso eta eskubide urraketa horiek guztiak dira delitua.

Auzipetu dutena eta epaitu nahi dutena Estatuen biolentzia eta errepresioaren salaketa eta euskal preso nahiz errepresaliatu guztiekiko elkartasuna da. Frantziako eta Espainiako estatuak euskal gizartearen eta munduaren aurrean biluzten dituen eta beren izaera ez demokratikoa begi bistako egiten duen testigu nagusia erditik kendu nahi dutelako.

Honenbestez, udal honek ondorengo eskakizun eta konpromisoak zehazten ditu:

  • Elkartasun eta babesa luzatzen diegu amnistiaren aldeko mugimenduko 27 auziperatu eta mugimendu honetako militante guztiei.
  • Kriminalizatu nahi den amnistiaren aldeko mugimenduak bere lanean jarraitzeko duen zilegitasuna aldarrikatzen dugu Espainiako estatuaren eta sistema judizialaren aurrean eta bere lan sozial eta politikoan jarraitzeko ezartzen ari zaizkien trabak gainditzeko exijentzia luzatzen dugu. Auzi honen amaierarekin batera, debeku eta kriminalizazio ekintzak amaitzea.
  • Eskubide zibil eta politikoen urraketa, tortura eta euskal herritarren kontrako errepresio bidegabearen zerrenda amaigabea ahalbidetzen duen auzitegi nazionalaren desagerpena aldarrikatzen dugu."

Kepa Garbizuk mozio alternatiboa aurkeztu du. Honela dio:

"22/01, Amnistiaren aldeko Mugimenduaren aurkako auziaren aurrean, EAJko udal taldea, udalbatzari hurrengo mozio hau aurkezten dio, bertan eztabaida eta onar dezan:

MOZIOA

1.- Udal honek, norbanako giza eskubide guztien aldeko jarrera irmoa adierazten du. Printzipio humanitarioekin zein gizakien eskubide eta askatasunarekin duen konpromisoa.

2.- Euskal presoak jasaten ari diren dispertsio, urruntze eta inkomunikazioa da eurei eta euren familiei kartzela politikak ezartzen dien zigor gehigarririk handiena.

3.- Hau guztia salatzeak eraman ditu 27 euskal hiritarrak auziperatuak izatera. ETA erakundearen parte izatearen edo laguntza eskaintzearen akusaziopean.

4.- Bere garaian, diseinu eta bultzada politikoaren eskutik, "dena ETA da" tesiaren aldeko apustua eginez epaitegietan jantzi judiziala eman nahi izatea salatzen dugu.

5.- Gatazkaren humanizazioaren eta berradiskidetzearen  aldeko konpromisoa dugunok, herri honetan giza eskubideen etengabeko urraketa guztiak salatzea exijitzen dugu.

6.- Bizi dugun egoera politiko honetan, auzi hau ere bake eta normalizaziorako oztopoa bilakatzen ari da. Irekitako kausa penaletan zuzeneko erantzukizun eta eskumena duten Estatuko instituzioei amaiera eman diezaietela jazarpen politiko eta judizialeko prozesu honi eskatzen dugu."

Lehenik mozio alternatiboa bozkatu da eta ez da onartu alde bi boto (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak), abstentzio bat (Mikel Antton Arrizabalagarena) eta zazpi boto kontra izan dituelako (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona).

Aldiz, alkateak aurkeztutako mozioa bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta aurkako hiru botorekin (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak, Mikel Antxon Arrizabalagarena).

15.- Alkateak aurkeztutako "Euskal Herrian demokrazia zero!" mozioa.

Alkateak dio berak aurkeztu duen mozioa dela eta Jaione Lekuonak irakurriko duela. Honela dio mozioak:

"Herriarena da erabakia, eta herriarena zilegitasuna, guztia eta bakarra. Hori izan behar da demokraziaren oinarria baita edozein erakundeena ere. 2007ko udal hauteskundeak ez ziren baldintza demokratikoetan garatu, ez zen aukera berdintasunik izan. Espainiar Estatuak Alderdi Politikoen legearen bidez aukeratua izan eta aukeratzeko eskubidea urratu zuen Euskal Herrian. Demokraziaren aurkakoa den lege horren gainetik herritarrak bere borondatea agertu zuten, bere ordezkariak aukeratu zituzten. Batzuk legezko aitortza izan zuten, beste batzuk ukatua. Baina udal ordezkari egiten gaituena ez da legea, herritarren borondatea baizik. Eta hori da errespetatu beharrekoa, herritarren borondatea.

