2010 - Emakumea: Erakusketa eta antzerkia

Emakume zikloa

Martxoa

1-14

11:00-13:00 16:30-19:30

Kultur Aretoa

Erakusketa

Gaxuxa Emakume Taldea

                                    

 

Martxoa

10

19:00

Gezala Auditoriuma

El principe mentiroso

Edurne Agirrezabala

Doan

Bakarrizketa bat da. Horren bidez, senarraren bizitzaren mende dagoen emakume batek bikote-bizitzan izandako bizipenak kontatzen ditu, elkarren arteko kimika sortu zen harremanaren hastapenetan hasi eta tratu txarren mugara iritsi diren egungo unera arte.

Senarraren ama gaixotu egin da, eta emakumeak lan egiteari utzi dio amaginarreba zaintzeko; senarrak, bitartean, betiko bizimoduari eusten dio. Emakumeak, hutsaren hurrengo bihurturik, baina amaginarrebaren laguntza duela, harremanarekin bukatzea eta egoerari aurpegi ematea erabaki du, bere garaian ez baitzuen adorerik izan hori egiteko.

Senarrarekin batera bizi izandako garai onei buruz hitz egiten digu, eta baita orain, nahiz eta tratu txarrak pairatu eta banantzea erabaki, askatasuna kentzen dion mendekotasunari buruz ere. Zalantza eta duda-mudaz beterik, senarrarekin geratu da berriz ere.