ESPEDIENTE KODEA 2007H0170002
ADMINISTRAZIO-BALDINTZA
ZEHATZEN ETA XEDAPEN TEKNIKOEN AGIRIA
KONSULTORETZA ETA LAGUNTZA TEKNIKOA LEHIAKETA IREKI BIDEZ KONTRATATZEA
LEZOKO PLANEAMENDUKO ARAU ORDEZKATZAILEEN BERRIKUSPEN LANAK ETA PLAN
OROKORRAREN IDAZKETA. AIPATU DOKUMENTUA IZAPIDETZEN DEN BITARTEAN LEZOKO
UDALAREN HIRIGINTZA AHOLKULARITZA
I.
KONTRATUAREN EDUKIA
1. KONTRATUAREN GAIA
Agiri honetan oin harturik egingo den kontratuaren xede
izango da Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen Berrikuspen Lanak, Plan
Orokorraren idazketa eta aipatu dokumentuaren izapide administratiboak irauten
duen bitartean Lezoko Udalaren
Hirigintza Aholkularitza, espedientean dagoen
eta kontratu balioa duen dokumentazio teknikoaren edukiarekin bat
etorriaz.
Lezoko Udalak talde tekniko bat kontratatu nahi du
Lezoko planeamendu orokorreko berrikuspen eta egokitzapen lanak aurrera
eramatearren. Lan hau udal irizpideak jarraituz eta udal teknikarien
zuzendaritzapean gauzatuko da
Kontratuaren xedea Lezoko Planeamenduko Arau
Subsidiarioen Berrikuspen- Egokitzapenean
Plan Orokor bat idaztean datza
baita horren aurreko dokumentuen idazketan ere (Aurrerapena,
Proposamenak e.a.) eta aipatu dokumentuaren izapidetzetik suerta daitekeen
Testu Bateratua barne.
Esaterako:
1.1.- Hirigintza Diagnostiko bat egitea helburu
horretarako beharrezkoa den aurretik bildu eta azterturiko hirigintza
informazioan oinarrituz
1.2.- Plan Orokorraren aurrerapen dokumentua idaztea
ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa barne
1.3.- Haserako onarpenerako dokumentuaren idazketa
1.4.- Behin behineko onarpenerako beharrezkoak diren
dokumentuen idazketa
1.5.- Beharko balitz, Testu Bateratuaren idazketa.
Dokumentu hauek, udalean aurkezten diren unean, indarrean dagoen legediak xedatzen dituen
zehaztapen eta formaltasunak bete beharko dituzte.
Haserako eta behin behineko onarpenerako dokumentuaren
testuaren dokumentazioak, gutxienez 2/2006 Lurzoru eta Hirigintza Legearen 61
eta 62 eta 63 artikuluek
xedatzen dutena bete beharko dute.
Memoria
Antolamenduko
Plan Orokorraren Memoriak finkatuko ditu lurralde antolamendua baldintzatuko
duten informazio urbanistikoaren ondorioak, alternatiba posible desberdinak
aztertuko ditu eta hautatutako eredua justifikatuko du, izaera orokorreko
xehetasunak eta lurzoru molde eta kategoria desberdinei dagozkienak. Zehaztapen
hauei buruz izango da:
1°.-Haren
formazioaren komenigarritasuna eta egokiera justifikatzea.
2º.-
Informazio urbanistikoa, behar diren azterlan osagarriekin batera, lurraldearen
erabilpena baldintzatu edo erabaki dezaketen aspektu guztiak aztertu beharko
dituztelarik eta, nolanahi ere, ondorengo hauek:
a)
Aurrez indarrean dagoen Planeamendua, erregimen juridikoa zehaztuz eta
erregimen iragankor aplikagarria finkatuz.
b)
Planeamendu Urbanistikoaren Arau Subsidiarioen berritze prozesuan informazio publikoaren tramitearen emaitza.