Euskal Herriak bizi duen egoera ez da demokraziazkoa, ez da bake egoera bat. Euskal Herriak gatazka nozitzen du, azken hilabete hauetan gordindu den gatazka. Euskal Herriari nazio izaera ukatzen zaio, herri bezala dagozkion eskubideak ukatzen zaizkio, herritar bezala dagozkigunak ere. Espainiar eta frantziar estatuek euskal herritarroi beren legediak ezartzen dizkigute, gure borondatearen gainetik. Ikuspegiak anitzak izan daitezke eta behar dute izan, baina gatazkaren muinean bada ukaezina den errealitatea, euskal herritarrok ukatua dugu, egun, gure etorkizuna libreki eta demokratikoki aukera guztien artean erabakitzeko eskubidea. Egoera horren isla zuzena pairatzen dugu udalean, herriaren borondatearen gainetik ezartzen delako espainiar Alderdi Politikoen legea, hautetsi batzuei izaera bera ukatuz, beste batzuen eguneroko jarduera bertan behera edo legez kanpo utzita. Demokrazia faltan du gatazkak sorburua, eta demokratikoa izan beharko da konponbidea.

Bizi dugun egoera gordinaren aurrean, herritarren ordezkari garenok arduraz jokatu behar dugu. Ezin dugu gatazka ukatu, ukatzeak ez duelako gatazka konpontzen, ezin dugu gatazkaren sorburua ukatu, konponbideak gatazkaren muinera joatea eskatzen digulako, eta ezin ditugu gatazkaren ondorioak ukatu, gatazka eta ondorio guztiak gainditzea izan behar dugulako helburu. Arduraz jokatu behar dugu, behingoz eta betirako gatazkari konponbide bat ematea delako, herriaren aurrean, gure ardura nagusia.

Ardura eta zintzotasuna da herriari zor dioguna, ez ditugu arazoen konponbideari mesede eskasa egiten dizkioten alde bakarreko irakurketak behar. Ez ditugu oportunismotik abiatu eta alderdien interesak ase besterik helburu ez dituzten neurriak behar. Udal jardueran inolako oinarria izan ez eta alderdikeriaz erabiltzen diren Zentsura Mozioak ez ditugu behar, ez dira zilegiak, herritik kanpo erabakiak eta herriaren borondatearen aurka aurkeztuak direlako, alderdi batzuk herritarrek eman ez dieten boterea eskuratzeko erabili nahi dituztelako. Urteetan ezarri eta porrota eta sufrimendua besterik ekarri ez dituzten neurri errepresiboak alboratu behar dira, gatazkaren muinetara jo eta ariketa demokratiko bat egin behar dugu, herritarren esku utzi etorkizuna, aukera guztien artean erabakitzeko eskubidea.

Herri honek ezin du permititu orain 30 urte gertatutakoa errepikatzea, eta gu, nahi duten guztiekin batera, benetako aldaketa politikoa eman dadin baldintzak sortzeko lan egingo dugu.

Arduraz, zintzotasunez, herriari arazoak konpontzeko alternatibak eskaintzea baldin bada gure udal jardueraren oinarria azaldu dezagun bada herri honek bizi duen arazorik larrienari konponbidea emateko konpromisoa eta ausardia.

Hau guztia kontutan hartuta, honako mozioa aurkezten da udal osoko bilkurak eztabaida eta onar dezan:

1.-  Udal honek, herritar oro eskubide zibil eta politiko guztien subjektu dela aldarrikatzen du. Era berean, Euskal Herritar orori dagokigu gure herriaren etorkizuna erabakitzea.

