Hobariak eskatzeko epea zabalik dago

Lezoko Udalak herritar denei gogorarazten die 2012ko tasa eta zergetan hobariak jasotzeko eskaera egiteko garaia dela. Izan ere, hobariak eskatzeko epea ostiral honetan, urtarrilaren 20an, amaituko da.

Interesa duten herritarrek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, udaletxeko harrerara jo edo telefono zenbaki honetara dei dezakete 943 52 46 50.

Gehiago irakurri


Osoko Bilkura osteguna, hilak 26, 19:30etan

2012ko Urtarrilak 25

Datorren osteguna, urtarrilak 26, arratsaldeko 19:30etan ohiko Osoko Bilkura izango da udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. 

Hona hemen bertan eztabaidatuko diren gaien zerrenda.

Gehiago irakurri

Oarsoarrak sariaren bideo laburpena

2012ko Urtarrilak 24

Web orri honetan adierazi genizuen bezala, joan den abenduaren 2an 2011ko Oarsoarrak Euskararen Sari  banaketa ospatuzen. Oiartzungo bibliotekan izandako ekitaldiaren inguruko erreportajea egin zuen Hamaika Telebistak eta baita bere garaian emititu ere. Orain web bidez ikusteko aukera duzu, ez ezazu galdu!

Gehiago irakurri

Udaltzainen zerbitzuan aldaketak

2012ko Urtarrilak 13

Lezoko Udaleko udaltzainen zerbitzuak aldaketak izango ditu 2012an. Eguneko zerbitzuak indartu egingo dira, gaueko zerbitzuaren kaltetan. Izan ere, 10.000 biztanletik beherako Gipuzkoako herrietan, Lezo zen udaltzainen gaueko zerbitzua mantentzen zuen bakarretakoa. Ondorioz, gauean larrialdiren bat gertatuz gero, Ertzainak bertaratuko dira eta, orain arte bezala, herritarrek 112 telefonora deitu beharko dute.

Gehiago irakurri

Gizarte Zerbitzu Batzordea urtarrilak 18an

2012ko Urtarrilak 13

Gizarte Zerbitzu Batzordearen deialdia. Urtarrilak 18an, asteazkena, 18:30etan Kultur Aretoan.

Gehiago irakurri

Lan-Eskaintzak

  • Lau administrari plaza lehiaketa-oposizio bidez hornitzeko deialdia

Kontratazioak

  • S.G.4 eremuan irakaskuntza ekipamenduaren ingurunea egokitzeko obraren esleipena

Tramiteak Online

  • Udalak herritar guztien eskura jarri du atari hau, kontsulta eta eragiketa pertsonalak udaletxera joan gabe egin ahal izateko.
    Gehiago irakurri

Eskakizunak eta Iradokizunak

Theme by Danetsoft and Danang Probo Sayekti inspired by Maksimer