Tramite hori osorik egiteko Udalari entregatu beharko zaio, hari hala iruditzen
bazaio, informazio-liburuxka egoki egiteko maketa.
c)
Lurraldearen ezaugarri naturalak eta, era berean, geologikoak, topografikoak,
klimatikoak eta beste.
d)
Lurraldeak eskaini dezakeen aprobetxamendua, nekazaritza, basogintza eta beste
ikuspegietatik.
e)
Terrenoa zein erabilpenetara xedaturik dagoen: bertan dauden eraikinak eta
azpiegiturak.
f)
Hiritar erabilpenerako terrenoek duten gaitasun diferentea.
g)
Antolamenduko Plan Orokorraren esparruan dauden baloreak seinalatzea:
paisaiakoak, ekologikoak, hiritarrak, historikoak eta artistikoak.
h)
Ondare historiko – artistikoaren eta natur guneak, mendiak, ubide publikoak eta
molde horretako beste guztiak babesteko izaerako legeri espezifikoaren eragin
posiblearen analisia Antolamenduko Plan Orokorraren esparruan dagoen lur orotan
aplikagarri denean, eta era berean lurralde plangintzaren eremuan aplikagarri
den heinean (PTP, e. a.)
i)
Lurralde horretan finkatutako biztanleriaren ezaugarriak, haien baldintza
ekonomiko eta sozialak eta beren eboluzioaren aurreikuspenak.
j)
Hiri garapenean eragina izan dezaketen obra programatuak eta inbertsio
publikoetarako politikak bereziki plangintza ekonomikoa eta soziala, eta era
berean Estatuaren, Erkidego Autonomoaren edo Lurralde historikoaren
Administrazioaren organoen beste edozein Plan edo proiektu planeamenduko gai
den lurraldearekin zerikusia duenean.
3º.-Lurralde
antolamenduaren helburuak eta irizpideak.
4°.-
Begiratutako hautabide desberdinen azterketa eta analisi ponderatua.
5°.-
Hautatutako garapen-ereduaren justifikazioa eta proposatutako antolamenduaren
deskripzioa.
6°.-
Eraikigarritasun ponderatu eta bataz bestekoaren erabakirako irizpideen
hautaketarako erabilitako sistemaren justifikazio arrazoitua, exekuzio
urbanistikoaren lurralde-esparruen mugaketa eta ponderazioaren koefizienteak.
Informazio
planoak.
Antolamendu
Plan Orokorraren informazio-planoak eskala egokian idatziko dira eta dagokien
lurraldearen egoera azalduko dute haren ezaugarri naturalen eta Lurzoruaren
erabileraren ildotik, Azpiegitura eta dauden Zerbitzuak haien egoera eta
erabilpen maila zehaztuz eta eraikinak okupatzen duen zorua azalduz.
Era
berean eskala egokian formulatu beharko dira hiritar lurzoruaren gaur egungo
egoera zehatza azaltzeko behar diren planoak haren perimetroari eta
urbanizazio-obren eta dauden eraikinen ezaugarriei dagokienez.
Gainera,
tramitatzen ari diren Antolamendu Plan Orokorreko dokumentuei erantsi beharko
zaizkie informazio publikorako ipinita egongo diren askotariko epeetan
formulatutako iradokizun edo alegazioen ondorioz izango diren aldaketak
Planaren berrikuntza fase desberdinetan zehar (Aurrerapena, Hasierako Onarpena,
Behin-behinekoa eta Behin-betikoa) Korporazioari egoki iruditzen zaizkion
heinean.
Antolamendu
Planoak.
Antolamendu
Plan Orokorreko antolamendu-planoak hauek izango dira:
A.- Bere esparruan hartzen duen lurralde osorako eta eskala
egokian:
A.1.- Antolamendu
Estrukturalaren planoak: zonifikazio
globala, lurzoruaren klasifikazioa eta azpiegitura orokorren sareak.
A.2.- Antolamendu
zehaztuaren Planoak: zonifikazio zehaztua
A.3.- Exekuzio
urbanistikoaren Planoak.
A.4.- Elementu
Katalogatuen Planoak.
Arau
urbanistikoak
Arau
Urbanistikoak diferentziatuko dira beren
tratamendu orokorrean eta partikularrean eta molde eta kategoria desberdinetako
lurzoruei aplikagarri zaien tratamendua.
Lurzoru
hiritarrean Arau Urbanistikoek Eraikuntzaren Ordenantzaren eta Lurzoruaren
Erabileraren izaera edukiko dute eta erabilpen zehaztuaren arautegi xehatua
edukiko du, lurren eta eraikinen eraikigarritasuna eta baldintzak eta, halaber,
antolamenduaren, eraikuntzaren eta haren inguruaren ezaugarri estetikoak, era
berean jasoz obra lizentzia eskatzea, jarduera, antolamendu dokumentuak idaztea
eta gestio urbanistikoa afektatzen duten arautegiak.