2.- Udal hau ez dago herriak aukeraturiko ordezkariak legez kanporatuak izatea onartzeko prest. Hala udal hauteskundeetan jazarpena jasan zuten zerrendetako kide, nola suspentsioaren ondorioz eragina jasan dutenak. Hortaz, herritarrek aukeraturiko EAE-ANVko zinegotziak, eragile eta mintzakide politikoak gisa onartzen ditu.

3.- Udal honek, alkate eta zinegotzien aurkako jazarpen judiziala - zitazioak, Ino Galparsoro Arrasateko alkatesaren espetxeratzea, salatzen du.

4.- Udal honek herriari aitortzen dio zilegitasun guztia eta bakarra. Hortaz, udal honek, 2007ko maiatzaren 27an, lege arrotz eta neurri errepresiboen gainetik, herriak aukeraturiko ordezkari guztien aitortza exijitzen du, udalerri guztietan herritarren borondatea errespetatua izan dadin.

5.- Hori horrela izan dadin, alderdi politikoei LOREG delako 182.2 artikulua aplikatzeko urrats guztiak eman dezatela eskatzen diegu, herriak aukeratu ordezkariek aitortza eta eskubide guztiak bereganatu ditzaten."

Kepa Garbizuk mozio alternatiboa aurkeztu du. Honela dio:

"1.- Bizi dugun etengabeko eskubideen zapalkuntza ez zaio, inolaz ere, gure herriak behar eta desio duen soluzio bilaketari lagungarri. Soluzioa baitator, batetik, eskubide ororen zapalkuntza baztertzetik eta bestetik, gure herriak bizi duen gatazka politikoa soluzio bidean jarriko duen akordio politikoaren bilaketarik, Herri honi berezkoa zaion erabakitze eskubidea oinarri duela.

2.- Erakunde politikoen aurkako lege kanporatze prozesuek, askatasun ideologikoa, adierazpen askatasuna, elkartze askatasuna eta hiritarren partehartzea bezalakoei - guztiak funtsezko eskubide- eragiten diete zuzen-zuzenean: halaber, gure Herriko elkarbizitzari, eta gure gizarteak desio duen normalizazio politikotik urruntze gaituzte oso.

3.- Udal honek garbi dauka, eta horrela adierazi du behin baino gehiagotan, herri honetako ordezkaritza politiko bat legez kanpo ipintzeko "ad hoc" egina dagoen Alderdi Politikoen Legea, hala nola zentzu berdinean bultzatu diren beste zenbait lege aldaketak, espainiar Estatuak euskal arazoaren inguruan diseinatu eta ezarri duen estrategia orokorraren zati direla. Baina ezin ahaztu daiteke, estrategi horretan jarraitzeko ETA erakundea indarkeriazko ekintzak burutzen behar duela, bide batez eta ondorioz ezker abertzale politikoari bide politikoak galarazteko.

4.- Jakin badakigu, Alderdi Politikoen legea aplikatzen duen Auzitegi Gorenaren epaiak zer dioen LOREGaren 182.2 artikuluaren aplikazioari buruz. Alegia, akordio baten ondorioz aplikatu ezkero, lege iruzurtzat hartua izango litzatekeela. Lezoko Udalak ez du emango legearen urraketa ekarriko duen urratsik. Horretarako arrazoi franko dago, baina guztiak baten inguruan laburbil daitezke: Urrats horiek espainiar Gobernuari bidea erraztuko lioketela orain arteko estrategian haratago joateko.

5.- Gia eskubide guztien aldeko apustua egiten dugulako. Alderdi Politikoen legeak sortarazi dituen ondorioei aurre egiteko gure prestutasuna adierazten dugu berriro ere. Horretarako, bideak daudelakoan gaude, baina beti errespetutik abiatuta.

6.- Udal honetan gauden zinegotzi guztion osatzen ditugun udal talde ezberdinak, talde gisa hartzen ditugu geure erabakiak. Beraz, erabaki ororen ardura guztiona da. Ez dugu onartzen gure zinegotzi batzuengan ardura zehatzak egotzi nahi izate hori. Are gutxiago helburua jendea mehatxupean jartzea denean."

Lehenik mozio alternatiboa bozkatu da eta ez da onartu alde bi boto (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak), abstentzio bat (Mikel Antton Arrizabalagarena) eta zazpi boto kontra izan dituelako (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona).

