Albisteak




link 70 bat lagun bildu zen igandean Zuhaitz Eguna ospatzeko
ingurugiroa(e)k bidalita A, 2010-03-17 08:49(e)an.

Igandea, martxoak 14ean, Zuhaitz Eguna ospatu zen Lezon.

Eguneko argazkiak ikusteko klikatu hemen

70 bat lagun bildu ginen, horietako asko adin desberdineko haurrak beren gurasoekin, Ipintza industrialdeko berdegunean 200 zuhaitz eta zuhaixka landatzeko. Goizeko 10etan Euskal Herria plazatik abiatu eta baserri eta landa eremuan zehar ibilalditxo bat eginez gerturatu ginen landaketa eremura. Bertan, lizarrak, haritzak, elorriak, haltzak, zuhandorrak, sagarminak, gorostiak, erramuak, basaerramuak eta astigarrak landatu ondoren, hamaiketako batekin bukatu genuen jardunaldia.

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria
link DATORREN IGANDEAN, MARTXOAK 14, ZUHAITZ EGUNA OSPATUKO DA
ingurugiroa(e)k bidalita A, 2010-03-09 17:08(e)an.

Datorren igandean, martxoak 14, Lezoko Udaletxeak Zuhaitz Eguna ospatuko du. Bertako 200 zuhaitz eta zuhaizka inguru landatuko dira, basoaren berreskurapenean laguntzeko.Zuhaitz Eguna 2010

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria | 2 attachments
link Ezohiko osoko bilkura, martxoaren 5ean
idazkaria(e)k bidalita A, 2010-03-03 12:43(e)an.
Osoko bilkura martxoaren 5ean izango da, 19:30etan, Udaletxeko biltzar areto nagusian. Gai zerrenda hemen heldu dena da:

1.- Proposamena,  345/08 Administrazio auzi-helegitean atzera egiteko.
Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria
link Abenduaren 18an LEZO HERRI ESKOLAK "Gipuzkoa Kirolak" Saria, gehien nabarmendu den ikastetxeari eskainia, jaso zuen.
kultura(e)k bidalita O, 2010-02-18 09:53(e)an.

Sari hau emateko irizpideak honako hauek izan dira:

  • Parte hartze maila zentroko matrikula guztiei begira.
  • Kudeaketa kalitatea: barne egitura, egitura teknikoa.
  • Lizentzien eta ekipoen hazkundea aurreko urteari begira.
  • Euskararen erabilera sustatzeko konpromisoa.

Saria, Pilar Azpeitiak jaso zuen Haritz Salaberria, Lezoko Alkatearen eskutik Kursaal jauregian egin zen Omenaldi Galan.

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria
link OARSOALDEAK IV. SMS LEHIAKETA ANTOLATU DU 18 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO.
kultura(e)k bidalita O, 2010-02-18 09:25(e)an.

Aurtengoarekin laugarren aldia da SMS lehiaketa antolatzen duela Oarsoaldeako Euskara Batzordeak. Aurtengo gaia honako da: "Maialen Lujanbio bertsolari txapeldun izateak zer iradokitzen dizuna esan" edo "berari zuzenduriko zerbait idatzi".

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria
link Otsailak 25ean, goizeko 9:00etan, Aisialdi Batzordearen bilkura
admin(e)k bidalita O, 2010-02-12 11:32(e)an.
Aisialdi Batzordearen bilkuran 2010eko ildoa fintzeko, proposamenak jaso eta eztabaidatuko dira.
gehitu iruzkin berria
link Lezoko Udala eta Murixka Dantza Taldeak adostu dute 2010 eta 2011erako hitzarmena
kultura(e)k bidalita A, 2010-02-08 11:33(e)an.

Lezoko Udala eta Murixka Dantza Taldeak adostu dute 2010 eta 2011erako hitzarmena.

HITZARMENA

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria
link Osoko bilkuraren deialdia: otsailak 3
idazkaria(e)k bidalita A, 2010-02-01 06:39(e)an.
Otsailaren 3an, asteartea, osoko bilkura egingo da.
Gai-zerrenda.
gehitu iruzkin berria | 1 attachment
link D eredua sustatzeko kanpaina
kultura(e)k bidalita A, 2010-01-27 12:01(e)an.

"Haurren ETORKIZUNEKO aukerak, zure ORAINGO erabakiaren baitan".

Irakurri gehiago | gehitu iruzkin berria