Lurzoru
urbanizagarria, Planeamendu Urbanistikoko Arau urbanistikoak, arautzeaz gain,
antolamendu planoetan finkatutako lurzoru-kalifikazioekin adostasunez,
lurzoruaren eta eraikuntzaren erabilpen desberdinetarik bakoitzaren erregimen
orokorra eta eskakizun minimoak, azpiegitura eta zerbitzuei dagokienez, egin
beharreko garapen Plan desberdinak haiei egokitu behar zaizkielarik.
Lurzoru ez
urbanizagarrian definitu eta
karakterizatuko dira nekazal guneak (29. artikulua betetzeko) eta erabilpena,
eraikigarritasuna eta lurren eta eraikinen baldintzak arautuko dira.
Udalerriko
kultura eta natura intereseko ondarearen katalogoa.
Antolamenduaren
Plan Orokorreko ebazpenen osagarria izango da eta Eusko Jaurlaritzak egindako
deklarazio desberdinetara egokitu beharko da ondare kulturalaren babesari
dagokionez Lezoko udalerrian.
Azterlan
Ekonomiko finantzaria
Izaera orokorrez zehaztuko da planteatutako proposamen
urbanistikoen kostu ekonomikoaren gutxi gorabeherakoa eta haren bideragarritasun
finantzaria Plan Orokorraren iraupen aurreikuspenen mugapean.
Kontratuaren xedeari dagokion CPA-2002-ES
nomenklaturaren kodifikazioa:
74.20.51 HIRIGINTZA PLANGINTZA ZERBITZUAK
2. KONTRATUA BURUTZEKO EPEA
Lanak burutzeko gehienezko epea urtebete eta sei
hilabetekoa izango da, beti ere behin behineko onarpenerako dokumentuaren
aurkezpenari buruz ari garelarik. Epe hau beste sei hilabetez luza daiteke,
soilik, Testu Bateratua idazteko helburuarekin.
Lanak hasteko data 2008ko urtarrilaren
1ean erabakitzen da, 2009ko uztailaren 1eko gehieneko apean amaitu beharko
delarik.
Era orientagarrian ondorengo epe hauek markatzen dira
zatikako betekizunerako eta espezifikoki lan bakoitzerako:
Diagnostiko dokumentua entregatzeko:
2008ko otsailaren 15.
Aurrerapen dokumentua entregatzeko:
2008ko apirilaren 1a.
Hasierako onarpen dokumentua
entregatzeko: 2008ko azaroaren 1a.
Behin-behineko onarpen dokumentua
entregatzeko: 2009ko uztailaren 1a.
Testu bateratuaren idazketa derrigorrezkoa balitz, aurkezpena,
talde idazleari behin betiko onarpenaren berri eman eta 6 hilabeteko epean egin
beharko litzateke.
Epe horiek luzatu ahal izango dira kontratistak eta
administrazioak elkarren artean adostasuna izanez gero, betiere justifikaturik
eta arrazoiturik informazio publikoaren epeen emaitzen bidez, hiritarrei
kontsulta bidez, edo udalaz gaineko erakundeen informeren bidez aurrez
aurkeztutako dokumentuetan aldaketak suposatzen dituztenean eta beste antzeko
arrazoiengatik.
Lanak epe horretan amaitzen ez badira, esleipendunak
berandutzeagatiko erantzukizunei aurre egin beharko die, nahiz eta
Administrazioak aurretik ez ohartarazi.
3. KONTRATUAREN PREZIOA
Kontratuaren prezioa 200.000 € izango da, BEZ barne.
Lehiatzaileek diru-kopuru hori hobetu dezakete.
4. FINANTZATZEA
Kontratuaren prezioa ordaintzeko behar beste diru jarri
beharko da aurtengo ekitaldiko aurrekontuan. Era berean, aurrekontu gaietan
eskudun organoak konpromisoa hartzen du, eraginpean gertatzen diren
etorkizuneko aurrekontuetan behar diren kredituak gordetzeko
5. NOLA ORDAINDU
Administrazioari kobrantza-agiri egokia aurkeztu eta
berak onartu ondoren ordainduko da kontratuaren prezioa. Beti ere proiektuak
Udal zerbitzuen ongi emana jaso ondoren.
-
Kontratua
izenpetzerakoan: Kontratuaren prezioaren %15a
-
Aurrerapen
Dokumentua: Kontratuaren prezioaren %25a Lezoko Hirigintza, Obrak eta
Zerbitzuak Batzordearen ongi emana jaso ondoren
-
Haserako
Onarpenerako Dokumentua: Kontratuaren prezioaren %25a Lezoko Hirigintza, Obrak
eta Zerbitzuak Batzordearen ongi emana jaso ondoren
-
Behin behineko
Dokumentua: Kontratuaren prezioaren %25a Lezoko Hirigintza, Obrak eta
Zerbitzuak Batzordearen ongi emana jaso ondoren
-
Gainontzeko %10a
Gipuzkoako Foru Aldundiak Plan Orokorraren dokumentuari behin betiko onarpena
ematen dionean ordainduko da.