Aldiz, alkateak aurkeztutako mozioa bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta aurkako hiru botorekin (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak, Mikel Antton Arrizabalagarena).

16.- Alkateak aurkeztutako mozioa, Israelgo Estatuaren sorreraren urteurrenaren ingurukoa.

Alkateak dio berak aurkeztu duen mozioa dela. Honela dio mozioak:

"2008an 60 urte betetzen dira Israelgo estatua ilegalki eta gerraren ondorioz sortu zela. "Nakba" edo benetako katastrofearen 60. urteurrena gogoratuko dute aurten Palestinarrek. Orduz geroztik Israelen gerra estrategiak bere horretan jarraitu du eta Palestinarrek bizi-irauten diardute egoera latz horretan.

2005eko ekainean Mardako (Palestina) eta Arbizuko (Euskal Herria) herriek senidetze agiri batez beren arteko erlazioa hasi zuten. Agiri honetan elkarrekiko elkartasunean konprometitu ziren. Orain, elkartasun hau Euskal Herri guzira zabaldu nahiez, eta Israelgo estatu sionista okupatzaileak lurralde palestinarrean harresia eraikitzen jarraitzen duela ikusirik, honako mozio hau aurkezten da:

2004ko uztailaren 9an, Nazioarteko Justizia Auzitegiak, NBEko Batzar Orokorraren eskaeraz, Iritzi Kontsultibo irizpen bat eman zuen palestinar lurralde okupatuan eraikitako Harresiaren ondorio juridikoei buruz. Irizpen horrek, Harresia legez kanpokoa dela ezartzen du.

Hau gutxi balitz, harresia eraikitzeak etxeen suntsiketa dakarrela, soroen suntsipena, ureztatze sareena, akuiferoen isolamendua, palestinar biztanleen ezintasuna beren lan, aisialdi, eskola, hospital eta formakuntza eremuetara iristeko... Honek dakarren kalte ekonomikoarekin, eta baita palestinar askoren hilketarekin ere askotan.

Harresia 2002an hasi ziren eraikitzen, eta gaur egun, lehenbiziko faseko 650 km-ak osatu dira. Harresiarekin 1967. urtera arte okupaturiko lurraldeak Zisjordaniatik banandu nahi ditu Israelek, eta segurtasun arrazoien bidez justifikatzen du. Hala ere, Harresia sigi-saga barneratzen da Zisjordanian Israeli komeni zaion bakoitzean. Honela, ahalik eta kolonia gehien anexionatzen ditu, palestinar lurralde eta akuiferoen gaineko kontrol izugarria erdiesten du, eta palestinar biztanleen arteko banaketa gauzatzen du, palestinar gizartearen esistentzia bera ere bideraezina eginez. Harresia eraikitzeko aurreikusiak dauden 3 faseak amaitzen direnean, palestinarrek beren lurren %12a galduko dute.

Harresia inguru batzuetan 8 metrotako altuera duen porlanezko eraikuntza da, zaintze-dorreekin. Beste alde batzuetan ordea, elektrifikaturiko hesi geruza desberdinez osaturik dago, lubakiekin, patruilatzeko bideekin eta zaintze-kamarekin.

Apartheidaren Harresi honen eraikuntza estrategia anker baten alde agerikoena baino ez da. Harresiarekin batera, soilik israeldarrak diren eta judutar erlijioa duten hiritarrentzako ezarritako kolonia esklusiboak daude, bide sareak, putzu eta ur hodiak eta ureztatze-sailak, sare elektrikoak, eta itxuraz demokratikoa den legeria baina benetan sakonki baztertzailea dena eta araudi burokratiko erabat baztertzailea duena judutarra ez den edozeinentzako. Honek guziak, Israelek palestinar herriaren aurka gauzatzen ari den genozidioa eta kanporatzea erakusten du, hori bai, itxura "baketsua eta demokratikoa" duena.

Honez gain, palestinarren hilketak daude, batzuetan kolono israeldarren eskutik zigorgabetasun osoz. Beste batzuetan israelgo armadak eginak, gizadiaren aurkako krimenak direnak dudarik gabe.

