2008 - III. Antzerki Topaketak

Maiatza

16

17:00

Gezala Auditoriuma

Egizu lo, Tartalo!

Dar-Dar Produkzioak

 0 €

         

Oihana Tartaloren kobazuloan preso dago. Tartalok jan ez dezan, mota guztietako trikimailuak erabiltzen saiatuko da eta azkenean, egokiena aurkituko du: ipuinak. Kontu kontari, Tartalo lo dagoen bitartean Oihana kobazulotik ihes egiten saiatuko da... Lortuko ote du?

Zuzendaria: Elena Aparicio
Antzezleak: Maite Franco eta Asier Zinkunegi

Maiatza

23

20:00

Gezala Auditoriuma

Gaurko Menua

Dar-Dar produkzioak

10 €

   

Horrenbeste ordu lan egin eta zure bizitzan batere alaitasunik ez dagoenean, zure senarra egun guztian sofan etzanda dagoen zerri bat denean eta zure ama, berriz, atso zahar posesiba bat, zure ihesbide bakarra telebistako kulebroiean murgiltzea da: serie zoragarri horretako protagonista zarela imajinatu eta egun urrunen batean ihes egingo duzula amestu; kalinornietara esaterako.

Kiratsa darion sukalde koipetsu batean, Pepi eta Txelok, irrifar eta malko artean beren atsekabe, amets eta itxaropen ezak elkarbanatzen dituzte. Lehiaketa bat irabazteko aukera da beraien irtenbide bakarra eta, aldi berean, amildegirako bidea bihurtzen da. Hainbeste urte galtzeak dakarren frustazio eta amorruarekin ekingo diote itzulerarik ez duen bidaia bati.

Gaurko menua kutsu sozialeko komedia gazi-gozo bat dugu, non EMAKUMEA, bere sentimenduak, eta bere nahiak diren protagonista nagusiak.

Zuzendaria: Paco Montes
Antzezleak: Ane Gabarain eta Lierni Fresnedo

Ekaina

1

20:00

Gezala Auditoriuma

Somer Jaunaren historia

Txalo produkzioak

10 €

                                       

Sommer Jaunaren Istorioa, Patrick Süskind-ek (Das Parfum/El perfume nobelaren egileak) idatzitako lanaren antzerkirako egokitzapena da. 13 urtez katalanez ikusgai egon ondoren, euskarazko tauletara iritsi da.

José Ramón  Soroizek, Xicu Masóren zuzendaritzapean, haurtzaro eta nerabezaroko pasarteak bizi-bizi gogora ekartzen dituen pertsonaia antzezten digu.

Oraindik zuhaitzetara igotzen zenean nola bizi zen kontatzen digu, ia hegan ere egin zezakeen garai hura gogoratuz, eta bere herria nolakoa zen, nolakoak ziren eskola, lagunak eta auzokoak, Sommer-tarrak batez ere.

Sommer andrea ez omen zen ia etxetik irteten, baina Sommer jauna, alderantziz, egunero joaten zen ibilaldi luzeak egitera, makila handi bat eta bizkar-zorroa hartuta. Egun osoa pasa zezakeen alde batetik bestera, berdin zion eguzkia edo euria, elurra edo kazkabarra ari bazuen ere. Egunero egiten zituen Sommer jaunak bere ibilaldi berezi haiek. Eta harrigarria zen hura benetan, Sommer jaunak ez baitzuen inorekin harremanik, ez baitzuen inorekin hitz egiten...

Testua bizitzaren misterioetan zehar barneratzen den balada eder bat da. Malenkoniaz eta umorez beteriko kontakizuna da, garai ezberdinetan kokatzen dena, ikuslea liluratuko duten ezusteko eta iradokizunez betea.

Axolagabekeriaren eta ahanzturaren lozorroan gorde ditugun gure osagaiak esnatzen ditu Sommer jaunaren istorioa-k. Agian horregatik hunkitu egiten gaitu, ongi pasarazten digu eta zirrara eragiten digu.

Zuzendaria: Xicu Masó
Antzezlea: Jose Ramon Soroiz