6. PREZIOAK BERRAZTERTZEA
Kontratu honetan ez da bidezkoa prezioak berraztertzea,
espedientean egiaztatzen denez.
7. BERMEAK
Kontratuaren esleipendunak, bere gain hartutako beharrak
beteko dituela bermatzeko, behin betiko bermea jarri behar du. Berme horren
zenbatekoa esleipen prezioaren %4 izango da.
Berme hori jartzeko epea egutegiko hamabost egunekoa
izango da, kontratuaren esleipena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Bermea
jartzeko bidea, berriz, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen Testu
Bateratuaren 35.1 artikuluan azaltzen direnetatik edozein izan daiteke.
Berme-epea amaitzen denean, esleipendunari bermea
itzuliko zaio, osorik edo, bidezkoa bada, zati batean, baldin eta kontratuko
betebehar guztiak beterik badaude. Itzulketa hori goian aipatutako testu
bateratuaren 47. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz egingo da.
8. KONTRATUA BURUTZEA
Kontratua esleipendunaren gain eta kontura burutuko da.
Zerbitzuak egiterakoan, agiri honetan dauden baldintzak
bete beharko dira, bai eta espedienteari erantsitako xehetasun teknikoak ere,
halakorik egonez gero. Kontratua Administrazioaren zuzendaritza, ikuskapen eta
kontrolaren pean burutuko da, eta Administrazioak idatziz nahiz ahoz erabili
ahal izango ditu ahalmen horiek.
Esleipendunari edo haren agindupekoei egotz dakiekeen
egite edo ez-egiteren baten ondorioz, Administrazioak uste izaten badu kontratua
behar bezala burutzea kolokan dagoela, kontratua behar bezala burutu dadin
beharrezkotzat jotzen dituen neurriak har daitezela agindu ahal izango du.
Esleipendunaren betebeharrak:
Adjudikatzedunaren
betebeharrak.
1.‑ Adjudikatzedunak ondorengo pertsonal hau atxiki beharko du,
gutxienez, lanetarako:
-
Hirigintzan
aditua den arkitekto bat, lanaren arduradun
-
Teknikari eskudun
bat Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko ebaluazio-azterketa idazteko
-
Abokatu urbanista
bat
-
Bide Kanal eta
Portuetako Injineru bat1
-
Kontratu honen xede diren lanetan
enplegatutako pertsonalari dagokionez, beharturik egongo da Lan eta Gizarte
Legerian indarrean dauden xedapenak, eta era berean lanak dirauen bitartean
promulgatzen direnak, betetzera.
2.‑ Adjudikatzedunak Udalari aditzera eman behar dio, hamabost
egunetako epearen barruan, gertatu ahal izan diren ezgaitasunen eta
bateraezintasunen berri.
3.- Kontratuaren zatikako epeen betetzea zehaztuko den lan
egitarau bat aurkeztu beharko du. Esleipendunak aurkezturiko lan egitaraua
udalak onartu ondoren kontratu agiria izango da ondorio guztietarako.
Administrazioak
lan egitaraua aurkeztu eta ondorengo 30 eguneko epean onartu edo dagozkion
aldaketak ezarriko dizkio.
4- Aurrerapenean eta hasierako onarpenaren ondorengo faseetan
alegazioei eta erreklamazioei erantzutea adjudikatzedunari egokituko zaio.
5.- Adjudikatzedunak Udalari eman beharko dio lanen garapeneko
egoera progresiboaren berri, Hirigintzako Departamentuko teknikariekin etengabe
harremanetan mantenduz.
6.- Adjudikatzeduna beharturik dago interesatuek formulatutako molde
orotako erreklamazio eta eskaera urbanistikoei buruzko informeak egitera,
lehiaketaren gaia den Plan Orokorraren informazio publikorako epean, halaber
informatuko du Udalak hala errekeriturik, lehiaketaren gaia den lanari
dagokionez planteatuko zaizkion arazoen eta zalantzen argibidetarako.