Hau guziagatik, udalbatza honek hau adierazten du:

Bere esku dagoen guzia eta bere eskuduntzazkoa den edozer eginen duela, Israelgo gizarte zibila, gobernua eta armada Palestinako lurralde okupatu osotik erretiratzeko eta palestinar guzien eskubide guziak berma ditzaten, behartzeko.

Hau honela ez den bitartean, israelgo produktuekiko boikot komertzial bat deitu, sostengatu eta eginen du. Israelekin negozioak eta inbertsioak egiten dituzten enpresa eta erakunde finantzario guzieei, euskaldunak izan edo ez, hauek eten ditzatela eskatuko du. Era berean, udalerriaren barrutian, Israelgo edonolako jarduera akademiko eta intelektual, kultural nahiz kirol arlokoari boikota eginen dio eta egin dakiola, aldarrikatuko du.

Aldi berean, Palestinako herriarekiko elkartasuna adieraziko du; jarduera instituzionalak, kulturalak, komertzialak etab. Bultzatuz eta horretarako esku artean dituen baliabide guztiak erabiliz."

Kepa Garbizuk mozio alternatiboa aurkeztu du. Honela dio:

"Giza-eskubideen Aldarrikapen unibertsalaren 60. urteurrena ospatzen den 2008. urte honetan, Israelgo Estatua sortu zeneko 60. urteurrena ere betetzen da eta ondorioz, baita "Nakba" palestinarrarena ere. Palestinarrek, "Nabka" hitza (zorigaitza, hondamendia) 1948ko maiatzaren 14ean Israelgo Estatua sortuz geroztik gertatutakoari deitzeko erabiltzen dute.

Estatu judutar bat inguru musulman eta arabiar baten erdian ezartzeak, Israel eta bere aldamenekoen arteko gerra egoera bat sortarazi zuen eta Palestinako biztanleriari jabetza kentzea, erbestea eta tragedia ekarri zituen berekin. Egoera zail honen berri ongi ematen dute giza-eskubideen urraketa amaigabeak eta bi aldetako zibilen bizitzaren kontrako indarkeriaren eta atentatuen erabiltze etengabeak.

Eskubide sozial eta ekonomikoen arloan, pertsona eta merkantzien erabateko blokeoaren ondorioek, azpiegitura eta etxebizitza suntsiketa ugariek, ur iturrietara iristeko ukapenak eta nekazaritzako lur eremuen hondamenak, Gazako Zerrendako miloi eta erdi biztanle, pobrezian murgildua eta nazioarteko laguntzaren menpeko hondamenezko giza-krisi batera eraman dituzte.

Amnisty International-ek dioen bezala, "Nazioarteko Erkidegoak Palestinako Lurraldeen okupazio militarra ez bukarazteak eta, israeldar eta palestinar biztanleriaren oinarrizko eskubideak aitortu eta bermatuko dituen konponbide iraunkorra ez aurkitzeak, eskualdeko aukerak goibeldu egiten ditu orokorki eta eskualde eta mundu mailako borroka sor dezaken sorleku izaten dirau".

Guzti honengatik, Nazio Batzuek, Europako Parlamentuak, Eusko Legebiltzarrak eta beste erakundeek egiten dituzten ebazpenen ildotik, Lezoko Udalak, Israelen, Palestinako Lurralde okupatuetan eta Gazako Zerrendan bizi duten egoera larriaz atsekabeturik:

1.- Israel Estatuak Palestinako herriaren kontra erabiltzen duen indarkeria sistematikoa gaitzesten duela aldarrikatzen du eta eskualdean ezarririk dagoen gerra dinamikaren biktima nagusia delako, palestinar herriari bere elkartasuna adierazten dio. Horren haritik, palestinarren giza-eskubideen urraketak eten ditzan exijitzen dio Israeli.

2.- Alde biei, nazioarteko konbentzio eta hitzarmenak errespeta ditzaten eskatzen die, indarkeria era guztiak berehala bazter ditzaten, behin betiko bakearen negoziaketarako ezinbestekoa delako.

