Helegitea hizkuntza irizpideen aurka

Al, 2013-05-20 11:00

Estatuaren abokatuak jarri du, baina Udalak administrazio kontratuetan hizkuntza baldintzak aplikatzeko konpromisoa berretsi du

Espainiako Estatuaren abokatuak auzitegietan helegitea aurkeztu du Lezoko Udalaren aurka –Anoetako Udalaren aurka bezala– kontratazio irizpideetan euskara sustatzeko hartutako erabakiek legea urratzen dutelakoan. Momentuz, helegitea informazio jasotzeko baino ez da, baina prozesua zabalik da.

Helegitearen oinarrian Gipuzkoako hainbat udalek kontratazio publikoetan euskarari buruzko baldintza batzuk eskatzea adostu zuten erabakia dago. Lezoko Udaleko Gobernu Batzordeak urtarrilaren 22an erabaki zuen euskara sustatzeko neurriak hartzea kontratazioetan “euskararen normalizazio bultzatzen zuelako eta euskaraz lan egiteko tresna aproposa izan zitekeelako”, azaldu du Mikel Arruti zinegotziak.

Helegiteak helegite, Lezoko Udalak kontratazio publikoetan euskara sustatzeko neurriak hartzen jarraituko duela adierazi du. Proiektua martxan jarri zenetik abokatuekin elkarlanean aritu dira, eta guztiz zilegia da hartutako bidea, “ziurtasun juridikoa izan dugu beti oinarri”, azaldu du Arrutik.

Arloa edo saila