2009

Abendua

11

21:00

Gezala Auditoriuma

Hariots taldeak

Munduko ufadak ekarriko ditu Hariots taldeak

Irungo Hariots taldeak mundu osoko doinuak ekarriko ditu Lezora. Maite Elizondok (arpa zelta eta teklatua), Iñigo Salaberriak - Lezo Herri Eskolako  musika irakaslea - (biolina eta perkusioa), Miguel Angel Garciak (baxu elektrikoa eta klarinetea) eta Julio Bravok (biolina, mandolina eta gitarra) osatzen dute taldea. Laukoteak euskal folklorea Irlanda, Iparramerika, Frantzia, Argentina nahiz hebrear musika herrikoiarekin uztartu du eta herrialde horietako instrumentuekin jantzi du taldea. Euskal Herriko biribilketa eta arin-arinek, irlandar dantzek, judutar doinu zaharrek, frantziar musetteek eta Argentinako tangoek bat eginen dute Hariots taldearen kontzertuan. Kontzertu eklektiko eta berezia da uztartze horren fruitua, ez baita ohikoa musika saio bakar batean hain jatorri ezberdineko musikak batzea.

Sarrera: 5 €

 

Abendua

19

17:00

Gezala Auditoriuma

Mc Jeara´s Band

McJeara's Band [Haurrentzat kontzertu pedagogikoa]

Mac Jeara's Bandak sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko kontzertu pedagogikoa aurkezten du. New Orleanseko Dixie estiloa  -ondoren Jazz deituko denaren aitzindaria- Broadwayko musikaletako Swing estilo bilakaraziko duen eraldaketa prozesua ikusi ahal izango dute haurrek. Kontzertua 10 saioz osatua dago eta haurrek, agertokian, musikariekin parte hartzen dute.