3.- Israelgo Estatuari, Palestinako Agintaritza Nazionalaren soberaniapeko lurraldeak behin-betiko abandona ditzan eskatzen dio.

4.- Palestinako herriari, bere etorkizuna libreki erabakitzeko, herriratu nahi duten errefuxiatuak itzultzeko eta Estatu propio, burujabe, independente eta demokratikoa ezartzeko aldarrikapenak babesten dituela adierazten du. Gatazka konponbide justu eta iraunkor batetara iristeko oinarrizko baldintza dira: bake akordio sendo eta behin betikoa eta Israeldar estatuarekin batera bi estatu demokratiko,  soberano eta bideragarri gisa, elkarbizitza baketsuan eta muga seguru eta aintzat etsien barruan batera existituko duen ondoriozko Palestinar estatu bideragarri bat sortzea.

5.- Gazako Zerrendak bizi duen giza-krisiak sortzen dion kezka larria azpimarratzen du, erasaten dion populazio zibilarekin bat egiten du eta euskal erakundeak, egoera larri hau arintzeko laguntza ematen jarraitzera deitzen ditu, giza talde ahulenen beharrizanei arreta berezia eskainiz."

Mikel Antton Arrizabalagak dio nazioarteko gai hauek eztabaidatzeko foroa ez dela udalaren osoko bilkura eta horregatik abstenitu egingo dela. Alkateari eta Urko Lopetegiri, aldiz, iruditzen zaie gai hauetaz hitz egin behar dela baita udal mailan ere.

Lehenik mozio alternatiboa bozkatu da eta ez da onartu alde bi boto (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak), abstentzio bat (Mikel Antton Arrizabalagarena) eta zazpi boto kontra izan dituelako ((alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona).

Aldiz, alkateak aurkeztutako mozioa bozkatu eta onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, , Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona), eta aurkako bi botorekin (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak) eta abstentzio batekin (Mikel Antton Arrizabalagarena).

Galde eskeak puntura heldu aurretik Mikel Antton Arrizabalagak galdetu dio alkateari berak deialdi egunean erregistratutako mozioari buruz, Legutioko Guardia Zibilaren kuartel etxearen kontrako atentatuari buruzkoa, ea ez al den gaurko bilkuran eztabaidatuko.

Alkateak dio berak ez duela gai zerrendan sartu eta ea nahi duen orain mozioa aurkeztu eta, bilkurak gaiaren urgentzia onartuz gero, eztabaidatuko dela.

Mikel Antton Arrizabalagak esan dio alkateari bere lepotik barrezka ari dela eta kontutan hartuko duela jarrera hori. Dena den mozioa aurkeztu eta haren urgentzia bozkatu behar den idazkariari galdetu dio. Honek ROF delakoaren 97.3 eta 91.4 artikuluak irakurri ditu eta dio urgentzia bozketan onartu beharra dagoela mozioa tratatuko bada.

Mozioaren urgentzia bozkatu da eta ez da onartu alde hiru boto izan direlako (Kepa Garbizu eta Jesus Mari Martiarenarenak eta Mikel Antton Arrizabalagarena) eta zazpi boto kontra izan dituelako ((alkatea eta Irati Aranburu, Jon Legorburu, Iñigo Esnaola, María Pilar Legorburu, Urko Lopetegi, Jaione Lekuona).

Mikel Antton Arrizabalagak dio kontutan hartuko duela gaur egin diotena eta Iñigo Esnaolak esan dio berak behin baino gehiagotan egin dituela holakoak beraiekin.

17.- Galde-eskeak.

1.- Mikel Antton Arrizabalagak galdetu du ea EAE-ANV alderdiaren inguruko Garzonen Autoa iritsi den udalera eta iritsi bada haren kopia nahi duela. Idazkariak erantzun dio apirilaren 11n iritsi zela eta pasatzeko kopia ateratzera.

2.- Jesus Mari Martiarenak, alde egin aurretik behar duela eta galdetu dio alkateari ea duen ardura eta jakinda duen formazio akademikoa, ea zergatik ez duen ezer egiten herriko ondarea pintadetatik babesteko.

Alkateak dio bere formazio akademikoan ikasi zuela batzuetan pintadak eta abarrak ondare ere izan daitezkeela eta zentzu horretan kritikatu du aurreko korporazioak urteetan herriko plazan egon diren bi mural kendu izana. 

3.- Mikel Antton Arrizabalagak eskatu du bai udaletxearen fatxadatik eta baita Areto Nagusi honetatik pankartak kentzea, alderdi politiko baten egoitza dirudielako denon etxea behar lukeen Udaletxea baino.

4.- Kepa Garbizuk idatziz zenbait galdera erregistratu ditu atzo goizean. Ordenari dagokionez berrienak erantzutetik hastea baino nahiago duela aurreko bilkuran erantzun gabe gelditu zirenak erantzutea.

Iñigo Esnaolak 1.159 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz, kirol arloko dirulaguntzak eskatu diren galdetzen zuena,  dio zor zituen erantzunak eman dizkiola.

Jon Legorburuk, 1.158 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz dio elizari kanpotik iluminazioa jarriko zaiola herriko jaietan,  aste santuan eta gabonetan. Beste dataren bat proposatzen bada aztertuko dutela.

1.157 sarrera erregistro zenbakia duen eskaera, Pysbe auzoko falangearen plaka kentzeko eskaera bete dela, 800 €tako kostearekin.

Alkateak esan du pasako dizkiola euskarari buruz egindako galderen erantzunak, 1.873 sarrera erregistro zenbakia duen idatzian egindakoak.

Beste galderen inguruan, Kepa Garbizuk 1.153 sarrera erregistro zenbakia duen galdera zertan den galdetu du: aurrekontu espedienteen inguruko ziurtagiri bat eskatu zuela eta ez duela jaso erantzunik. Alkateak dio kontu-hartzaileari galdetu ziola eta hark esan omen zion espedientea hor dagoela eta ez omen da ziurtagiri beharrik.

Kepa Garbizuk galdetu du ea zertan den 10. galdera, 1.154 sarrera erregistro zenbakia duen galdera: ea prebarikazio kasurik jarri den fiskalaren esku. Iñigo Esnaolak dio aztertu ziren hamalau espedienteetatik bi daudela abokatuen esku eta ondoren aztertuko dela fiskalarengana jo ala ez.

Gai berarekin segituz Kepa Garbizuk galdetu du ea zertan den berak eskatu zituen auditatutako bost espedienteen kopiak. Alkateak dio bost espedienteek bere eskura dituela eta interesatzen zaizkion kopiak egin ditzakeela, baina ezin dela egin bost espediente horien osoko kopia.

Kepa Garbizuk egindako 11. galderari buruz, 1.152 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz, gazte planetarako dirulaguntzak, alkateak dio legealdi planean agertzen ez diren asmoetarako ez dela dirulaguntzarik eskatu, plangintzan ez badaude ez dela dirulaguntzarik eskatzen.

Alkateak dio gainontzeko galderak hurrengo ohiko bilkurarako uzten dituela, gogoratuz hurrengo ohiko bilkura urrian izango dela.

Irati Aranburuk erantzun ditu Kepa Garbizuk egindako zenbait galdera. 1.181 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz dio Agenda XXI ekintza planeko inbertsioak, aparejadoreak errepasatu ondoren, ikusi zela ez zeudela aurtengo udal plangintzan eta, horregatik, ez zela dirulaguntzarik eskatu.

1.870 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz dio Hiri Hondakinen murrizketarako dirulaguntza eskaera akats batekin bidali eta hura zuzendu omen da, baso birziklagarrientzat eskatu omen zen.

1.875 sarrera erregistro zenbakia duen galderari buruz, irisgarritasunerako dirulaguntzak eskatu diren ala ez,  Irati Aranburuk dio hurrengo bilkuran erantzungo duela; gutxienik kiroldegirako eskatu direla.