7.- Adjudikatzeduna beharturik egongo da interesatuek jar ditzaketen
errekurtso administratiboetan informatzera, eta aipaturiko errekurtso horien
ebazpenaren ondorioz beharrezkoak gerta daitezkeen aldaketa, zuzenketa edota
okerren moldaketa guztiak egitera.
Aurreko
pasarteetan aipatutako txostenak, noski, udal zerbitzuek egin ditzaketen edo
egin behar dituzten informeak alde batera utzi gabe izango dira.
8.- Adjudikatzedunak errespetatu beharra dauka Izaera Pertsonaleko
Datuen Babeserako Lege Organikoak xedatzen duena, eta Udal honetan eskuratzen
dituen datuak ezin erabili izango ditu kontratu honen xedeko Proiektuak
garatzeko beste helburutarako.
9.- Adjudikatzedunak zuzendu egin beharko ditu
Plan Orokorraren dokumentazio grafikoan nahiz literarioan hautemango diren
akats materialak, bai espedientearen tramitazio denboran baita garantia
denboran ere.
10.- Adjudikatzedunak Plan Orokorraren dokumentuak jaso beharko ditu
Korporazioak erabaki dituen aldaketen ondorioz
egokitzat jotzen diren dokumentu berri guztiak, dokumentuaren
bideratze-faseetan barrena (Aurrerapena, Hasierako Onarpena, Behin-behinekoa
eta Behin-betikoa) informazio publikorako epeetan aurkeztutako iradokizunak
edota alegazioak onartu izanaren ondoriozkoak.
11.- Erakunde Ofizial edo partikularretatik baimenak, lizentziak,
dokumentuak edo edozein informazio lortzea, adjudikatzedunak berak egin beharko
du eta bere kontura eta kargura izango da.
12.- Lortu nahi diren helburuak betetzeko beharrezkoak diren eta udalak
eskaturiko lan, bilera, elkarrizketa, erakusketa guztietan egon beharko du talde idazleak,
baita eskaturiko txostenak idaztea
ordainketa gehiagorako eskubiderik gabe. Aurrerapen eta Haserako
onarpenerako dokumentuen gutxienez jendaurreko aurkezpen bana egin beharko da
horretarako premiazkoak diren plano, maketa, euskarri e.a talde idazleak egin
beharko dituelarik.
13.- Adjudikatzedunak mantendu beharko du proposamenean
seinalaturiko ekipo teknikoa, eta pertsonal hori ezin izango du aldatu Udalaren
baiespenik gabe.
14.- Gainera, adjudikatzedunak Udalari entregatu beharko dio
dokumentuetariko bakoitzaren zortzi ale (Plan Orokorraren eta Ingurumenaren
gaineko ebaluazio bateratuaren ebaluazio-azterketa), bakoitza bere karpetan,
eta halaber dokumentazio originala euskarri informatikoan (Ofice azken
bertsioan eta planoak Autocad-ekin bateragarri diren artxibotan). Testu
Bateratuaren dokumentazioa, beharrezkoa balitz, kondizio beretan aurkeztuko da,
ekipoak behar bezala karpetan sarturik entregatu behar duena bezala.
Baldin
eta Korporazioari beharrezkoa irudituko balitzaio ale gehiago editatzea, edota
Erkide Autonomoko beste hizkuntza ofizialera dokumentuak itzuli eta editatzea,
dokumentu horien itzulpen eta edizio kostuak esleipendunaren kontu eta kargura
izango dira.
Korporazioari ale gehiago
argitaratzea komenigarri irudituko balitzaio,
dokumentu horien edizioaren gastuak Korporazioaren kontura izango
lirateke.
15.- Behar bezala bisaturiko dokumentuak Lezoko
Udaleko informazio-bulegoan entregatu beharko dira.
16.- Planaren izapidean sor
litezkeen aldaketetara egokituko da Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko
ebaluazio-azterketa
17.- Hirigintza aholkularitzari
dagokionean, hau derrigorrez udal zerbitzu teknikoen bulegoetan burutu beharko
da, gutxienez, asteko bi lanegunetan 6 orduz jarraian, Plan Orokorraren
Arkitekto zuzendaria izango da funtzio hau zuzenean bete behar duena beste
arkitektorengan ezingo duelarik hirigintza aholkularitza lan hau delegatu.
9. ESLEIPENDUNAREN LAN-EGINKIZUNAK
Esleipendunak lanaren, Gizarte Segurantzaren eta laneko
segurtasun eta higienearen arloan indarrean dauden legezko xedapenak bete behar
ditu. Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango xedapen horiek
betetzen ez badira.