2006 - I. Antzerki Topaketak

Maiatza

12

22:30

Gezala Auditoriuma

Eta, zergatik ez?

Bazen Behin Clown...

5 €

Eta, zergatik ez? errealitatean oinarritutako gertaera batetik abiatzen da.

Bazen Behin Clown... taldearen lehenengo antzezlana da honakoa. Donostiako XVII. gazteen antzerki topaketetan talde interpretazio onenaren saria jaso zuen.

Bertan ezintasuna lantzen da. Ageriko minusbalia batetik abiatuta, pertsona guztiok ezintasunak ditugula adierazten du. Hori, jakina, Clown baten ikuspuntu inozentetik lantzen da.

Maiatza

13

22:30

Gezala Auditoriuma

Zozoak beleari ipulbeltz

Orratx antzerki taldea

0 €

"Zozoak beleari ipurbeltz" du izenburu eta bost zati edo atalez osatua dago; lehenengo hirurak hiru gizonezkoren bakarrizketa bana dira, laugarrena emakume batek aurrekoez egiten duen laburpen gogoeta, eta azkenekoa berriz, bost emakumek gizonezkoei buruz izango duten solasaldia da.

Antzezlana Orratxek moldatu du handik eta hemendik bildu eta jositako antzezlan ttikiekin. Gehienak "El club de la comedia"ko autoreenak dira, egile batenak baino gehiagorenak alegia.

Maiatza

19

22:30

Gezala Auditoriuma

Lau haizetara

Arrese Teatroa

5 €

Sigmund Freud-ek esan zuen "euskal-sexoa" sintagma kontra-esanguratsua zela bere terminoetan. Arquímedes-ek ezarria zuen bere garaian oraindik indarrean dagoen lege fisiko bat, erdaraz ezagunagoa egiten zaiguna: "La ley de vascos comunicantes: Euskaldunak, infinituraino iritsi arren sekula gurutzatzen ez diren linea paraleloak dira"

LARRU HAIZETARA barre-terapeutikoa da, dibertigarria, zorrotza, eta modernoa, baina batez ere BEHARREZKOA. Izan ere, euskaldunak oso atzeratuta gaude sexu kontuetan. Joan zaitez Londresera, zer daramate idatzita neska-mutilek alkandoratan? "I love sex". Edo joan zaitez Parisera : "Je suis un machine sexuel". Joan zaitez Sevillara: "Nasío pa ligar" Joan zaitez Cadizera: "Nasío pa bacilar" Joan zaitez Azpeitiara: "Nazio... eztabaidagunea"

Gainera, onar dezagun euskara hizkuntza maitagarria izan arren nazioarteko testuinguruan pisu gutxi duela (oraindik). Edonon esan daiteke "Voulez vous coucher avec moi", esate baterako, eta denek ulertuko dizute. Gaztelania bera ere oso internazionala da. Esan munduko edozein bazterretan "Aserejé ja deje ejebe to the jerebe say nouva majabi on the booguie and the buguiribi" eta tira, ligatu agian ez duzu ligatuko, baina zutaz gogoratuko dira. Baina joan zaitez atzerrira, esaiozu norbaiti: "Nik zu zaitut maiteago arraitxoak ura baino", eta ... Ez, euskarak ez da oraindik bere goien gradura igo. Eta guk ere Etxeparek zioen bezala, aldarrikatu nahi dugu : "Euskara, jalgi hadi plazerrera "

Maiatza

20

22:30

Gezala Auditoriuma

Iñor eztelako kolgauta egotetik libratzen

Lakrikun Antzerkia (Azpeitia)

5 €

Abuztu batean, Alacantera joan ginen oporretara. Han, euskaldunez betetako eraikin batean, apartamentutxo bat alokatu genuen. Egia esan, hotel batetara joatea nahiago genuen, baina sosek ez ziguten hainbesteraino ematen. Ez ginen batere damutu.

Eraikinaren goiko terrazara igo ginen bazkalondo batean, eta berehala konturatu ginen, aspaldiko urteetako oporrik dibertigarrienak izango zirela Alacanteko haiek.

Apartamenduan, txikia izanagatik ere, gela bat hutsik geratu zitzaigun. Zergatik ez zatoz gurekin oporretara?

Maiatza

26

22:30

Gezala Auditoriuma

Erreleboa

Txalo Teatroa

5 €

1985. urteko negua. Algezirasen bi lagun soldaduskan. Ez, bi ezagun edo lagun egingo diren bi ezezagun. Edo elkar ezagutzeko aukerarik ere izango ez duten bi lagun. Azken finean bi euskaldun etxetik kanpo. Bata soldaduska amaitzekotan. Bestea hasi berritan. Esperientzia, inozentzia, adiskidetasuna, inbidia, borroka, leialtasuna... denak batera, denak gau batean. Bata bestearen kontra eta bata bestearekin bat. Esperientziak konpartitzeko, bizipenak eta biziminak kontatzeko gau aparta. Agustin eta Joxe soldaduskaren esklabo. Bizitzaren morroi. Jaioterriaren karga. Etxekoen nostalgia. Batzutan bizi, bestetan motel, hau da Algezirasen gau bat. Gau hotz bateko erreleboa.

Maiatza

27

22:30

Gezala Auditoriuma

Kanpokoekin uso, etxekoekin... Titirinashaste II

Goizeko Izarra (Mutriku)

5 €

Familia bateko gorabeherak erakusten dituen komedia da. Obraren giltza etxekoandreak darama, amak, baina etxeko arazoak konpontzeko bere burua ez du gai ikusten eta laguntza psikoanalista bilatzen du. Honen aholkuak itxu-itxuan jarraituz familiako kide guztiak bere esanetara jarri nahi ditu, besterik ezean mehatxuak erabilita. Baina gauzak ez dira berak erabakitako bidetik joaten eta azkenean, inondik inora espero ez duen lekutik datorkio ustekabea eta disgustua...

Maiatza

28

22:30

Gezala Auditoriuma

Cantervilleko mamua

Txalo teatroa

0 €

Oscar Wilderen ipuin ezagun eta arrakastatsuenetako honek Ingalaterrako gaztelu batera bizitzera doan ohiko familia amerikar baten bizimoduaren berri ematen digu. Gaztelu hori, ordea, Cantervilleko mamu izugarriaren bizitokia da. Familiak, eta batez ere umeek, mamua zapuztuko dute, izutu beharrean haren kontura primeran pasatu eta barrabaskeriak egingo dizkiotelako. Azkenean, mamua Otis familiako alabaren adiskide egingo da eta neskatoak betiko preso ibiltzeko zigorretik libratuko du, bakean atseden hartzeko aukera emanez.