Irati Aranburuk dio 23. galdera, 1.876 sarrera zenbakia duena gaurko bilkuran erantzun omen dela eta baita Aralar kaleko obrena ere, 1.867 sarrera zenbakia duena.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 21:00etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta     .etik      .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut,  eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


link 2008.eko Apirilaren 9ekoa
Data:2008-04-09
Agiri mota: Osoko Bilkuraren akta
Lasterbideak:
Mamia: 

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2008ko apirilaren 9an, asteazkena, 19:00etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxea alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Haritz Salaberria Goikoetxea (EAE-ANV taldea), Irati Aranburu Salaberria (EAE-ANV taldea), Jon Legorburu Arrastua (EAE-ANV taldea), Silbia Folgueira Fernández (EAE-ANV taldea), Iñigo Esnaola Arbiza (EAE-ANV taldea), María Pilar Legorburu Echegaray (EAE-ANV taldea), Urko Lopetegi Campano (EAE-ANV taldea), Jaione Lekuona Irazusta (EAE-ANV taldea), Kepa Garbizu Azkue (EAJ-PNV taldea), Jesús María Martiarena Jaca (EAJ-PNV taldea), Miguel Antonio Arrizabalaga Brusín (Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldea) eta Roberto Sánchez Sánchez (Ezker Batua-Berdeak taldea).

Aroia Goienetxea Egibar (EAJ-PNV taldea) ez da bileran izan.

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1.- Egoki irudituz gero, 2008ko otsailaren 6ko eta otsailaren 11eko bileren aktak onartzea.

Otsailaren 6ko akta aldaketarik gabe onartu egin da. Otsailaren 11n, aldiz, aldaketa egin behar da gazteleraz idatzitako aktan: bilkurara zazpi zinegotzi azaldu ziren soilik eta ez hamahiruak. Ez ziren etorri Irati Aranburu, Kepa Garbizu, Jesús María Martiarena, Aroia Goienetxea, Miguel Antonio Arrizabalaga eta Roberto Sánchez. Aldaketa horrekin onartu eta sinatu egin da akta.

2.- Aroia Goienetxea Egibarren zinegotzi karguaren errenuntziaren kontu hartzea (2008ID280001).

Aroia Goinetxea zinegotziak bere zinegotzi kargua uzten duela dioen idatziaren kontu ematen zaio udal batzarrari. Horren ondoren eta haren ordezkoa izendatu bitartean osoko bilkura hamabi zinegotzik osatuko dute.

Urko Lopetegik aktan jasotzea nahi du, kargu uzte hau lezoarrei iruzurra egitea dela. Gogoratu du Aroia Goienetxea ez zela egon korporazioa eratu zen bilkuran, bere kargua hurrengo pleno batean hartu zuela eta kargua hartu ondoren ez dela gehiago azaldu; hau da, herritarrekiko hartutako konpromisoa ez duela inondik inora bete, portaera horren inongo arrazoirik aipatu gabe.

Zentzu berean alkateak eskatu dio EAJ taldeari zinegotzi berria izendatzen bada lanerako eta parte hartzeko izan dadila.

3.- Tomas Garbizu Udalaren Musika Eskolako tasak onartzeko diktamena (2007KO290004).

Alkateak diktamena onartzea proposatu du. Diktamenak honela dio:

Xanti Espina Anduezak, Tomas Garbizu udalaren musika eskolako zuzendari gisa, 2008/2009  ikasturterako tasak eta hobariak onartzeko idazkia aurkezten du, KPI-aren 4% gehikuntza aplikatuz.

Hazienda Batzordeak, 2008ko apirilaren 2an, egindako bilkuran, Silvia Folgueira (EAE/ANV), Haritz Salaberria (EAE/ANV) eta Irati Aranburu (EAE/ANV) botoa alde dela,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Tasen aldaketa hastapenez onartzea Tomas Garbizu udalaren musika eskolarako, 2008/2009  ikasturterako, KPI-aren %4 gehikuntza aplikatuz.

 

BI:  Aplikatuko diren tarifak hauek dira:

MUSIKA ESKOLA 2008-2009

Asignatura

Tasak

Lezokoak

Kanpokoak

Tresna

250

376

Osagarri bat

125

188

Musika eta mugimendua + kantua

165

245

Tresna + osagarri bat

312

466

Tresna + 2 osagarri

349

525

2 tresna

501

752

2 osagarri

250

376

Grabazio estudioa (orduka)

40

60

2. osagarritik aurrera bakoitzeko

33

49