2008-2009 URA

  • Urari buruzko ezagupenetan sakontzeko, irteera ezberdinak antolatu ziren, bai herrian bertan nahiz herritik kanpoko urari buruzko azpiegitura nahiz ekosistemak ezagutzeko.  
  • Urari lotutako herrialde ezberdinetako egoera aztertu zen, bai datuak bilduz bai joko edo bideo ezberdinen bidez.
  • Ikastetxe barruko ikerketa gauzatu zen (eskolako ur kontsumoak, ur galerak edo gaizki dabiltzan txorrotak kokatuz, etab.)
  • Urari lotutako erabilera ezberdinei buruzko kontsumoa aztertu zen.
  • Eskola barruan zein eskolatik kanpo ura zentzuz erabiltzeko aholkuak aztertu ziren, egunerokotasunean aplikatu ahal izateko.
  • Ikasleek, beren gurasoekin batera, etxean zituzten uraren inguruko ohiturak aztertu zituzten.
  • Lezoko urari buruzko herri-diagnosia burutu zuten.
  • Urari buruzko erakusketa prestatu zuten, bertan urari lotutako edukiak barneratuz: eskolako ikerketaren emaitzak, ur kontsumoei buruzko ondorioak, uraren ordainagiriaren azterketaren ondorioak, herri diagnosiaren emaitzak eta ura aurrezteko eta zentzuz erabiltzeko aholku sorta.

Guzti honekin, bai Herri Eskolak baita institutuak ere, Udalari eta Añarberi eskaera ezberdinak egin zizkieten.