Datuak

Herritarrok ahaleginak egin arren, zoritxarrez egungo bilketa sistemak kale egiten du eta nekez heltzen gara hondakinen %35 birziklatzera.

Batzuek 5.edukiontziaren alde egiten dute baina bilketa sistema honek hondar organikoen %20 soilik biltzen du eta hondakinen %40 - %60 uzten du erretzeko.

Atez ateko bilketa selektiboarekin, berriz, honakoak dira emaitzak:

atez_atea_datuak

Zarautzen adibidez, 5 edukiontziko sistemarekin 354.058 kg organiko bildu zuten 2011an. Usurbilen berriz, atez ateko sistemarekin, 826.890 kg bildu zituzten biztanle askoz gutxiago izanik.

Atez_ate_datuak2Atez ateko bilketa selektiboarekin hondakinei ez zaie zabor bihurtzen uzten, ez da zaborrik sortzen. Geratzen den errefusa apurra ez da kutsagarria eta ez da errauste-plantarik behar hori tratatzeko.

Gainera, sistema hau edozein hiri edo herritara egokitu daiteke. Hona hemen Atez ateko sistema erabiltzen duten udalerri ezberdinetako datuak.

atez_atea_datuak3

 

Finean, atez ateko bilketa sistema osasuntsuagoa eta merkeagoa da. Bilketa bera garestiagoa da, lanpostu berriak sortzen direlako, baina kostu hori birziklagarriak diren hondakinak salduta eta zabortegiko kostuak murriztuta berdintzen da.

INFORMAZIO GEHIGARRIA:

· Gipuzkoa Zero Zabor
· Usurbil
· Hernani
· Oiartzun
· Lezoko hondakin bilketa. Aurkezpena
· Atez ate edo 5 edukiontzi? Azterketa teknikoa:

5. edukiontziaren benetako erabilera Azterketa teknikoa: