2011-2012 BIODIBERTSITATEA

Ikasturte honetan biodibertsitatea gaia landu dute Lezoko Herri Eskolako eta Lezo Institutuko 700 bat ikasle. Gainera, Pasaia Lezo Lizeoak ere parte hartu du antolatuko zenbait ekintzetan.

Biodibertsitatearen gaia kultur aniztasunaren kontzeptuarekin ere uztartu dute, eta, horretarako, hamaika jarduera eraman dute aurrera.

Horren guztiaren berri izateko, ikusi ikasturteko ekimen nagusiak jasotzen dituen ALDIZKARIA.

Egindako ekintzen artean, Lezoko ingurune naturala ezagutzeko irteerak antolatu dira. Horrela, Institutuko ikasleak Jaizkibelera joan dira (landutako fitxa ikusi), eta Herri Eskolakoak, Altamirako parkera (Altamirako fitxa ikusi edo eta irakasleen fitxa ikusi).

Azkenik, ikasturte bukaeran ospatutako Eskola-Udala Foroan, bioaniztasunaren alde ikasleek hartutako konpromisoen berri eman zioten udalari, eta hainbat eskaera luzatu zizkieten udal ordezkariei. Ikusi dokumentua hemen.

Udal ordezkariak eskaera horiek aztertzen jardun dute eta Lezo Herri Eskola, Lezo Institutua eta Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek merezia zuten erantzuna jaso dute. Udalaren erantzunak dokumentu honetan ikusi ahal izango dituzu.